Ekitaldiak

Gau Zuria 2019

Gau Zuria 2019

Data
2019ko Ekainaren 14 eta 15an
Ordua
Kontsultatu Programa
Lekua
Bilbao
Sarrera
Ekitaldi Dohainik
Informazio gehiago
Egitaraua deskargatu

Aurkezpena

Gau Zuria aldi berean da doakoa, abangoardiakoa, parte-hartzailea eta sostengarria. Hiriko espazio publiko eta pribatuetan garatzen da: kale, museo, eraikin eta azpiegitura ezagunetan eskainiko diren ekimen artistiko orijinalek ikuskizun harrigarria bihurtuko dute eguneroko errealitatea.

Bilbo gauez “irekiko” da eta argiz jantziko:

• aukera emanez hiri-eszenatoki berriak deskubritzeko

• tokiko sortzaile eta artistak sustatuz

• herri-ikuskizun eta puntako ikus-entzunezko teknologia mordo bat eskainiz herritar guztien gozamenerako.

Parteka itzazu zure argazki & bideoak
#GauZuria2019

Egitaraua

Sarrera dohainik ekitaldi guztietara lekua agortu arte

1. ABESTIZ ETA SOINUZ

Soilik Larunbata, Ekainak 15

20:00 – Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
21:00 – Bilboko Koraleko haur Abesbatza
22:30 – Orfeón San Antón Abesbatza
23:30 – San Antonio de Iralabarri Abesbatza

Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa Josu Loroño maisuak sortu zuen 1963an. Orkestra bakana bere generoan, eskaintzen duen errepertorio bereziagatik, dela musika sinfoniko klasikoa, nazioartekoa nahiz euskalduna.

Bilboko Koral Elkarteko Haurren Korua 1984. urtean sortu zen, Bilboko Koral Elkarteko orduko zuzendariak, Gorka Sierrak, bultzatuta. Hamar urteko ibilbidearen ostean, 1994an, Sierrak José Luis Ormazabali eman zion makila, eta harrezkero zuzendari nagusia da.

Euskeria Korua 1985ean sortu zen, haurren eta helduen koruen arteko zubi gisa. 2007tik, Urko Sangroniz da zuzendari titularra, eta, egun. Errepertorioa askotarikoa da, Pizkundeko musikatik hasi eta egungora bitartekoa.

San Antón Abesbatza Bilbon sortu zen 1947 urtean. Euskal Herriko kultura sustatzea eta zabaltzea zuen helburu. Horretarako, Euskal musika korala aukeratu zuen. Errepertorio tradizionala handitu du, mundo osoan ospetsuak diren konpositore askoren lan klasikoal gehituz. Alfredo Hurtado de Saratxo Maisua da zuzendaria.

San Antonio Iralabarri Abesbatza Maite Zugazagak eta Jordi Albaredak sortu zuten 1998an, Bilboko Irala auzoko Frantziskotarren Komunitatearen laguntzarekin. 21 urteotan kontzertu garrantzitsuak eskaini dituzte Estatuan zein nazioartean.

1. ABESTIZ ETA SOINUZ

2. FRAKTAL

Euskal Museoa 22:30 - 02:00

Performance honek publikoa inguratzen duen proiekzio kubiko bat marrazten du Euskal Museoko klaustroko hormetan. Eskala, perspektiba eta kolore desberdinetan errepikatzen den objektu geometriko bat proiektatuko da.

Produkzioa Bertse Kolektiboa / IZAR BLUE

Bertse Kolektiboa
Lantalde sortzaile-artistikoa, teknologia berriak erabiliz, instalazio erakargarriak egiten dituena. Koldo Belloso (ikusizkoak), Javier Letamendia (musika) eta Txarly Marquések (produkzioa) osatzen dute Bertse Kolektiboa.

Koldo Belloso, argiztapen teknikaria eta diseinatzailea da.

Javier Letamendia, musikaria, ekoizlea, DJ-a eta prestatzailea da, eta indie musikak azken urteotan bizi izan duen eboluzioaren bultzatzaile garrantzitsuenetako bat.

Txarly Marquések, produkzio tekniko eta artisikoko lanak egiten ditu arte eszenikoen esparruan eta hainbat formatutako ekitaldietan.

2. FRAKTAL

3. LOS EXTINTOS

Zazpi Kaleak. 20:30 - 00:30

Argi eta soinuzko Los Extintos ikuskizun ibiltaria Opakar konpainiekin.  Los Extintos ikuskizunak kontatzen du pertsonaia zahar eta jakintsu baten bidaia desagertzeko arriskuan dauden izakiak babesteko ahaleginean.

Opakar

Opakar bidaia berri baten izena da, ilusio berrituz kargaturik hasten dena 17 urte baino gehiagoko esperientziaz betetako maleta batekin. Estilo eta zigilu bere-bere batekin, eta errealitate birtualaren aroan harritzeko eta berritzeko asmoz beti.

“Diziplina artistikoak uztartzen ditugu, artisautza eta teknologia berriak elkartuz. Opakar-ek ikuskizun berriak dakartza, elkarren artean loturarik ez dutenak.” Deskubritu itzazu, eta irudimenak eraman zaitzala abentura eta sorpresa berriak bizitzera.

3. LOS EXTINTOS

4. UNIVERSE

Zazpi Kaleak. 20:30 - 00:30

Universe ikuskizun ibiltaria El Carromato konpainiarekin.
Universek gure galaxia osatzen duten elementuen -eguzkia, ilargia, planetak, izarrak- alegoria bat irudikatzen duen ikuskizun ibiltaria.

El Carromato

El Carromato Cadizko konpainia profesional bat da, Pascual Varo zuzendariak 2000. urtean sortua. Kaleko ikuskizunak, kabalkadak eta ekitaldi bereziak ekoizteko sortu zen. Bere ikuskizunetako batzuk Europa eta Asiako hainbat herrialdetan antzeztu dira, eta Espainiako jaialdi, kabalkada eta antzerki-zirkuitu garrantzitsuetan parte hartu du.

Gaur egun argiaren erabilpena eta kontrola ikertzen ari da bere produkzioetan ikuskizunaren osagai nagusi bezala erabiltzeko.

4. UNIVERSE

5. EHUNDURA

Arriaga Antzokia. 22:30 - 02:00

Mapping bat, Arriaga Antzokiaren fatxada gainean proiektatua eta Bilboko testuretan inspiratua: altzairua, harria, naturaren berdea… herri baten oroimen bisual kolektibora garamatzaten kontzeptuak, herritarren lana, nortasuna, bizitza eta indarra.

Hori guztia modu dinamiko eta hipnotikoan irudikatua, etengabeko mugimenduan, bizitzaren zikloa bezalaxe, non hasierak eta bukaerak bat egiten baitute etengabeko loop batean.

Ideia eta kontzeptua: DESILENCE

Desilence-ren akronimoa da Tatiana Halbach-ek eta Søren Christensen-ek osatzen duten diziplina anitzeko bikotea identifi katzeko ikurra. Bikote hori da gaur egun Bar tzelonako arte bisualek duten munduko erreferentzia interesgarrienetako bat.

Euren lan plastikoek espezialitate-sorta zabal bat besarkatzen dute, zeinetan forma, testura eta koloreak osotasun banaezin batean uztartzen diren, horixe delarik beren marka nagusia.

5. EHUNDURA

6. AL OESTE DE LA RÍA

Ripa & Villarías Kalea. 20:30 – 02:00

Itsasadarraren mendebaldeko banda prest dago Saloonera hurbiltzen diren kanpotar arduragabeak lumatzeko. Dirua, kartak eta endalar-freskagarria izango dira mendebaldeko tankera petoan eskainiko den magia-ikuskizun honen osagaiak. Ausartzen zara sartzen?

Ilusionismo saioak Ripa kaian. Magoek inguruko kaleetan dabiltzan oinezkoen arreta bereganatuko dute.

Hurbileko magiaren eszena publikoari hurbildu nahian, Tor eta Txoborrok mendebalde urruneko legendak hartuko dituzte oinarri ikuskizun magiko eta paregabe bat egiteko. Mendebaldeko saloi mitikoetako giroa sortuko dute, kartaz, tranpatiz eta iruzurgilez betea; eszenatoki ezin hobea ikuskizun honi forma emateko.

Fitxa artistikoa:

Antzezleak: Txoborro, Tor & Alfonso Díez
Ideia eta gidoia: Aitor Bilbao & Iñigo Gabilondo
Diseinua eta artea: 44 Grapas
Arte zuzendaritza: Iban Gaztanbide
Arte zuzendaritza laguntzailea: Marta Gutiérrez Solana
Argazkiak: Oneka Tirado
Villarías kaleko magoak: Imanol Ituiño, Juan Paños, Marsel

6. AL OESTE DE LA RÍA

7. CALEIDOSCOPIO

Areatzako Pasealekua. 22:30 - 02:00

Gau Zurian kaleidoskopio bat instalatu da unibertso magiko eta aldakor bat deskubritzeko.

Itsasargia eskala desberdinetan funtzionatzen duen esperientzia bat da. Urrunetik paisaiako mugarri bat bezalakoa da, erreferentziazko elementu bat. Eta badu erraz ezagutzeko moduko kode bat: argi-izpiaren mugimendu zirkularra.

Hurbiletik, berriz, objektu ikoniko bat da eta, seinalezko itsasargiek ez bezala, espazio magiko eta aldakor bat du bere barrunbeetan, non posible baita bidaia sentsorial eta bisual bat egitea.

Itsasargi batera iristean, ikuskizuna ez da objektua, baizik eta paisaia. Proiektu honetan, itsasargian sortzen den barne-mundua da ikuskizuna: publikoarekin elkarreragiten duen tamaina handiko kaleidoskopio bat, zeinak itsasargiaren buru optikoaren errotazioa aprobetxatzen baitu goiko ispiluak birarazteko azkenik gabeko mugimendu batean.

Kontzeptua eta diseinua: QUERALT SUAU

Arkitektura efi mero, eszenografi a eta erakusketen diseinu arloan lan egiten du 2005etik. Espazio eszenikoak diseinatu ditu telebista, antzerki eta ekitaldietarako; instalazio artistikoak egin ditu eta erakusketa efi mero zein finkoak diseinatu ditu, hasi kontzeptutik eta ideia gauzatzeraino.

7. CALEIDOSCOPIO

8. MARGO BIZIAK

Udaletxea. 22:30 - 02:00

Marrazkiak eta proiekzioa konbinatzen dituen sistema batek koloreztatuko du zuzenean Bilboko Udaletxeko fatxada.

Ilustratzailea: PAUL CABALLERO

Ideia & teknika:  Star Lan

Bilboko udala oihal zuri bat izango da, Paul Caballero ilustratzaile bilbotarrak zuzenean “margotu” dezan fatxada, mapping-a eta ilustrazio interaktiboa konbinatuko dituelarik horretarako: trazuek, koloreek eta amaierako ukituek diseinu harrigarri bat deskubrituko dute ikuskizunaren amaieran. Marrazkiarekin programatutako soinu-banda izango da entzungai.

8. MARGO BIZIAK

9. KOLOREZKO KIMUAK

Campo Volantín. 22:30 - 02:00

Made in Bilbao tulipak Campo Volantín pasealekuko zuhaitzetan instalatu dira aurten.

Pordukzioa: FUNDACIÓN BILBAO 700-III MILLENIUM FUNDAZIOA

Kolorezko kimuak instalazioa Bilbao 700-III Millenium Fundazioak ekoitzi eta gauzatu du Tejidos Matías saltokiaren laguntzarekin. Performance hau oihal eta estanpatu desberdinekin Gau Zurirako diseinatu eta fabrikatutako 100 bat lanpara-tulipaz egina dago. Hiriko hainbat gunetara egokitutako instalazioa da.

Aurten, Kolorezko Kimuak tulipa-bodegoia Campo Volantín pasealekuan jarriko da. Hortik abiatuta ibilbide bat egingo du udaletxeko instalazioetatik Albia eraikinaren fatxadan proiektatuko den Gran Arcade jolas interaktiboraino.

9. KOLOREZKO KIMUAK

10. GRAN ARCADE

Albia Eraikina. 22:30 - 02:00

Tetris joko interaktiboa Albia eraikineko fatxadan Campo Volantin-etik jolastu ahal izango duzu.

Ideia eta teknika: IÑAKI GARCÍA (TRM)

“Gran Arcade” instalazioak jolas bat proposatzen digu, erronka interaktibo bat proposamen honetan parte hartu nahi duten guztientzat. Saiatu osatzen inoizko jolas ezagunenetako batean oinarritutako fi gura, itzuli, konposizio eta sekuentzia amaigabeak.

Egizu zure arerioak baino lehen eta inoiz baino jolas-eremu handiago batean, gure Itsasadarraren ondo-ondoan. Sari onena da esperientzia paregabe hau bizitzea. Jokalarien gozamenerako eraikia dirudien azalera ikusgarri batean…

Iñaki García Basauriko Antzerki Eskolaren sortzaileetako bat da. Iñakik antzerkian, telebistan eta zineman egin du lan eta aurrera jarraitu du Tarima Soluciones Creativas enpresarekin mota guztietako ikuskizun eta ekitaldietarako produkzio teknikoko lanetan, Arte Eszenikoen Banatzaile eta Kudeatzaile Elkartearen saria lortu zuelarik 2018an.

10. GRAN ARCADE

11. FRONTIER

Bizikidetasun Plaza. 22:30 - 02:00

Instalazio honek zalantzan jartzen ditu mugez ditugun nozioak eta errealitatearen interpretazioa argi eta soinuaren bidez.

“Frontier” instalazioak zalantzan jartzen ditu mugez ditugun nozioak eta errealitatearen interpretazioa. Publikoak uretan islatzen den objektu distiratsu bat du aurrez aurre. Hasieran forma geometrikoa du, baina eboluzionatzen eta forma organikoagoak hartzen doa pixkanaka. Islatutako azalera figura horiekin elkarreragiten hasten da eta bere mezua aldatzen du fisikoki.

Ur ilun eta organikozko urmaelak bere inguruarekin elkarreragiten du. Formak uhin bihurtzen dira eta argiak bibrazio. Ordenatuta dauden objektuak desordenatu egiten dira… elkarrekin solastatzen hasten dira ordena eta desordena, errealitatea eta bere interpretazioa.

Jatorrizko ideia ENCOR STUDIO

Mirko Eremita, David Houncheringer, Valerio Spoletini eta Manuel Oberholzer artista suitzarrek sortutako estudioa, Madé/Paris galeriak ordezkatua.

ENCOR estudioak Arte grafikoaren oinarri intrintsekoak ustiatzen ditu, tankera berriak emanez forma primitibo, indartsu eta sinbolikoei, eta forma horien inspirazioa bilatuz arkitekturan, matematikan eta soinu-bibrazioetan.

Bolumena da bere lanaren ardatza, modu eskalagarri batean. Pieza bakoitzaren oinarrian dagoen printzipio gidariaren bidez adimenak lana hautematen du bere tenporalitate globalean, hastapenetatik helburuetaraino, argi-hari komun batek zeharkatzen duelarik modu ezberdinetan bere proiektu bakoitza.

11. FRONTIER

12. ARGIZKO IZAKIAK

Uribitarte Kalea. 22:30-02:00

Semaforoetan ikusten ditugun gizairudi txiki eta argitsu horiek aspertu direnez laukitxo batean bizitzen, jauzi egingo dute kanpoko espaziora.

“Argizko izakiak” dira Bilboko semaforoetan egunero ikusten ditugun gizairudi txiki eta argitsu horiek. Baina aspertu dira laukitxo batean bizitzen, eta horregatik jauzi egingo dute kanpoko espaziora, hiriko elementuekin elkarreraginez eta egoera harrigarriak sortuz. Logela Multimediak eginiko bideo-mapping instalazio dibertigarri bat.

Ideia eta produkzioa LOGELA MULTIMEDIA

Logelak zuzeneko ikuskizun bihurtzen ditu bere produkzio digitalak. Prozesu horretan hainbat diziplina lantzen ditu: animazioa, elkarreragina, diseinua, musika…

Urtean batez beste ikuskizun bat ekoizten du. Arte digitalarekin lotutako hainbat lan ere egin ditu.

Non demontre (2000), Link Concert (2002), Ohe handi bat (2003), Klonk (2005), Mokaua (2006), Taupadak (2007), Papiro…flexia (2008), Anaki (2009), Scattered (2009), Next in line (2010), The Voyage (2012) mapping-a eta dantza «London 2012 festival. Cultural Olympiad» jaialdian, Atera doa (2012), Broken (2013), Divenire (2013), Olatu zuria (2014), Barbantxo (2014), Ametsak marrazten (2015), Nagare (2015), «BreakOnStage» jaialdiaren 2001-2018 edizioetako ikus-entzunezko lanak, eta abar.

12. ARGIZKO IZAKIAK

13. NEFELIBATA

Uribitarte Pasealekua. 22:30 - 02:00

Ekitaldi honetarako prestatutako soinu-banda batek sortzen dituen argi-sekuentziak ikusarazten dituen instalazioa.

Soinu-espazioa  TRAKKEN STUDIO
Jatorrizko ideia eta produkzioa TARIMA SOLUCIONES TÉCNICAS CREATIVAS

Hiztegiak hauxe dio: Nefelibata: pertsona ameslaria, errealitateaz jabetzen ez dena.

“Nefelibata” amets bat da, zeinetan publikoa errealitatetik urrunduko den une batzuez, ikus-entzunezko kontzertuaren bitartez: argiztatzen diren esferaz osatutako kupula bat, non argiak dantzan ari diren partitura musikal baten doinuan, partitura hori beraizik konposatua dagoelarik ikuskizun honetarako.

Funtsean, erabiltzaileek instalazioan sartzean hasten duten bidaia bat da, esperientzia paregabe bat biziraziko diena ispiluen isla eta jolasen artean.

Tarima Soluciones Técnicas Creativas

Tarima konpainia edozein ekitaldik behar duen ekipamendu teknikoaz gain, Artearen balio erantsia ere proposatzen du ikuskizun batean, non hizkera estetiko berriak eta euren digitalizazioa (elkarreragina, bideo-artea, 3D murgilketak, errealitate birtuala, arkitektura eta eskultura efimeroa…) protagonista bihurtzen baitira besteak ez bezalako esperientzia pertsonal bat bizi nahi duen publikoaren gozamenerako.

Trakken Studio

Tracken Studio-k ikus-entzunezko edukiak garatzen eta ekoizten ditu, beste batzuekin koprodukzioan nahiz bere sorkuntzako proiektuetarako, batik bat entretenimenduaren munduarekin lotuta. Motion graphics, 2D eta 3D animazioak, ikusizko efektuak, post-produkzioa eta ikus-entzunezko edukiak egiten ditu proiektu eta erakusketetarako.

13. NEFELIBATA

14. STEPS OF FAITH

Zabalgune Eraikina. 22:30 - 02:00

Argi eta soinuzko instalazio murgiltzailea, zeinetan publikoak aukera daukan argizko ibai birtual bat gurutzatzeko.

“Steps of Faith” argi eta soinu instalazio murgiltzaile bat da, elementu fisiko eta birtualez osatua, iraupen mugagabekoa eta denbora errealean sortua. Proiekzioaren azaleratik kanpoko edozein tokitatik ikusi eta entzun daiteke, baina gonbit (erronka) egiten dio ikusleari bere korrontea zeharka dezan pasabide edo zedarri sorta baten gainetik ibiliz argi digitalezko ibai baten gainean.

“Steps of Faith” korrontea aldatu eta eraldatu egiten da denboran; inoiz ez da berdina, inoiz ez da errepikatzen, eta alda ditzake bere norabidea, abiadura zein intentsitatea. “Steps of Faith” instalazioak argiz eta soinuz inguratzen du bidean doan gizakia eta ikusezin bihurtzen du, aukera izan dezan oso modu intimoan bizitzeko etengabe aldatzen ari den lurralde ezezagun hori zeharkatzearen ekintza.

Jatorrizko ideia PATXI ARAUJO

Arte Ederren mundutik dator eta hedabide berrien poetikaren lurraldean egiten du bere lana, mundu teknologiko-digitalari aurre egiteko koartada estetiko baten antzera. Bere lehen lanak elkarreraginaren eta tekno-magiaren munduan egin zituen.

Orobat garatu ditu interfaze kontzeptuaren ikerketan oinarritutako espazioak, objektuak eta gaiak. Gaur egun bere ikerketak aztergai ditu software entitateak eta ingurune fisikoak, gizakiaren eta naturaren kontzeptuak -programazioarekin lotutako gorputz, pertzepzio eta metaforen bitartez lantzen dituenak-, bizitza artifiziala edota simulazioa.

14. STEPS OF FAITH

15. GNOMOS

Mutualia Egoitza. 22:30 - 02:00

Baso magiko bat kokatu da Mutualiako lorategi txikian.

Bilboren bihotzean kokatutako Mutualiaren egoitzako lorategia aukeratu dute bizitokitzat izaki fantastiko hauek. Amarrukerietan iaioak, gnomoen zeregina izaten da lurpeko altxorrak, metal preziatuak eta harribitxiak zaintzea. Eta basoko animalia guztiei laguntzea. Basoko gnomoak alaiak eta jakintsuak dira, onak eta atseginak, baina ez zaie gustatzen inork ikustea.

Agertuko ote dira ekainaren 14 eta 15eko gauetan?

Produkzioa FUNDACIÓN BILBAO 700-III MILLENIUM FUNDAZIOA

15. GNOMOS

16. BIDE URDINA

Ercilla Kalea. 22:30-02:00

Ercillako oinezkoen pasabideko kale-argiek beste kolore batez argitzen dute.

Ercilla kaleko oinezkoen pasabideko argiak itxuraldatu eta argiz jantziko dira Bilboren sorreraren urtemuga ospatzeko. Bilbao 700 Fundazioak hiriaren urtemuga ospatzeko proposatu duen jarduera eta ikuskizunezko ibilbidearen eredu izango da bide hori. Gau Zuriak dakarren guztiaren lagin txiki eta polit bat kalean.

Argi- puntu bat bi gau magikotan ibiltzeko bide zirraragarrian. Urdin bat, gaueko urdinaren eta Bilboko urdinaren artean dagoena.

Produkzioa FUNDACIÓN BILBAO 700-III MILLENIUM FUNDAZIOA

16. BIDE URDINA

17. SFERA

Azkuna Zentroa. 22:30-02:00

SFERA, Xevi Bayona eta Alex Posada proiektu bat

Argi-esfera handi bat, soinu-konposizio batekin sinkronizatua eta angelu desberdinetatik ikusten diren distira hipnotiko eta harrigarriak sortzen dituena.

“Sfera” kupula formako argi-instalazio bat da, kontsumo baxuko 315 LED vintage bonbila erabiliz sortua. Bonbilak banan-banan kontrolatzen dira, denbora errealean eta soinu koadrafonikoarekin sinkronizatuta. Hardware teknologia guztia ezkutuan geratzen da ispiluz osatutako gainazal islakor baten azpian, zeinak aukera ematen dion bisitariari esfera osoa antzemateko (benetakoa gehi bertikalki islatzen dena), isla-jolas ederrak sortuz angelu eta ikuspuntu desberdinetatik.

Argi-instalazioak soinuaren arabera erreakzionatzen du, eta ez du inor epel utziko, inpaktu bisual handiko irudi ezin ederragoak sortzen baititu bere vintage diseinuari eta osagai teknologiko handiari esker.

Pieza horretan argia eta soinua elkarrekin integratzen dira, elementu bakarra bailitzan. Musika konposizioak eta soinuaren diseinuak presentzia handia dute instalazioan, eta programazio algoritmikoari esker, denbora errealeko sinkronizazio bikaina lortzen da argiarekin.

Xevi Bayona

Xevi Bayona aktiboki aritzen da arkitekto eta artista bezala. Bere sorkuntzen bidez etengabe bilatzen ditu espazioa eraldatzeko modu berriak. Lluerniako argi-jaialdiko zuzendari artistikoa da eta irakasle laguntzailea hainbat unibertsitatetan.

Bere sorkuntzek nazioarteko sari ugari jaso dituzte.

 

17. SFERA

18. RYTHMUS

Indautxu Plaza. 22:30-02:00

Argi-totem multzo zirkular bati aurrez aurre konektatutako bi pertsonaren bihotztaupadak irudikatzen dituen instalazio interaktiboa.

“Rythmus” ikuskizunean, eskua, eta hedaduraz gorputz osoa, bitarteko bat dira gure erritmo biologikoarekin eta eskultura zirkular interaktiboarekin konektatzeko.

Argi-totem interaktiboen multzo zirkular bati aurrez aurre konektatutako bi pertsonaren bihotz-taupadak irudikatzen dituen instalazioa da “Rythmus”.

Argi-totem horiek erabiltzailearen bihotz-erritmoaren arabera bizi dira. Bihotzerritmoaren irudikapenean oinarritutako irudi interaktibozko bilduma bat, erabiltzaileen bihotzen taupada berdin eta desberdinen arabera eboluzionatuko duena.

Jatorrizko ideia STUDIO CHEVALVERT

Chevalvert diseinu bisualeko estudio bat da, Patrick Paleta-k eta Stéphane Buellet-ek elkarrekin sortua 2007an. Chevalvert “objektuetara bideratutako” ikuspegi bat garatzen aritu da, kodearen kulturak eta Do It Yourself delakoaren hazkundeak eraginda. Chevalvert-ek “objektuetara orientatutako diseinu bisuala” deitzen dio praktika horri.

Chevalvert estudioaren proiektuetan badira objektu fisiko bat, multimedia instalazio bat eta diseinu grafikoko sorkuntza bat. Espazio bisualak, mekanismo poetikoak eta irudi ukigarriak asmatzen ditu.

18. RYTHMUS

19. JARDÍN DE MEDIANOCHE

La Misericordia Parkea. 22:30-02:00

Argiak, soinua eta zentzumenentzako esperientzia Bilboko Miserikordia Parkean.

Naturarekin hitz egiten genueneko garaiak gogorarazten dizkiguten kondaira zaharrak; begi-kliska batean agertzen eta desagertzen diren izakiak; gauzak esploratzera eta deskubritzera gonbidatzen gaituzten mezu ezkutuak, ustekabeko magia-arrastoak erakutsiko dizkiguten ur argitsuak… ongi-etorri gauerdiko lorategira, no gaua gautxorientzat den…

Diseinua eta produkzioa GHEADA

Gheada Bilbon finkatutako ikus-entzunezko estudio bat da, ikus-entzunezkoen arloan hamar urtetik gorako esperientzia duten artistaz eta sortzailez osatua dagoena. Artista eta sortzaile horiek erabaki zuten denen ezagutza eta esperientziak uztartzea eta ikus-entzunezko estudio propio bat sortzea.

Ikusizko artelanak, askotariko edukiak eta entretenimendu murgiltzailea garatzen dituzte Gheada zigilupean. Motion graphics, hasierako tituluak, bisualak, zuzeneko bideoa eta eduki-produkzio orijinala lantzen dituzte, besteak beste.

19. JARDÍN DE MEDIANOCHE

20. ARBORIA

Casilda Iturrizar Parkea

Ekainak 14 18:00 – 02:00 / Ekainak 15 11:00 – 14:00 & 18:00 – 02:00

Argizko egitura puzgarria. Edenerako bidaia bat da Arboria, pasabide bat Arcadiako paradisu galdura.

Argizko egitura puzgarria. Zuhaitzak presente daude egituraren formetan, baina baita ere azaleretan marraztutako motibo grafikoetan. Instalazioan sartzen dena hiru dimentsioko lehen zuhaitzera iritsiko da eta han ikusiko du elkarrekin uztartutako kono eta esferen konbinazio bat, enbor distiratsu eta argitsu baten itxuran bere adarrak ikusleen buru gainean zabaltzen.

Zuhaitz itxurako horrelako hiru egiturek zedarritzen dute erdiko domoa, Chapter House of York Minster-ekoan inspiratua eta 10 metro altuko kupula daukana. Kupula horretan ageri dira jatorrizko beirate gotikoen interpretazioa eta arku-sare batean bukatzen diren zutabeak.

Arboria instalazioko soinu-paisaiak Ekuadorreko oihanean du jatorria, Alice Eldrige (ecila.org) konposatzaile eta soinu-atzemaile ekologikoak hantxe grabatu baitzituen soinuak, bioaniztasuna monitorizatzeko. Eta basoaren eta basoko bizitzaren soinuez gain, Alicek berak eginiko piano konposizio bat.

Konpainia ARCHITECTS OF AIR

Bisitaria gure Luminarietara iristen denean, sarritan liluratuta gelditzen da argiaren ustekabeko edertasunagatik. 1992az geroztik, bost kontinentetako hiru milioi lagunek bisitatu dituzte Architects of Air konpainiak eginiko Luminaria erraldoiak, denak murgildu direlarik hormetatik eta sabaietatik iragazten den eguzki argiaren kolore distiratsuan.

Konpainiaren fundatzaile Alan Parkinson-ek diseinatutako Luminariek inspiraziotzat hartzen dituzte naturako forma desberdinak eta arkitektura gotiko eta islamikoak.

20. ARBORIA

21. 7MINUTU

Casilda Iturrizar Pergola

• SOFÁ RADIOFÓNICO: Ekainak 14 18:00-22:15 & Ekainak 15 12:00-22:15
• NANOTEATRO: 22:30 – 02:00

Bilborekin lotutako zazpi istoriori buruzko ikuskizuna antzerki-piluletan.

Ideiaren diseinua LA DRAMÁTICA ERRANTE (Ane Pikaza & María Goiricelaya)

Produkzioa Bilbao 700-III Millenium Fundazioa

Nanoantzerkiko piezak dira, zeinetan ikusleek esperientzia intimo bat biziko duten Bilboko pertsonaia esanguratsuenetako batzuen eskutik. 7 sofa, 7 pertsonaia, 7 istorio, Bilboren istorio bitxienetako batzuk ezagutzeko.

Casilda Iturrizar parkeko pergola izango da instalazio honen eszenatokia. Sofa horietako ahotsak entzungai izango dira egun osoan, gauean jasoko dituztelarik istorio horien pertsonaiak.

Zazpi historia-pilula 7 aktoreren eskutik, haiekin eseri eta esperientzia paregabea bizi nahi duen edonorentzat.

Egunez publikoak irrati-sofaz gozatzeko aukera izango du ekainaren 14an arratsaldeko 18:00etatik gaueko 22:15etara eta ekainaren 15ean eguerdiko 12:00etatik gaueko 22:15etara. Nanoantzerkiko emanaldiak 22:30ean hasiko dira.

La Dramática Errante

María Goiricelaya eta Ane Pikazak aukeratu duten izena da beren zigilu artistikoa izendatzeko. KABIA TEATRO konpainiako kide egonkorrak dira, aktore eta ikerlari lanetan dihardutenak 2007tik, eta duela bi urte hasi ziren euren piezak sortzen.

Istorioak kontatzeko beren modu propioa errotzeko asmoz, eta azken produkzioak izandako arrakastari jarraiki, bi euskal sortzaileok LA DRAMÁTICA ERRANTE konpainia aukeratu dute euren lan eszenikoei forma emateko.

21. 7MINUTU

22. EUTERPE

Bilboko Arte Ederren Museoa

EMANALDIAK: 22:30, 23:15, 00:00, 00:45

Euterpe eskulturaren ingururako moldatutako lan koreografi koa, The Big Game piezako materialetatik abiatuta. Museorako sarrera dohainik 21:00etatik 00:00ra.

Lokke | Olatz de Andrés

Olatz de Andrések dantzari eta koreografo aritu ondoren sortu zuen Lokke konpainia, garapen koreografikorako egitura. Lokke alegiazko txoko bat da, aukera guztien bizilekua. Bere proposamen artistikoak ez-ohiko egoera koreografikoetan zentratzen dira, helburutzat hartuz gelditasuna eta mugimendua erlazionatzea eta indibidualaren eta kolektiboaren arteko tirabirarekin jostatzea.

Hona hemen bere sorkuntza batzuk: The Big Game (2019), Eu Sou Passageiro (2018), The Endgame (2016), The Game (2015), Bardo (2015), Esfera (2015), El Cielo Ahora (2014), Privolva Landing (2013), Privolva (2011), dA CAPO (2009), Yo soy una cosa que dura (2007).

Lan horiek Euskadi, Espainia, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Italian aurkeztuak izan dira.

Fitxa artistikoa:

Zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sormena eta interpretazioa: Robert Jackson, Pilar Andrés, Natalia G. Muro, Olatz de Andrés
Jantziak: Xabier Mujika
Soinua: Marc Cano
Argazkia: Jesús Robisco

22. EUTERPE

23. IBERDROLA A RITMO DE JAZZ

Torre Iberdrola Atrioa

EMANALDIAK: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45

Iberdrolak Joshua Edelman. Sweet Jazz Delicacy-ren emanaldira gonbidatzen zaitu.

Cool Jazz garbienaren zapore eta estiloarekin, Joshua Edelman piano-jole newyorktarrak 50eko hamarkadako New Yorkera garamatza omenaldi bat egin beharrez sormen, inspirazio eta bikaintasun musikalaren gailurra jo zuen garai oparo hari.

Eszenaratze honekin betiko balada liriko intimoen lilura eta sinpletasuna biziberritzen zaigu, entzuleak gogora eta goza dezan.

Esperientzia ahantzezina.

Joshua Edelman piano-jolea eta zuzendaria.
Yelsy Heredia kontrabaxua.
Saúl Santolaria ahotsa eta gitarra.
Charles Cooper saxofoia.
Ana Sagastizabal ahotsa.
Lara Sagastizabal ahotsa.

23. IBERDROLA A RITMO DE JAZZ

24. INDALA

Guggenheim Bilbao Museoa. Soilik Larunbata, Ekainak 15

EMANALDIAK: 21:30, 22:30, 23:30, 00:30

Dantza urbano eta garaikidearen fusio ikuskizuna Guggenheim Bilbao Museoaren atrioan, TopARTE programaren barruan. Museorako sarrera dohainik 21:00etatik 01:30era.

“Indala” dantza-pieza garaikidearen oinarrian objektuari buruzko azterketa bat dago, argitu beharrez zein den gizakiarekin eta sinbolismoarekin duen harremana.

Lotura bat ikusarazten digu errituetan parte hartzen duten gizakien artean, eta nola errituak gizakiaren defentsa instintibo bat diren adimenaren aldebakarreko garapenaren eta bere eragin antisozialaren aurka.

David Ventosa Konpainia

Konpainiako kideak dantza urbanoetan, dantza garaikidean eta zirkuko arteetan trebatuta daude. Logela Multimediaren laguntzarekin, sorkuntza esperientzia berezi eta indartsu bat dakarkigute, era guztietako publikoa harrapatuko duena.

Sariak:

– 1. saria Castilla eta Leongo Arteen Jaialdiko “Urban-Facyl” Nazioarteko Lehiaketan. (Salamanca, 2018ko maiatza).
– 1. saria Madrileko sortzaile gazteen lehiaketan (2018ko azaroa).

24. INDALA

25. SUSTRAIETATIK

Deustuko Unibertsitatea. 20:30-00:30

Adierazpen artistiko desberdinen ikuskizunak Deustuko Unibertsitateko klaustroan. Xabi Solano, Elirale, Pauline & Juliette, Gari, Dantzaz konpainia, Ortzi Akosta eta Maren.

OSTIRALA, EKAINAK 14:

• 1 Emanaldia: 20:30 Bihotz (Elirale) / 20:50 Pauline & Juliette / 21:25 Begiradak/ 21:45 Xabi Solano

• 2 Emanaldia: 22:45 Bihotz (Elirale) / 23:05 Pauline & Juliette/ 23:40 Begiradak / 00:00 Xabi Solano

LARUNBATA, EKAINAK 15:

• 1 Emanaldia: 20:30 UNE (Dantzaz) / 20:50 Maren/ 21:25 Ortzi + Hutsun / 21:45 Gari

• 2 Emanaldia: 22:45 UNE (Dantzaz) / 23:05 Maren / 23:40 Ortzi + Hutsun/ 00:00 Gari

Musikari, dantzari eta zirkoko artistek bat egingo dute Gau Zurian, gure lurrean sustraitutako proposamen artistikoekin, besoak mundura zabalik eta begirada garaikide batekin.

Xabi Solano

Azken bi hamarkadotan euskal musikaren panoraman presente dagoen sortzailea. Trikitilaria prestakuntzaz, fusioaren bideak esploratu ditu. Gau Zurian lagun izango ditu Kris Solano, Arkaitz Miner eta Aukeran konpainiako dantzariak.

Elirale konpainia

Donibane Lohitzuneko Pantxika Telleria koreografoak 2001. urtean sortutako dantza konpainia, Iparraldeko ezagunena da eta erreferente bat Frantzian. Chloé Sindera eta Oihan Indart dira Telleriak zuzendutako Bihotz2 obrako interpreteak.

Pauline eta Juliette

Kanboko Pauline Junquet eta Itsasuko Juliette Alfonso kantari gazteek Iparraldeko entzuleen miresmena erdietsi dute eta beren musika gero eta gehiago ari da zabaltzen Hegoaldean ere. Berriki argitaratu dute beren lehen diskoa “Hegaldaka” Agorila disko-etxearekin.

Begiradak zirkoa

Ortzi Acosta nazioarteko zirko-artistak 1.500dik gora emanaldi eskaini ditu Cirque du Soleil zirkoarekin. Sara Álvarezekin batera aurkeztu du bere ikuskizun berria Dferia azokan. Ikuskizun horretan uztartzen dira oreka, indarra, erritmoa, sentimenduak eta begiradak.

Gari

Gari (Iñaki Igon Garitaonandia), Gipuzkoan jaiotako bilbotarra, musikaren munduan ibili da 80ko hamarkadatik. Gau Zurian “Beste denbora batean” izeneko bere azken lana aurkeztuko du bere “Maldanbera” taldeko beste bi kiderekin.

Une Dantzaz Konpainia

Konpainia honek 10 urte daramatza paisaia koreografikoa berritzen, nazioarteko sona duten profesionalak gonbidatuz beren proiektuetara. Oraingo honetan Janis Claxton australiarrarekin lan egin dute, “Pop Up Duets” eta “Enclosure” piezen egilearekin.

Maren

Marenek oso ahots berezia du. Ahots hurbila da, atsegina, emozioz eta samurtasunez betea. Gallartatik dator eta hemezortzi urteak bete gabe baditu ere, belaunaldi berrien balore guztiak transmititzen ditu. Tele5 telebista kateko La Voz Kids programan egin zen ezagun.

25. SUSTRAIETATIK

26. IPURTARGI TXALAPARTARIA

Bizkaia Aretoa UPV/EHU. 22:30-02:00

Argi eta soinuzko instalazio interaktiboa, txalaparta bat manipulatuz sortzen diren argi-eszenekin.

“Ipurtargi Txalapartaria” argi- eta soinu-ikuskizun interaktibo bat da, Bizkaia Aretoa Eraikineko bigarren eta hirugarren solairuetako korridoreak kolorez beteko dituena.

Instalazio honetan ikusleak txalapartaren oholak kolpatzen ditu makilekin, eta Ipurtargi Txalapartariak kolpe horiei erantzuten die. Gau Zuriko parte hartzaileak hasten direnean jotzen Aita Arrue pasabideko irteeran, errepidearen beste aldean kokatutako txalaparta, zuzenean elkarreragingo dute argi- eta soinu-efektuekin eta soinuzko eta ikusizko erantzun erakargarriak sortuko dituzte eraikinaren bi solairuetako pasabideetan.

IKERSOINU (GRUPO DE INVESTIGACIÓN DE LA UPV/EHU)

Josu Rekalde. Diziplina anitzeko artista eta Arte eta Teknologiako irakasle katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean. Berak zuzentzen du IKERSOINU ikerketa taldea, zeinaren helburua baita soinuzko artea espazio artistikora hurbiltzea, entzute kontzientean sakonduz. Sortzaile gisa, instalazio interaktiboen eta soinuaren arloetan aritu da.

Enrike Hurtado. UPV/EHUko Arte eta Teknologia Sailean ikasi zuen, Leioan, eta gaur egun irakasle da bertan. IKERSOINU taldeko kidea, ikerketa sakon bat egin du musika esperimentalaren sorkuntzarako softwarearen garapenari buruz.

26. IPURTARGI TXALAPARTARIA

27. SUGARRAK

ABANDOIBARRA (Arrupe pasabidearen eta Deustuko zubiaren artean)

EMANALDIAK: 22:30, 23:30, 00:30

Arrupe pasabidearen eta Deustuko zubiaren artean kokatutako garrezko balet bat izango da Dragoi bat Bilbora sartzeko eszenatokia.

Arrupe pasabidearen eta Deustuko zubiaren artean kokatutako garrezko balet bat izango da Dragoi bat Bilbora sartzeko eszenatoki zentrala. Garrak dantzan ibiliko dira itsasadarrean kokatutako 180 metroko eszenatokian. Hiru soinu-bandako hiru ikuskizun eskainiko dira gauean, dragoia txandaka dabilen bitartean bere eszenatoki epelaren eta Bilboko Itsasadar bakartiaren artean, bidean aurkitzen dituen ikusle guztiak harrituz.

Ideia eta sorkuntza GROUPE F

Groupe F produkzio-egitura bat da, ikuskizun piroteknikoak eta aire libreko antzezlanak diseinatzen eta produzitzen dituena. Obren errealizazio artistiko eta teknikoarekin osoki konprometitutako diziplina anitzeko taldeak biltzen ditu, eta horrek aukera ematen dio proiektu orijinal handiak egiteko baldintza onenetan.

Groupe F-k produkzio eta errealizazio tresna integratu bat du, bakarra dena espazio publikoko ikuskizunen munduan.

Lengoaia artistiko berriak eta adierazpen-tresna orijinalak garatu ditu hogei urtez.

27. SUGARRAK

28. ITSASARGIAK

Evaristo Churrca Kaia. 22:30-02:00

Kaleko farolak kolorez jantziko dira iragazki sistema baten bidez, Abandoibarra eta Itsasadarra ongi nabarmendu daitezen.

Gau Zurirako galaz jantzitako hiriko argi publikoko farola errenkaden artean ibiliko gara, paseoan eta argazkiak egiten. Indarberritzeko inflexio-puntu bat izango da Gau Zuriaren ibilbidean, abiapuntu bat edo bidegurutze bat bertatik abiaturik aukeratzeko zer ikusi 30etik gora instalazio, jarduera eta ikuskizunen artean.

Evaristo Churruca kaiko farolek iragarriko dute iritsi dela Bilbora GAU ZURIA.

Pordukzioa FUNDACIÓN BILBAO 700-III MILLENIUM FUNDAZIOA

28. ITSASARGIAK

29. THE LAKE OF LIGHT

Euskalduna Jauregiko Urmaela. 22:30-02:00

Esperientzia paregabeak eskaintzen dituen ikuskizuna, elkarrekin konbinatuz argiefektuak eta soinu inguratzailearekin sinkronizatutako konposizioak.

“Argizko lakua” argi- eta soinu-instalazio bat da, MID Studio-k espazio publiko baterako -laku bat edo kanal bat- sortua Xevi Bayonaren laguntzaz. Itsasontzi txiki batzuk dira obraren plataforma. Argi dinamikoz eta uretako islaz eginiko instalazio zoragarri bat. Argiztapen artistikoko teknologia eta software aurreratuenak erabiliz, instalazio honen xedea da uraren markoa poesiaz betetako paisaia eder bihurtzea, egoera desberdinak zeharkatzeko.

Ikuskizun honek esperientzia paregabea biziaraziko digu, argi efektuak eta itsasontzien sinkronizazio konposizioak konbinatuz. Soinu-banda beraizik konposatu eta sortu da ikuskizun honetarako, eta elkarrekin konbinatzen ditu orkestra sinfonikoen elementuak eta musika elektronikoko produkzio-moldaketak.

Mid Studio

MID teknologia eta diseinuaren arteko elkarrekintza lantzeko estudio bat da, ingeniaritzan, diseinu interaktiboan eta komunikabide berrietan espezializatua dagoena. MIDen jatorrian Hangar arte ekoizpen-zentroa dago, topagune bat profesional sortzaile, artista, programatzaile eta diseinugileentzat.

Background horrek, gehi kudeaketa-taldeak bildu duen esperientziak, posible egin du MIDI estudioa erabat egonkortuta egotea egun.

 

29. THE LAKE OF LIGHT

30. FANTASTIC PLANET

Euskalduna Jauregia. 22:30-02:00

Irudi argiztatu handi batzuek inbadituko dute Bilboko Euskalduna Jauregiko teilatua. Urrunetik, publikoari irudituko zaio erraldoi horiek lurreratu berriak direla eta gure planeta fantastikoa lasai eta adeitsuki esploratzen ari direla.

Argi-instalazio honek inspiraziotzat hartu du 1973ko La Planète sauvage pelikula txekiarra. Stop Motion teknologia erabiliz eginiko zientzia fikziozko pelikula horrek etorkizun urrunean girotutako istorio bat kontatzen du, gizaki itxurako eta arraza basatiko izaki erraldoien mundu batean.

Diseinua eta produkzioa PARER STUDIO

Amanda Parer artista australiar bat da, bere ibilbide artistikoa Sydneyn abiatu zuena margolari eta eskultore gisa baina gaur egun Tasmanian bizi dena, arte- instalazioak sortzen eta mundu osoan aurkezten.

Tasmaniako paisaia dramatikoan inspiraturik, Parer-en lanak mundu naturala esploratzen du, mundu horren hauskortasuna eta gizakiok bere baitan jokatzen dugun papera. Bere instalazio artistikoak bisitatzen dituen jendea liluratuta geratzen da ikusirik bere lanen neurria eta darabiltzan argi-ilunak, drama eta umorea.

Parer Studioko sorkuntzetako irudi erraldoiak ikaragarriak dira, irudimena akuilatzen dute eta aukera ematen digute gogoeta egiteko naturarekin dugun harremanaz.

Parer Studioko arte-instalazioak mundu osoko ehundik gora hiritan aurkeztu dira, jendearen eta komunikabideen arreta bereganatuz eraman diren toki guztietan.

@parerstudio, #parerstudio, #intrude, #amandaparer

30. FANTASTIC PLANET

31. FERIA DE LOS INVENTOS

Museo Marítimo Ría de Bilbao. 20:30-00:30

Hainbat asmakizun eta makina zientifikoz osatutako instalazioa, dela aisialdirako zientzia, magnetismoa eta argindarra, dela telegrafoa, irratia, jarraitutasuna eta energia.

Asmakizunen azoka fantasiazko espazio bat da, ia irreala, espazioak toki fantastiko bihurtzen dituena darabiltzan elementu eszenografikoei esker, denak ere modernismoan girotuak eta publikoa eramaten dutenak pentsamenduan barrenako bidaia eta abentura batean, jakin-mina eta sormena akuilatuz. Zientzia eta asmakizunak dira instalazio honetako protagonista garrantzitsuenak.

Proposamen plastikoa girotua dago garai batean, zeinetan deskubrimendu, bidaia eta asmakizunek txundituta utzi zuten mundua.

Diseinua eta produkzioa Civi-Civiac Producciones

Aurten, 2019an, Civi-Civiac Producciones, S.L. konpainiak bi hamarkada beteko ditu arte eszenikoen munduan. Denbora horretan 22 ikuskizun sortu ditu eta 4.000tik gora emanaldi eskaini ditu Estatuko zein nazioarteko jaialdi garrantzitsuenetan, nazioarteko sari ugari eskuratu dituelarik (besteak beste, Street Magic Munduko Txapelketako lehen saria).

Bere sortzaile eta zuzendari Ismael Civiac-ek magiaren kontzeptu moderno eta berritu bat dakar mende berrira: probetxua ateratzea antzerkiko elementu eta baliabideei, ilusionismoarekin nahastuta. Asmo horrekin, kaleko zein aretoko ikuskizun mordo bat sortzen ditu, berdin erabiliz dramaturgia eta elementu magikoak.

31. FERIA DE LOS INVENTOS

MAPA / IBILBIDEA

Hemen mapa interaktibora sar zaitezke >>

Eskertzak

Santiago Katedrala / Euskal Museoa / Arriaga Antzokia / Mutualia / Santa y Real Casa de la Misericordia de Bilbao / Albia Eraikina / Azkuna Zentroa / Bilboko Arte Ederren Museoa / Guggenheim Bilbao Museoa / Iberdrola / Euskalduna Jauregia / Deustuko Unibertsitatea / Bizkaia Aretoa UPV/EHU / Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Babesleak / Laguntzaileak

  • Bilbao 700
  • Consorcio de Aguas Bilbao Bizkaia
  • Deia
  • Iberdrola
  • mutualia
  • El Correo
  • Ayuntamiento Bilbao

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu