Ekitaldiak

BAS 2019: Egurra eta Soka

BAS 2019: Egurra eta Soka

Data
2019ko Apirilaren 9tik 16ra arte
Ordua
Egitaraua Kontsultatu
Lekua
Bilbao. Gizakunde Eliza
Sarrera
Prezioa: 5€
Informazio gehiago
Egitaraua deskargatu

Aurkezpena

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdia Gizakunde Elizan egingo da 2019ko Apirilaren 9tik 16ra arte

Mundu osoko talde sendoak arituko dira jaialdi horretan apirilaren 9etik aurrera: Bilboko Korala She’ Koyokh, La Grande Chapelle, Claroscvro Compañía de Teatro, Singer Pur y Conductus Ensemble.

Egitaraua

Apirilak 9 – 20:00. Gizakunde Eliza
BILBOKO KORALA
Musika eta Espazioa

Enrique Azurza / zuzendaritza

Apirilak 11 – 20:00. Gizakunde Eliza
SHE’ KOYOKH
Donde el corazón me lleve

Apirilak 12 – 20:00. Gizakunde Eliza
LA GRANDE CHAPELLE
La fiesta de Pascua en Piazza Navona

Albert Recasens / zuzendaritza

Apirilak 13 – 12:00 / 18:00. Gizakunde Eliza
CLAROSCVRO COMPAÑÍA DE TEATRO
Perdida en el Bosco

Apirilak 15 – 20:00. Gizakunde Eliza
David Orlowsky Klarinete jolea/clarinete
SINGER PUR
Jeremiah

Apirilak 16 – 20:00. Gizakunde Eliza (SARRERAK AGORTUTA)
CONDUCTUS ENSEMBLE
Pasión según San Marcos (Johann Sebastian Bach)
Oratorio para solistas, coro y orquesta

Andoni Sierra / zuzendaritza

Protagonistak

BILBOKO KORALA

Hasieran, Bilboko Orfeoi gisa sortu zen, 1886an, musika oro har eta korala bereziki garatzeko helburuarekin.

Milaka koralistaren lanari esker, egundoko arrakasta eta prestigioa bereganatu ditu 130 urtetik gorako historia luzean. Elkarteko koruak zuzendu dituzten maisuen artean, ondokoak daude: Zabala, Valle, Guridi, Inchausti, Urrengoechea, Olaizola, Arana, Frühbeck de Burgos, Cordero, Ruiz Laorden, Ezkurra, Sierra, Moreno, Cabero eta Julio Gergely. 2016ko apirilaz geroztik, Enrique Azurza da zuzendaria.

Koralak 100 kide baino gehiago ditu, eta Espainiako orkestra gehienekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin batera aritu izan da; hala ere, beti izan du harreman estua tokiko elkarteekin.

BOSekin duen harreman estuari esker, gainera, hainbat ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan du: Brittennen War Requiem, Calixto Bieitok ekoitzia; Bernsteinen I hate music, Arriaga Antzokian; Zorba Grekoa ballet sinfoniko korala, Turkiako Operako Ballet Nazionalarekin eta Igor Yebrarekin batera, Bilbao Arenan, Fair Saturday 2017 inauguratzeko ekitaldia; Musika-Música 2018 jaialdiaren inaugurazioa, Sibeliusen Kullervo lanean gizonezkoen ahotsak jarrita; eta dagoeneko klasikoak direnak: la Caixaren Mesias eta Gabonetako kontzertuak.

Musika eta espazioa

Txango bat XIX. mendetik gaur arteko musika polikoral espiritualean barrena

Gran Preludio (**) ……………………………………………………… Jacques Boivin
Ubi Caritas ………………………………………………………………… Maurice Duruflé
Ave Maria (a 8 v.m.) …………………………………………………… Franz Biebl
Cantique de Jean Racine ……………………………………………… Gabriel Fauré
Komm, Süsser Tod ……………………………………………………… J. S. Bach / Knut Nystedt
Tiento de lleno sobre el amén (**) ………………………………… José Gil de Palomar
Ave Maris Stella ………………………………………………………….. Edvard Grieg
Kyrie (de Cantus Missae, a 8 v.m.) ………………………………… J. G. Rheinberger
Ave Maria …………………………………………………………………… Javier Busto
Marcha Fúnebre (**) ……………………………………………………. Felipe Gorriti
Oremus ………………………………………………………………………. Urmas Sisask
Aita Gurea (*) ……………………………………………………………… Francisco Madina
Gloria …………………………………………………………………………. Vytautas Miskinis
Bogoroditse Devo, Raduisya (*) …………………………………….. Sergey Khvoshchinsky

BILBOKO KORALA

ENRIQUE AZURZA

Zuzendaritza, Bilboko Korala

Bilboko Koral Elkarteko zuzendari artistikoa da 2016ko apiriletik. Gaur egun Tolosako Hodeiertz Abesbatza zuzentzen du, eta baita ere KEA ahots talde profesionala.

Musikeneko (Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroa) kantu koraleko irakasle izateaz gain, Euskadiko Abesbatzen Elkarteko presidentea da, eta Espainiako Abesbatza Zuzendarien Elkarteko bazkide-sortzaile ere bai.

Abesbatzako zuzendaritza ikasi zuen Euskadin eta Stockholmen Anders Eby maisuarekin. Espezializazio ikastaroak egin zituen Eric Ericson eta Carl Høgset-ekin.

1991n Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Txapelketan. Birritan gonbidatu dute Abesbatza Musikaren Munduko Simposiumera: Sydney (1996) eta Puerto Madryn (Argentina, 2011).

Euskal Herriko Unibertsitateko Abesbatza eta Instituto Aragonés de Canto Coral-eko abesbatza zuzendu ditu. Zuzendari gonbidatu gisa aritu da RTVE abesbatzan eta Stockholmeko St.

Jacob abesbatzan. Errepertorio zabala landu du horiekin guztiekin, lehen sariak lortudituelarik nazio mailako zein nazioarteko lehiaketetan eta, horrez gain, grabaketa ugari ere egin ditu.

Zuzendaritza-ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak eman ditu. Aholkulari musikala da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan eta zuzendari artistikoa Ejea de Los Caballeroseko abesbatza lehiaketan. Epaimahaikide izan da Estatuko zein nazioarteko hainbat jaialditan: Tolosa, Debrecen (Hungaria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) eta Hong-Kong (Txina).

ENRIQUE AZURZA

SHE’ KOYOKH

She’Koyokh nazioarteko talde birtuoso, moldakor eta aski saritu bat da, zazpi musikariz osatua eta Klezmer musika nahiz Balkanetako eta Turkiako musika tradizionala jotzen dituena.

She’Koyokh taldea mundu osoan barrena ibili da kontzertuak eskainiz Amsterdameko Concertgebouw aretoan, Alemania, Hungaria, Polonia, Zipre, Espainia eta Norvegiako hainbat jaialditan, Fuerteventurako WOMAD UK, WOMAD jaialdian, Sziget eta Pannonica-ko jaialdietan, Madrileko Juan March Fundazioan, Londresko Southbank Centre jaialdian, Aldeburgh-eko Snape Proms jaialdian… Eta zuzeneko emanaldiak ere eskaini ditu BBC irratian.

Talde hau 2001ean urtean sortu zen, Musika Judutarraren Institutuak emandako Millennium Award sari baten laguntzaz. 2008an lehen saria irabazi zuten Amsterdameko Musika Judutarraren Nazioarteko Jaialdian eta Talde Onena bezala aukeratua izan da birritan Songlines World Music Awards sarietan. She’Koyokh taldeak Aurora Orkestrarekin kolaboratu du, bai eta India hegoaldeko Jyotsna Srikanth biolin-jolearekin.

2019ko otsailean Paul Moylan baxu-joleak Klez’Mahler konposatu zuen, “Klezmer Kontzertu” bat, zeina Mahlerren Lehen Sinfoniaren preludio gisa interpretatu baitzuten BBC Scottish Symphony Orchestra-rekin, BBC Radio 3 irrati kateak zuzenean transmititutako kontzertu batean.

She’Koyokh-k “oso ona!” esan nahi du yiddishez.

BIHOTZAK NARAMAN LEKURAINO

Ibilera balkanikoak eta haragokoak

Beregovski Sher/Honga/Freilicher Yontov ..Tradicional (Arreglo She’Koyokh/N.Brandwein)
Poco Le Das La Mi Consuegra …………………..Tradicional (Arreglo She’Koyokh)
Ben Seni Severim …………………………………….Tradicional (Arreglo She’koyokh)
Sila Kale Bal ……………………………………………Š. Bajramovic
Boybriker Nigun ……………………………………..Tradicional (Arreglo She’Koyokh)
Erzurumi Shoror …………………………………….Tradicional (Arreglo She’Koyokh, lyrics Gülay)
Macedonian Dance ………………………………… N. Nedyalkov
Jasenicko & Miloševka Kolos ………………….. M.T. Krnjevac/M. Urosevic
Ederlezi …………………………………………….. ….Tradicional (Arreglo She’Koyokh)
Teke Zortlaması ………………………………………Tradicional (Arreglo She’Koyokh)

SHE’ KOYOKH

LA GRANDE CHAPELLE

La Grande Chapelle bokazio europarreko ahots eta instrumentu talde bat da, antzinako musika egiten duena, eta bere helburu nagusia da XVI eta XVIII. mendeen arteko Espainiako obra bokal handien irakurketa berri bat egitea, bereziki atsegin dutelarik Barrokoko produkzio polikorala.

Taldearen helburua da orobat musika errepertorio hispaniarra berreskuratzea, premia-premiazko lana inondik ere.

La Grande Chapelle taldeak Espainia eta nazioarteko jaialdi garrantzitzuenetan parte hartu du.

2005ean sortu zenetik eta ondare musikal hispaniarra zabaltzeko asmoak
akuilaturik, zigilu propioa sortu zuen, (Lauda) interes musikal eta musikologiko handiko grabaketa zainduak egiteko posizio independente batetik. Taldeak bi ardatz nagusi ditu: Urrezko Mendeetako musikaren eta literaturaren arteko harremana aztertzea, eta Errenazimenduan eta Barrokoan sortutako konposatzaile espainiar garrantzitsuenen produkzioa berreskuratzea. Mundu mailako lehen grabazioak egiten ditu, batik bat, egile edo obra zehatz bat bere testuinguruan kokatzen duten birsortze musikologikoen bidez.

La Grande Chapelle-en diskoek (Lauda zigilua) Espainiako zein nazioarteko garaikur eta sari ospetsuak jaso dituzte antzinako musikaren arloan, esaterako, bi “Orphées d’Or” (Parisko Disko Lirikoaren Akademiak emanak 2007 eta 2009an), “Urteko zigilu” izendatu zuten “Prelude Classical Music Awards 2007” sarietan (Holanda), 5 “Diapason” sari irabazi ditu eta CD Excepcional saria eman zion Scherzo aldizkariak. Horiez gain eskuratu ditu, orobat, “Choc de Classica” saria, 4 “Stars of the BBC Magazine” sari, “Preis der deutschen Schallplattenkritik” (PdSK), Gramophone-ren “Critic’s Choice”, etab.

2010. urtean FestClásica lehen saria jaso zuen, Espainiako argitaragabeko musika interpretatzen eta berreskuratzen eginiko lanagatik.

S. GIACOMO DEGLI SPAGNOLI (MAITINES y LAUDES)
Motete: Lubilate Deo, omnis terra, a 8 ……………………….Ruggiero Giovanelli
Salmo: Domine, quid multiplicati sunt, a 5 ………………….Jacobus de Kerle
Antífona: Haec dies quam fecit Dominus , a 8 ………………Giovanni Pierluigi da Palestrina
Himno: Tantum ergo , a 5 …………………………………………..Tomás Luis de Victoria

PROCESIÓN EN PIAZZA NAVONA
Fanfarria (instrumental) ……………………………………………..Cesare Bendinelli
Motete: Surrexit pastor bonus, a 6 ………………………………..Tomás Luis de Victoria
Lauda: Christo ver’huom’ e Dio, a 3 ………………………………Serafino Razzi / Feo Belcari
Himno: Ad caenam agni providi, a 4/5
Alternatim: canto llano / polifonía
Estrofas 2, 4, 6, 8 ……………………………………………………..Tomás Luis de Victoria
Motete: Ardens est cor meum, a 6 ………………………………Tomás Luis de Victoria
Motete: Ego sum panis vivus, a 4 ………………………………..Tomás Luis de Victoria
Ricercata La mi re fa mi re (instrumental) ……………………Rocco Rodio

Sobre el cantus firmus “Bassa Castiglia” o “Il re di Spagna”
Responsorio: Expurgate vetus fermentum, a 8………………Giovanni Pierluigi da Palestrina
Fanfarria (instrumental) …………………………………………….Cesare Bendinelli

S. GIACOMO DEGLI SPAGNOLI (Misa, Vísperas y Completas)
Motete: O sacrum convivium, a 4 ………………………..Tomás Luis de Victoria
Secuencia: Victimae paschali laudes, a 8 ………………Giovanni Pierluigi da Palestrina (atrib.)
Villanesca: Si tus penas no pruebo, a 3 …………………Francisco Guerrero / Lope de Vega
Antífona: Crucem sanctam subiit, a 5 …………………..Giovanni Pierluigi da Palestrina
Lauda: Anima mia, che pensi?, a 3 ……………………….Anónimo / Agostino Manni
Antífona: Regina caeli, a 8 …………………………………..Tomás Luis de Victoria

LA GRANDE CHAPELLE

ALBERT RECASENS

Zuzendaritza, La Grande Chapelle

Musika ikasketak Tarragona, Bartzelona, Brujas eta Ganten egin ostean, musikologiako doktoretza egin zuen Lovainako Unibertsitate katolikoan, XVIII. mendeko Madrilgo musika eszenikoari buruzko tesiarekin.

Bere ibilbidea hasi zuenetik, praktika musikala, kudeaketa eta
ikerketa musikologikoa konbinatzen ditu, ziur baitago diziplina arteko ahalegina eta erabateko konpromisoa behar direla ahaztutako ondare musikala zabaltzeko. Artikulu musikologikoak argitaratu ditu nazioko eta atzerriko hainbat aldizkari eta entziklopediatan. Tonadilla eszenikoari buruzko ikerketa proiektuetan (UAM eta UB) parte hartu du.

2005ean proiektu handi bati ekin zion Espainiako ondare musikala berreskuratzeko La Grande Chapelle taldearen fundazioarekin eta Lauda zigilu diskografikoarekin batera.

Geroztik, XVI. mendetik XVIII. menderainoko obra argitaragabeak ezagutarazten dihardu (A. Lobo, J.P. Pujol, C. Patiño, J. Hidalgo, C. Galán, J. García de Salazar, F. Valls, J. de Nebra, A. Rodríguez de Hita, F.J. García Fajer, J. Lidón eta abar) mundu mailako estreinaldi edo lehen grabaketen bidez eta ondare historikoaren zabalkundea eginez.

2007an La Grande Chapelle taldearen zuzendaritza artistikoa hartu zuen bere gain.

Harrezkero polifonia eta musika barrokoko hainbat kontzertu zuzendu ditu. Antzerki musikako estreinaldien artean aipagarriak dira Calderón de la Barca-ren La Paz Universal auto sakramentala (Cuencako Musika Erlijiosoaren Astean Antiqua Escena eta Ana Yepesekin) eta Ramón Garay-ren Compendio sucinto de la revolución española opera (1815).

Edizio diskografikoa du helburu, lan horien baitan biltzeko La Grande Chapelle-ren berreskuratze-lanetan eginiko ikerketen emaitzak.

ALBERT RECASENS

CLAROSCVRO

Antzerki Konpainia

Julie Vachon eta Francisco de Paula Sánchezek sortua 2010ean, Claroscvro antzerki taldeak txotxongiloak, maskarak eta musika erabiltzen ditu bere istorioak kontatzeko.

Beren lehen ikuskizunak, Yo soy la Locura, aipamen berezia lortu zuen Almagroko Nazioarteko Jaialdian, “Musika ondare barrokoa berreskuratzeagatik, bere zorroztasun espresiboagatik eta bere irudien fintasun poetikoarengatik”, eta munduko lau ikuskizun onenetako bat iritzi zioten 2015ean Young Audiences Music Awards (YAMA) sarien antolatzaileek eta European Network for Opera and Dance Education (RESEO) erakundeak.

Taldearen bigarren ikuskizuna, Lazarillo, lau jaialdi handik ekoitzi zuten elkarrekin. Kritikaren laudorioak jaso ditu eta Aipamen Berezi bat Almagroko Nazioarteko Jaialdian ere saritua izan da.

Taldearen azken ikuskizuna Perdida en el Bosco Zarzuela antzokian estreinatu zen 2018an, eta bi denboralditan taularatu zen. Ikuskizun hau Ciudad Rodrigoko Antzerki Jaialdian aukeratua izan zen 2018an.

FRANCISCO DE PAULA
Francisco de Paulari umetan denek esaten zioten Curro… Lagunek hala deitzen diote gaur egun ere, eta berari gustatzen zaio. Umetan jostailuak egiten zituen bere eskuz, eta lagunek horiexek nahi dendakoak baino gehiago.

Paperezko antzoki bat ere bazeukan, ehun urtetik gorakoa. Beharbada horregatik maite du antzerkia egitea txotxongiloekin, horixe da bere zorion handiena… hori eta Toy Story ehun aldiz ikustea. Biziki maite du musika: posible egiten dizu amets egitea begiak zabalik eta hobeto sentitzea gaizki zaudenean.

JULIE VACHON
Julie neskato bat da nagusi baten gorputzean sartua. Maite ditu katuak, pegatinak, purpurinazko arkatzak, egun euritsuak, postalak idaztea Kanadako lagunei eta litxarreriak jatea. Ideia gabe geratzen denean bere etxeko hirugarren solairura joaten da burbuilak egitera. Ipuinak eta komikiak irakurtzen ditu, eta bere amets handiena da umeentzako ipuin bat idaztea, gero liburu bihurtuko dena, bere ilustrazio eder eta guzti. Diru mordo bat
gastatzen du liburuak erosten, eta libreta bilduma bat dauka, era guztietako, ideia handiak euretan markatzeko. Jean Cocteauren Ederra eta piztia da bere pelikula gogokoena.

Umetatik daukan ohitura bat da korrika hastea arrazoirik gabe, eta gorroto du ohea egitea. Faltan botatzen du elurra baina bere burua kontsolatzeko izotzetan patinatzen du.

EMILIO VILLALBA
Emilio Sevillan jaio zen 1976ko San Juan gauean. Gogoratzen du nola, umetan, gurasoek beti eramaten zuten oporretan hondartzara jostailuzko pianotxo bat edo bere arreba nagusiaren gitarra. Horrela ikasi zuen musika jotzen. Geroztik berekin doa beti musika egin eta jotzeko nahia eta kezka. Antzinako tresnek liluratzen dute, bereziki hari tresnek.

Halako mordo bat jotzen ikasi du: Erdi Aroko gitarra, biola, harpa……

SARA MARINA
Sara kordobarra da jaiotzez eta sevillarra bizitzez. Maitemindua dago Andaluziako historia, musika, bazter eta kulturarekin. Umetan pianoa jotzen ikasi zuen bere aititarekin eta eskolak ematen zizkien herriko umeei.

PERDIDA EN EL BOSCO

Txotxongilo antzerkia eta zuzeneko musika

A que por mui gran fremosura[Cantiga de Santa María 384]…….Alfonso X (1221-1284)
Dum Pater Familias ………Anónimo (Códex Calixtinus, siglos XII-XIII)
Ondas do mar de Vigo ……Martin Codax (siglo XIII)
Tanto Quer Santa Maria [Cantiga de Santa María 286]……………. Alfonso X
Quen os pecadores guia [Cantiga de Santa María 227]………………Alfonso X
Maria Matrem Virgine …….Anónimo (Llibre Vemell, siglo XIV)
Non é gran cousa se sabe [Cantiga de Santa María 26]……………….Alfonso X
Taqsim en modo Hiyaz + El collar de la doncella + Marcha en maqam Hüseyni
(Improvisaciones andalusíes de Emilio Villalba)……………………..Al Ándalus
A que avondou [Cantiga de Santa María 3866]………………………..Alfonso X
El Canto de la Sibila ……………………Anónimo (Catedral de Córdoba, siglo X)
Lamento de Tristano …………………..Anónimo (Italia, siglo XIV)

Perdida en el Bosco lana elkarrekin ekoitzi dute Zarzuelako Antzokiak, Claroscvro konpainiak eta “Instrumentos Musicales con Historia” Fundazioak, laguntzaile izan dutelarik FeMÀS, Chiclana de Segurako “Festival de la Encomienda” Jaialdia eta Granadako Udala.

CLAROSCVRO

SINGER PUR

Eskola garaian piztu zitzaielarik a capella abesteko asmoa, “Regensburger Domspatzen” eskolaniako bost kide ohik Singer Pur sortu zuten 1991n, ikasketak bukatu eta handik oso gutxira.

Ustekabeko maitasun istorio batek soprano bat erakarri zuen taldera. 1994an, ahots konbinazio bitxiko seikote honek (soprano bat, hiru tenor, baritono bat eta baxu bat) lehen saria irabazi zuen “Deutscher Musikwettbewerb” lehiaketan. Urtebete geroago, ahots-taldeen “Grand Prix” saria irabazi zuen Tampere-ko Nazioarteko Musika Jaialdian.

Irrati eta telebistako agerraldiek, CD grabaketek eta 60 herrialdetako jaialdi garrantzitsuetatik jasotako gonbitek aupatu dute beren nazioarteko karrera.

Singer Pur taldeak beste musikari batzuekin kolaboratzen du, hala nola Kent Nagano maisuarekin -zeinak pertsonalki gonbidatu baitzuen ahots-taldea Elbphilharmonie jaialdira-, Michael Riessler eta David Orlowsky klarinete-joleekin, eta mota guztietako orkestrekin, esaterako, hauekin: Rundfunk- Sinfonieorchester Berlin, Rundfunk-Sinfonieorchester Köln, National Symphony Orchestra China, Ensemble Musikfabrik, Modern eta The Hilliard Ensemble. Hainbat grabaketa eta kontzertu egin dituzte azken horiekin, eta orobat parte hartu zuten erretiratu aurretik Alemanian eman zuten beren azken kontzertuan.

Singer Pur taldeak 30 CDko diskografia du eta sari garrantzitsuak eskuratu ditu, esaterako, Le Choque saria.

JEREMIAH

lamed. Matribus suis dixerunt “Lamentationes Jeremiae prophetae” – Feria VI in Parasceve, Lectio II ………………………………Giovanni Pierluigi da Palestrina (1514/15-1594)
O bone Jesu*………………………..Giovanni Pierluigi da Palestrina
Sicut ovis ad occisionem………..Canto Gregoriano
Sicut ovis ad occisionem*………Carlo Gesualdo (1566-1613)
Tota pulchra e (2009) …………..Matan Porat (*1982)
Pulchra es, o Maria virgo……….Giovanni Pierluigi da Palestrina
Tristis est anima mea…………….Canto Gregoriano
Tristis est anima mea*…………..Carlo Gesualdo
O vos omnes*……………………….Carlo Gesualdo
Lux Aeterna (2009) ……………..Matan Porat
Aleph. Ego vir videns paupertatem meam of “Lamentationes Jeremiae prophetae” – Feria VI in Parasceve, Lectio II …………..Giovanni Pierluigi da Palestrina

*arreglo de Matan Porat

SINGER PUR

DAVID ORLOWSKY

Klarinetea, Singer Pur

David Orlowsky Alemaniako Tübingen hirian jaio zen 1981ean. Manfred Lindnerekin ikasi zuen Essen-eko Folkwang Hochschule-n eta Charles Neidich eta Ayako Oshimarekin New Yorkeko Manhattan School of Music-en.

Adierazkortasun eta sakontasun handiko musikari bezala ekarria, ezaguna da mundu osoan punta-puntako klarinete-jolea delako eta errepertorio zabala lantzen duelako, hasi Mozartengandik eta Golijov eta Klezmer-enganaino. Sony Artist zigiluarentzat soilik lan egiten du eta zazpi CD grabatu ditu, horietatik bik jaso dutelarik ECHO Klassik saria.

David Orlowsky-k bakarka nahiz bere hirukotearekin (The David Orlowsky Trio) jotzen du nazioarteko ospea duten jaialdi eta eszenatoki askotan.

Davidek artista ugarirekin kolaboratzen du, hala nola, Daniel Hope, Andreas Haefliger, Vilde Frang, The Faure Quartett, Nils Moenkemeyer, The Danish String, Quartet, Igor Levit, Vogler Quartet eta Avi Avital mandolina-jole birtuosoarekin.

Torsten Rasch, Matan Porat eta David Bruce konposatzaile garaikideak ere, bere adiskide minak dira.

Orobat parte hartzen du Rhapsody in School ekimenean eta beste hainbat proiektu berezitan –esaterako, bada bat Dominique Horwitz aktore alemanarekin batera egiten duena, non Klezmer musika konbinatzen baitu hitzarekin- eta proiektu propio bat ere badu: JEREMIAH.

DAVID ORLOWSKY

CONDUCTUS ENSEMBLE

2002an sortua, ehundik gora kontzertu eman ditu harrezkero antzoki eta areto garrantzitsuetan. 16 sopranok, 16 kontralto eta kontratenorrek, 12 tenorrek eta 12 baxuk osatzen dute ahots-taldea.

Instrumentuen plantilla, bestalde, bi multzotan banatzen da: bata, antzinako musikan espezializatua eta, bestea, garai guztietako errepertorioa lantzen duena.

Kritika espezializatuak eta publikoak aho-batez txalotu dituzte talde horiek guztiak, beti saiatu direnak kontzertu bakoitza esperientzia berezi bat bihurtzen publikoarentzat eta taldeko musikarientzat. Irizpide historizistekin interpretatzen dituzte Errenazimendutik XX. menderaino doan errepertorio izugarri zabal bat.

Inoizko errepertorio enblematikoena lantzeaz gain, arreta handia eskaini diete egungo publikoarentzat ezezagunak diren baina interes musikal handia duten obrei.

Bere hurrengo proiektuen artean aipagarriak dira: Bachen Kantata guztiak eta Misa Brevis; M. Sagastiren Requiem-a (berreskuratze-lana bere heriotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko); J. M. Haydn eta W. A. Mozarten Misa Brevis-en aukeraketa bat; eta J. Haydnen Nelson Mass.

Pasioa San Markosen arabera BWV247

Johann Sebastian Bach (1685-1750)

Bakarlari, abesbatza eta orkestrarentzako oratorioa

CONDUCTUS ENSEMBLE

CHRISTIAN ZENKER

tenorra (ebanjelaria) Conductus Ensemble

Windsbach haur-abesbatzako kide izan zen, eta Municheko Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean graduatu zen. Ikasketak amaitu baino lehen, Brigitte Fassbaender-ek Tiroler Landestheater talderako kontratatu zuen, eta bertako kide izan zen 2002tik 2006ra.

Gonbidatu bezala abestu du hainbat jaialdi eta antzokitan, besteak beste, hauetan: Rheinsberg opera jaialdian, Seefestpielen Mörbisch-en, Halleko Handel jaialdian, Dresdeko musika jaialdian, Eisenstadteko Haydn jaialdian, Linz-eko Bruckner jaialdian, Bonn-eko Beethoven jaialdian, Passau jaialdian, Bonn-eko operan.

Errepertorio zabala lantzen du: Errenazimenduko eta Barrokoko musika, Mozart, Haydn eta Rossiniren paper liriko handiak, eta baita ere konposizio garaikideen estreinaldiak.

Opera esparruko lanaz gain, oratorio eta kontzertuetan aritzen da nagusiki, nazioarteko ospea bereganatu duelarik arlo horretako kantari bezala. Christian Zenker-ek sakontasun handiz lantzen du Lied generoa. Ohiko kantu-errepertorioaz gain, hurbiletik jarraitzen ditu konpositore garaikideen lana.
“Förderpreis des Theaterfreunde des Tiroler Landestheaters” saria irabazi zuen.

Arestian grabatu du G. Ph. Telemann-en Bürgerkapitänsmusiken Sony / DHM zigiluarentzat eta C.P.E. Bachen obrak ere bai La Stagione Frankfurt taldearekin, Michael Schneider-en esanetara.

CHRISTIAN ZENKER

MANFRED BITTNER

Baxu Baritonoa (Jesus), Conductus Ensemble

Bavarian jaio zen, Weissenburg hirian, eta Regensburger Domspatzen zentroan hasi zen musika ikasten. Wolfgang Brendel-ekin ikasi zuen Munichen eta “German Stage Association” elkartearen beka bat jaso zuen aldi bereko ikasketak egiteko Bavariako Antzerki Akademian (Prinzregententheater) eta Municheko Operan.

Stuttgart-en jarraitu zuen ikasten.

Errepertorio zabala eta anitza lantzen du, hasi Erdi Aroko obretatik eta opera eta oratorio barroko, klasiko nahiz erromantikoetaraino, obra garaikideak ere estreinatzen dituelarik. Maiz lan egiten du talde ezagunekin, hala nola, L’arpa festante, Freiburg Baroque Consort, Balthasar Neumann Ensemble, Akademie für Alte Musik Berlin, Tonhalle Orchestra Zurich, Basler Kammerorchester, Concerto Köln eta Hamburger Camerata-rekin. Zuzendari ospetsuekin kolaboratu du, besteak beste, Winfried Toll, Stephen Stubbs, Ivor Bolton, Frieder Bernius, Philippe Herreweghe, Rene Jacobs, Konrad Junghänel, Thomas Hengelbrock, Barry Kosky eta Claus Guth-ekin.

Emanaldiak eskaini ditu Municheko Musika Berriaren Biurtekoan eta Wiener Festwochen, Berliner Festspiele/Festwochen, Bachfest Leipzig eta Stuttgarteko Musika Europarraren jaialdietan. Masettoren papera kantatu du Mozarten Don Giovanni operan Thomas Hengelbrock-en zuzendaritzapean (Feldkirch-eko jaialdia) eta Legrenzi-ren Il Guistino operan parte hartu du Schwetzingen-eko jaialdian. Stadttheater Fürth jaialdiaren gonbita jaso zuen Viktor Ullmann-en Der Kaiser von Atlantis operako “Heriotza” interpretatzeko.

MANFRED BITTNER

ANDONI SIERRA

Zuzendaritza, Conductus Ensemble

Donostian jaioa 1971n, Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan egin zuen erdimailako piano gradua. 1988tik aurrera, Madrileko Goi-mailako Errege Kontserbatorioan jarraitu zuen ikasten, hantxe eskuratu zuelarik goi-mailako diploma 1992an.

1988an, Donostiako Orfeoian sartu zen eta 12 urtez aritu zen baritono bezala. Orfeoian sartzeaz batera piztu zitzaion abesbatza eta orkestra zuzendaritzarekiko interesa.

Abesbatzen zuzendaritzari buruzko hainbat ikastaro egin zituen, besteak beste, Erik Eriksson eta Pierre Cao-k emandakoak. 1998an sartu zen Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan, klabizenbaloa ikasteko, 2001ean goi-mailako ikasketak burututa kalifikazio altuenarekin. Urte horretan bertan sortu zituen Fiat Musica eta Capilla Ad Litteram taldeak eta Italiako eta Alemaniako errepertorio barrokoa landu zuen biekin. Bi talde haiek batu egin ziren eta horrela sortu zen Conductus Ensemble.

2001ean Euskal Herriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene) sartu zen orkestra zuzendaritza ikastera, besteak beste, Jorma Panula eta Enrique García Asensio irakasleekin. Aukera izan zuen baita ere Maciej Pikulski, Jacques Ogg edo Carles

Guinovart irakasleekin lan egiteko eta 2006an goi-mailako diploma lortu zuen. Ehundik gora kontzertu eman ditu Conductus Ensemble taldearekin areto garrantzitsuetan 2014 – 2015 denboraldiaz geroztik, denboraldi propio bat sortu zuen Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikan. Proiektu horrek “Capilla de Música Santa María del Coro” du izena eta bere helburua da Andre Mariaren basilikan hiru mende baino gehiagoz existitu zen musika kapera berreskuratzea.

Gaur egun, irakasle titularra da Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko orkestran.

ANDONI SIERRA

SARREREN SALMENTA

Sarrerak 5 eurotan salduko dira apirilaren 2tik aurrera Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabaltegi plaza 11, 1. solairua), goizeko 12:00etik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera.

Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Babesleak / Laguntzaileak

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu