Ekitaldiak

Auzoz – Auzo 2018

Auzoz – Auzo 2018

Data
2018ko Otsailaren 13tik 24ra arte
Ordua
Kontsultatu Programa
Lekua
Kontsultatu Programa
Sarrera
Tailerrak doakoak dira lekua bete arte
Informazio gehiago
Egitaraua deskargatu

Aurkezpena

Aurten ere Bilbao 700 Fundazioak Auzoz-Auzo kontzertuen programa antolatu du Bilboko Euskalduna jauregian martxoaren 1, 2, 3 eta 4an izango den Musika-Música jaialdiaren atariko moduan. Horrela bada, hirugarren urtez segidan Bilbao 700 Fundazioak musika klasikoa eramango du Bilboko barruti guztietako auzoetara.

Oraingoan, protagonistak gerren arteko aldiko (1914-1945) musikagileak dira: Rachmaninov, Prokofiev, Stravinsky, Sibelius edo Falla, besteak beste.

Auzoz-Auzo zikloko jardueren artean kontzertuak, ipuin-kontalariak zuzeneko musikarekin, umeentzako tailerrak eta kontzertu didaktikoak, familientzako kontzertuak, hitzaldiak eta monologoak daude. Eskaintza bete-betea, Bilboko auzoetara edizio honetako “lagin” bat eramango duena. Bilbao 700 Fundazioak era eta guztietako musika klasikoa eramango du Casilda Andrearen Parkeko pergolara, Deustuko Unibertsitatera, Bidebarrietako Liburutegira edo Erruki Etxera, besteak beste.

5-10 urteko umeentzako tailerretan (doakoak) parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik urtarrilaren 29tik otsailaren 20ra bitartean musikamusica.ekitaldiak@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 68 90 00 telefonora deituta astelehenetik barikura, 09:00etik 16:00etara, (jarduera bakoitzaren egutegiaren arabera).

Egitaraua / Ordutegia

Otsailaren 13a:

  • 12:00etan EHU, Sarrikon – Monologoa
  • 18:00etan Castañosko Udaltegian – Umeentzako sormen-tailerra (5-8 urte).

Otsailaren 15a:

  • 12:00etan, Deustuko Unibertsitatean – Monologoa
  • 18:00etan, Santutxuko Udaltegian – Umeentzako sormen-tailerra (7-10 urte).

Otsailaren 16a:

  • 19:30ean, Bidebarrieta Kulturgunean. – Kontzertu iruzkinduna

Otsailaren 17a:

  • 11:30ean, Erruki Etxeko kaperan – Umeentzako kontzertua
  • 12:00etan, Bilboko Koral Elkartean – Umeentzako sormen-tailerra(5-10 urte).

Otsailaren 19a:

  • 18:00etan, Otxarkoagako Udaltegian – Familientzako kontzertua. Ipuin-kontalaria, arpa eta txalapartarekin zuzenean

Otsailaren 20a:

  • 18:00etan, Errekaldeko Udaltegian – Umeentzako sormen-tailerra (7-10 urte) eta kontzertu didaktikoa.

Otsailaren 22a:

  • 11:00etatik aurrera Basurtuko Ospitalean. – Ipuin-kontalaria zuzeneko harpa-emanaldiarekin.

Otsailaren 24a:

  • 12:00etatik aurrera, Casilda Iturrizar Parkeko Pergoletan – ‘Guridi soinuak’ kontzertua Behotsik Orkestrarekin

Sarrerak

5 urtetik 10era bitartekoentzat diren tailerrak doakoak dira eta lekua bete arte. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik urtarrilaren 29tik otsailaren 20ra bitartean musikamusica.ekitaldiak@gmail.com helbide elektronikoan edo 688 68 90 00 telefonora deituta astelehenetik barikura, 09:00etik 16:00etara, (jarduera bakoitzaren egutegiaren arabera).

Kontzertuetako sarrera doakoa da eta leku guztiak bete artekoa.

Babesleak / Laguntzaileak

  • Bilbao 700
  • Ayuntamiento de Bilbao
  • El Correo
  • Deia
  • El Corte Inglés

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu