2019ko Balearen Desfilea
- Data
- 2019ko Abuztuaren 18an
- Ordua
- 19:00etan
- Lekua
- Bilbao
- Sarrera
- Ekitaldi Dohainik
- Informazio gehiago
- Egitaraua deskargatu
Aurkezpena
2019ko abuztuaren 18an, igandean, 19:00etatik aurrera BALEAREN DESFILEA egingo da Bilboko kaleetan barrena.
Egun horretan berriro agertuko dira publiko leialaren aurrera Aste Nagusiaz urtean behin jabetzen diren pertsonaia ezagunak: Balea, Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua. Zetazeo, krustazeo eta esparido itxurako puzgarri handiak zahar eta gazteekin jolastuko dira musikaren erritmora, artisten eta animazioko ikuskizunen laguntzarekin. Nagusiki familiei zuzendutako jai-proposamen horrek Plaza Biribilean hasiko du bere ibilia eta mutur batetik bestera igaroko du Bilboko Kale Nagusia.
PROTAGONISTAS
TROKO BLOCO
Perkusioa, dantza eta kaleko animazioa. Bere sorreratik, Troko Bloco taldea Samba-Reggae errepertorio ñabar bat sortu eta hobetzen ari da, oinarritzat harturik taldeko perkusio-joleen eragin musikal ezberdinak eta harmonian jokatuz dantzarekin eta interpretazioarekin.
Hala, danbor soinuarekin batera, eszenaratzeak, koreografiak eta koloreen eztandak konkistatu egingo dute ez bakarrik ikuslearen entzumena, baina baita ere ikusmena.
PORTUKOAK
Zamaketarien konpartsa, jai-giroko elementuz betetako poltsak banatuko dituzte haurrek konfetiz jantzi ahal izan dezaten Balearen pasaera.
TALAIA ETA ARPOILARIAK
Talaia itxuran egindako egitura mugikorra, zeinetan kokatzen den talaiako musikaria. Bere bidean lanbro artean murgilduko du publikoa, egiantza gehiago emateko balearen ehizaren eszenari.
BALEA
Eszenara irtengo den lehen pertsonaia da. 12 metro luzeko eta 5 metro zabaleko puzgarri handi bat, publikoari ura botatzen diona. Urtean behin bakarrik agertzen da, Aste Nagusiaren barruan Bilbon egiten den desfile berezi honetan hain zuzen.
Bere ibilbidean zehar baleak ondoan ditu urteroko ohiko pertsonaiak: Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla, eta horiekin batera hainbat konpainiatako lagun, musikari eta aktorez osatutako flota bat.
BROKEN BROTHERS BRASS BAND
Broken Brothers taldearen musikak oinarritzat dauka New Orleanseko Brass Band garaikideen kaleko jai-giroko soinua. Funk, Gospel eta Jazz musiken zipriztinekin blaitzen dituzte beren interpretazio indartsuak, taldeko inprobisazioa delarik bandaren ezaugarri nagusia.
Hamaika eszenatoki eta kaletan jo dute jaialdi hauetan: Jazz al día, Getxoko Jazz Jaialdia, Jazz al margen de Zaragoza, Haizetara Kaleko Banden Jaialdia…
OLAGARROA
Olagarroa 6 metro altuko eta 13 metro zabaleko pertsonaia bat da, bere bidaide balearen ondoan kalerik kale dabilena garroetatik konfetiak jaurtiz.
LOBO CARNASSIER
Lobo Carnassier Carros de Foc konpainiaren produkzio bat da. Otso formako eskultura erraldoi bat da ikuskizunaren protagonista: ekaitz izugarri baten ostean itsas zolatik sortua, jatorri zeltako istorio bat kontatuko du denoi ikusarazteko nola kudeatzen ditugun gure planetan sortzen ditugun hondakinak.
TXANGURROA
Txangurroa 10 metro luzeko eta 8 metro zabaleko pieza bat da, eta hor ibiliko da desfilean bi lagunek pertxa bidez kontrolatutako bi pintza handi astintzen. Gainerako 8 hankak automatikoki mugitzen dira, animaliaren mugimendu naturala imitatuz. Ur lanbrotua jaurti dezake nahi duenean.
Las 8 patas restantes se mueven automáticamente imitando el movimiento natural del animal. Es capaz de lanzar agua pulverizada a voluntad.
TARUMBA PERCUSIÓN
Tarumba Percusión taldeak ikuskizun eta kalejira dinamiko eta indartsuak eskaintzen ditu. Oinarri erritmikoa konbinatzen dute eszenaratze dibertigarri batekin eta kultura oso desberdinetara garamatzaten koreografia eta kantuekin.
Ikuskizun bakoitzean entzuleek bat egiten dute taldekideekin jaiaren muina bilatzeko ahaleginean.
BISIGUA
Bisigua, Balearen eta Olagarroaren seme nagusia, 5 metro luzeko eta 2 metro altuko puzgarri bat da, kea dariona ahotik eta arroza brankietatik.
ARRAINAK
Itsas zola erraldoi baten itxurako paisaia batean itsasoko biztanleen itxurako txotxongilo erraldoi zenbaitek hainbat ekintza egingo dituzte, ikusleak irudimenezko ozeano batean murgilaraziz.
ROLLING VIBES COLLECTIVE
Rolling Vibes Collective bost musikariz osatutako talde bat da: gitarra, baxua, saxoa, tronpeta, bateria eta clown abeslari bat, jaiak dirauen artean publikoarekin elkarreragiten duena.
TXIRLA
6 metro zabaleko eta 6,5 metro altuko puzgarri hau bere burua zabalduz eta itxiz doa desfilean barrena, mingain handi bat ezkutatuz barruan eta bidean konfetiak boteaz publikoarekin elkarreragiteko.
TXIRLA
ATLÁNTIDA
Bizitza etengabeko abentura bat da, eta Atlántida ikuskizunak omenaldi bat egin nahi dio berebizikoaren bilaketa nekaezinari. Produkzio honek elkarrekin uztartzen ditu marmoka bat bezain ilauna den pieza bat, arrain abisal bat, itsas suge bat eta goldfish bat, denak ere lagun egiten Nemo kapitainaren aginduetara Bilboraino iritsiko den Nautilus urpekari erraldoiari.
Babesleak / Laguntzaileak
← Itzuli