2020ko martxoaren 5, 6, 7 eta 8an, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako jaialdia martxoaren 6, 7 eta 8an egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian.

Paris izango da jaialdiaren ardatza. Lau momentu historikok bilakatu zuten Paris lehen mailako kultura-zentro eta nazioarteko topagune, nora iritsi ziren Europa guztiko artistak Parisek eskaintzen zizkien aukera eta askatasunek erakarrita, eta horregatik izan da aukeratua Musika-Música 2020 jaialdiko protagonista izateko.

Batetik, XVIII. mendea, bere gortesau-musika, balet eta pas de basques delakoarekin; bestetik, XIX. mendea, zeinetan Paris izan baitzen artista eta musikari europarren jomuga eta topalekua (eszenikoa eta instrumentala); hirugarrenik, XIX. mendetik XX. menderako trantsizioa (la Belle Époque) eta, azkenik, XIX eta XX. mendeak, Arriaga (1906-1826), Usandizaga (1887-195 ), Aita Donostia (1886-1956) eta Guridiren (1886-1961) ikuspegitik.

Musika Música 2020

Paris, XIX. mendea. Klase ertainek eta herri xeheak 1830ean gobernu autokratikoaren aurka abiatutako matxinadan paristarrak kalera oldartu ziren kazeta gehienek hauspotuta. Matxinadaren ondorioz errege liberalago bat aukeratu zen.

1830ean hasitako boladan hazkunde handi bat gertatu zen, zutabe hauetan oinarritua: a) ekonomiaren liberalizazioa; b) industrializazioa; c) egitura feudalen amaiera; d) prentsa askatasuna; eta e) zentsuraren desagerpena.

Eta Paris lehen mailako kultura-zentro eta nazioarteko topagune bilakatu zen, zeinetara abiatuko ziren Europa guztiko artistak, hiriak eskaintzen zizkien aukera eta askatasunek erakarrita.

Paris da ordutik aurrera kulturaren eta artearen jomuga, musikaren jomuga.

Orobat hurbilduko gara, apur bat baino ez bada ere, XVIII. mendeko Frantziara, sasoi horretako musika barroko frantsesa ez baitzen izan Europako beste herrialdeetakoa bezalakoa. Eta hor aurkituko ditugu François Couperin (1668-1733) eta Jean Philippe Rameu (1683-1764).

Halere, XIX. mendean hasiko da Opera Frantsesa burgesiaren baloreak taularatzen drama historikoen bitartez: dantza frantsesaren erotismoa, kantu italiarraren edertasuna eta musika alemanaren orkestrazio aberatsa.

Paris hiri kosmopolita bat zen jadanik XIX. mendearen bigarren erdian. Horren erakusgarri ditugu Rossini (1792-1868), Meyerbeer (1791-1864), Donizetti (1797–1898) eta Bellini (1801-1835). Verdik (1813-1901) berak ere arrasto sakona utzi zuen bere Pariseko egonaldian.

Musika instrumentalaren arloan ere badira konposatzaile gailenak: Paganini (1782–1840), Lizst (1811–1886) eta, batez ere, Berlioz (1803– 1869) eta Chopin (1810–1849).

Azkenik, Frantziak Prusiaren aurkako gerran izandako porrotak (1871) markatuko du XIX. mendetik XX. menderako trantsizioa, eta, paradoxikoki, garai horretan botako dituzte errepublikanismoak eta demokraziak beren erroak Frantzian behin eta betiko.

Frantziako musikak eginahalak egin zituen Alemaniako musika miretsiaren (eta bekaiztuaren) mailara iristeko.

Baina ahalegin horretan oztopo bihurtu zen Wagnerrek sortzen zuen lilura XIX. mende amaierako konpositore frantsesengan. Erronka horri erantzuten lehenak Camille Saint-Saëns eta Gabriel Fauré izan ziren. Alta, Claude Debussy (1862-1918) izan zen estetika propio bat aurkitu zuena, estetika bat elkarrekin uztartzen dituena fintasun, biluztasun eta sentsualitate bat zeharo frantsesak. Bere estiloa kosmopolita da, eta frantsesa aldi berean. Etapa berri hori aberastera etorri zen La Belle Époque garaiko Parisko kosmopolitismo musikala.

Musika-Música 2020. Jomuga Paris

Musika Música jaialdiaren hurrengo ediziorako 4 une hartuko ditugu kontuan, 4 begirada:

  • 1. XVIII. mendea (gortesau-musika, baleta, pas de basques)
  • 2. XIX. mendea. Paris, artista eta musikari europarren jomuga eta topalekua (eszenikoa eta instrumentala)
  • 3. XIX. mendetik XX. menderako trantsizioa (1871-1914). La Belle Époque
  • 4. Euskaldunak Parisen (Arriaga (1806-1826), Usandizaga (1887-195), Aita Donostia (1886-1956), Guridi (1886-1961

INFORMAZIO GEHIAGO / EGITARAUA HEMEN >