Berriak
Bilbao 700 Fundazioak 30.000 ikus-entzulerekin itxi du Musika-Músicaren aurtengo edizioa
Asteburu honetan egin da Bilboko Euskalduna Jauregian Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Musika-Música jaialdia. Aurtengo edizioan ehun bat kontzertu eta jarduera eskaini dira eta publikoa erruz hurbildu da. Aurtengo London-New York programak -nazioarteko hainbat talde eta interprete ospetsu erakarri dituenak eta publikoaren harrera bikaina jaso duenak- aurreko edizioetako joerari eutsi dio ikus-entzule kopuruari dagokionez. Behin betiko datuak jaso zain, behin-behineko kopuruek diote 30.000 lagun hurbildu direla Musika-Música 2019 jaialdira.
Paris izango da hurrengo edizioaren ardatza. Lau momentu historikok bilakatu zuten Paris lehen mailako kultura-zentro eta nazioarteko topagune, nora iritsi ziren Europa guztiko artistak Parisek eskaintzen zizkien aukera eta askatasunek erakarrita, eta horregatik izan da aukeratua Musika-Música 2020 jaialdiko protagonista izateko.
Batetik, XVIII. mendea, bere gortesau-musika, balet eta pas de basques delakoarekin; bestetik, XIX. mendea, zeinetan Paris izan baitzen artista eta musikari europarren jomuga eta topalekua (eszenikoa eta instrumentala); hirugarrenik, XIX. mendetik XX. menderako trantsizioa (la Belle Époque) eta, azkenik, XIX eta XX. mendeak Arriaga (1906-1826), Usandizaga (1887-195 ), Aita Donostia (1886-1956) eta Guridiren (1886-1961) ikuspegitik.