VIENA BILBAO 2021

Musika Música 2021

Cartel_musika_musica_2021

 MUSIKA-MÚSIKAK 20 URTE BETETZEN DITU

Jaialdiak musika uholde bat ekarri du Bilbora eta erreferente izatera iritsi da mundu guztiko musikazaleen artean. Aurtengo edizioa berezia izango da urtemuga bat delako, eta baita ere, ezinbestean, bizi dugun egoeragatik. Aurtengo bere ardatza izango da bi mende luzez paradigma musikala izan den hiri artistikoki oparo bat, neurri batean musikaren beraren alegoria izatera iritsi dena.

Viena, arraza eta hizkuntza ugariko inperio baten hiriburua, bidegurutze aberasgarri batean kokatuta zegoen. Kokaleku pribilegiatu horrek berekin zekarren orobat bidegurutze bat izatea ideia erlijioso, berezitasun nazional eta soinu-hizkuntza ugarirentzat. Ezaugarri horiek guztiek bat egin zuten mota guztietako entzulego baten apetekin, publiko bat asezina bezain orojalea eta musika genero guztietako nobedadeen gose zena. Eskaera hark Vienara bideratu zituen Europa osoko konpositore eta instrumentu-joleak, denen artean kokatu baitzuten hiria sorkuntza unibertsalaren abangoardian, turismo musikalaren jomuga erakargarri eta ospetsu bihurtuz.

Viena musikaren epizentro oparoa izan zen denbora guztian hiriak lanak izan zituen baita ere gatazkak gainditzen eta irtenbide bat aurkitzen politika, arte, pentsamendu eta bizikidetzaren labirintoari. Bizi dugun garai nahasi honetan, gure mundua sorkuntza artistikoak eta eredu kulturalak aldatzen dituen kinka larri batean dagoenean, gauza atsegina da murgilaldi bat egitea Vienan, hain ederki jakin baitzuen oihal liluragarri bat iruten partitura paregabez, aberats edo finez, espresionista edo arrazionalez, entretenigarri edo katarsi eragilez, haritzat hartuz mota guztietako estilo, dialekto eta genero musikalak.  

Viena emankor hartan, oparotasunak, esperimentazioak eta sormenak bat egin zuten musikarekiko pasioarekin eta soinuzko esanahien bidez entzulearen ariman “eragiteko” asmoarekin, egungo garaiak argiz jantziko dituen katalogo anitz, orijinal eta harrigarri bat elikatuz. Goza ezazue “liluren hiria” omen zen Viena haren sonoritateaz. Afektu musikalen edizio asko ditugu oraindik aurrean.

Ilustrazioak: Elena Odriozola
Testuak: Mercedes Albaina

logo-ayuntamiento-de-bilbao