FRANÇOIS DUMONT

Musika Música 2020

FRANÇOIS DUMONT

FRANÇOIS DUMONT

“Irudimentsua, errespetu handikoa, interprete sakon eta sotila, soinuen arkitektoa. Maila berean jartzen ditu adimena eta espontaneitatea”.
(Michel Le Naour – Cadences)

Parisko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan graduatu ondoren, Còme-ko Nazioarteko Akademian egin zituen hobekuntza-ikastaroak, D. Bashkirov, L.Fleisher, W. Grant Naboré, M. Perahia, M. Pressler eta A. Staier maisuen esanetara.

Saria irabazi zuen Chopin, Queen Elisabeth, Clara Haskil eta Monte-Carloko piano Masters lehiaketetan eta Victoires de la Musique sariketarako izendatua izan zen. Frantziako Kritika Musikalaren Saria jaso zuen eta Leonard Slatkin-ek bera aukeratu zuen Ravelen bi kontzertuak interpretatu eta grabatzeko Lyoneko Orkestra Nazionalarekin.

Frantziako orkestra garrantzitsuenekin jo du eta gonbidatu gisa aritu da Clevelandeko Orkestrarekin, Mariinsky Antzokiko Orkestrarekin, Varsoviako Orkestra Filarmonikoarekin, Tokioko Orkestra Sinfonikoarekin, Lausannako Ganbera Orkestrarekin, Clevelandeko Orkestrarekin, e.a. Zuzendari aski ezagunekin lan egin du, esaterako, Jesús Lopez-Cobos, Antoni Wit, Julien Masmondet, Arie van Beek, Gilbert Varga, Philippe Benfer, Stefan Sanderling, Mykola Diadura, Olivier Grangean eta David Reiland-ekin.

Itzal handiko jaialdietan parte hartu du bakarlari gisa eta errezitaldiak eskaini ditu Europa, Hego Amerika eta Asia osoan. Bakarlari gisa kaleratu ditu Mozarten Sonaten integrala, CD bat Chopinen musikarekin, bi CD Bachen musikarekin, CD bat Wagner eta Liszten musikarekin, Chopin lehiaketako zuzeneko disko bikoitza eta Ravelen pianorako obra osoaren diskoa ere bai.

Deskargatu fitxa