BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA

Musika Música 2020

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA

“… Bilboko Udal Bandak soinu izugarri leun, orekatu eta goxoa du… “.
(Blasmusik)

1895eko ekainaren 9an bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. BilbaoMusika Toki Erakunde Autonomiadunaren barruan dago eta zuzendari titularra José Rafael Pascual-Vilaplana da. Aipatzekoak dira bere emankizunak ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan, halaber, Azkuna Zentroan, Areatzako kioskoan, Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan eta Euskalduna Jauregian. Bertan izen handiko zuzendari gonbidatuak izan ditu: E. García Asensio, J. Ocón, R. Miles, T. Rotondi, E. Dzhalalov, P. dell›Oca, J. Cober, D, Bostock edo F. Cesarini; bakarlari handiak ere bai: P. Iturralde, K, Junkera, M. Bobenrieth, J. Eguillor, M. Ramada, S. Juan, Mª E. Silguero, Euskadi Brass, Donostiako Orfeoia, C. Arimany, V. Zaragoza edo J. Guillem. 17 disko argitaratu ditu: “Aires de Euskal Herria”, biniloan grabatuta; CD bikoitza mendeurrena zela eta; Ciudad de Valencia 2002 banden nazioarteko lehiaketan grabatutakoa; “Banda Band” Oskorrirekin; “Concierto de Navidad” eta “Cantando durante 125 años” Bilboko Koral Elkartearekin; “Spanish music for wind band”; 3 CD, Euskalduna jauregiko zuzeneko emanaldiekin; “Tell me a Brass Story” Spanish Brassekin; “Zarzuela” CD monografikoa, “Cosas de la imaginación” Eduardo Morenoren zuzendaritzapean, “Miradas” David Rivas Rodriguezen obrekin eta, azkenean, “Bidaiak” eta “Haizea”, Jose R. Pascual- Vilaplanak zuzenduta. Kontzertu asko eskaini ditu Estatuan, azpimarratzekoak dira Valentziako Palau de la Musican eta Tenerifeko Santa Cruzeko Angel Guimerá Antzokikoak; Kursaal Antzokian egin zen EITBko gabonetako saio berezian eta Banda Sinfonikoen Zuzendarien, konpositoreen, moldatzaileen eta instrumentisten IV. Biltzar Iberoamerikarrean (Tenerife) izandako partaidetzak; Espainako Flautisten Elkartearen IV.bilera, Madrilgo Canal-eko Antzokien Musika Banden III.topaketa, “Vila de la Sénia” Musika Banden lehiaketa, Leoneko musika espainiarren XXX.Jaialdia eta 2017ko WASBEk antolatutato Bandentzako Nazioarteko konferentzian eskainitako kontzertuak, besteak beste.

Deskargatu fitxa