Pribatutasuna

Musika - Música 2018

Zure datu pertsonalen tratamendua

Datuak babestearen inguruan indarrean dagoen araudia betez (abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa), ondorengoa jakinarazten dizugu: zure posta elektronikoaren bidez Fundación Bilbao 700- III Milenium Fundazioa-rekin eginiko komunikazioetan, bai web orri honetan dauden inprimakien bidez edota web orrian dagoen zure posta elektronikoaren estekaren bidez, zure datu pertsonalak sartzeko baimena ematen duzula Fundación Bilbao 700- III Milenium Fundazioa-ren titulartasuneko fitxategietan, Ensanche Plaza 11-1 Bilbo, helbidea duena, egindako eskaera edo komunikazioa oinarri hartuta egokiak diren xedeetarako:

  • Web-gunean agertzen diren inprimakien bidez edo “kontaktu” orrien bidez eskatutako izapideei jaramon egitea.
  • Fundación Bilbao 700- III Milenium Fundazioa-ren bitartez antolaturiko lehiaketatan parte hartzea.
  • Fundación Bilbao 700- III Milenium Fundazioa-ri egindako bestelako kontsulta, zalantza eta/edo iradokizunei jaramon egitea.

Adingabea bazara, zure datu pertsonalak web orriko inprimakietan sartu aurretik zure gurasoen edo tutoreen adostasuna behar duzu. Fundación Bilbao 700- III Milenium Fundazioa-k ez du inolako erantzunkizunik izango betekizun hau betetzen ez bada.

Datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak egikaritu ditzakezu, aurretik aipatutako helbidera idatzita edo posta elektroniko honen bidez: bilbao700fundazioa@gmail.com