Jonathan McGovern

Musika - Música 2017

Jonathan McGovern

Jonathan McGovern

King’s College (Londres) eta Royal Academy of Music zentroetan graduatua, Jonathan McGovern-ek sari ospetsuak ira- bazi ditu, besteak beste, hauek: Royal Over-Seas League Music Competition lehiaketako urrezko domina eta lehen saria 2010ean; bikoteentzako Jean Meikle saria Wigmore Hall/Kohn Foundation Nazioarteko Kantu Lehiaketan, 2011n; eta bi- garren saria Kathleen Ferrier sariketan, 2011n.

Bakarlari bikaintzat jotzen da. Emanaldiak eskaini ditu Malcolm Martineau, Simon Lepper, James Baillieu, Timothy End eta James Cheung piano-joleekin. Azken denboraldietan gonbita jaso ditu Wigmore Hall eta Musee d’Orsay antzokietatik, eta Oxford Lieder Festival, London English Song Festival eta Lich eld Festival jaialdietatik. Joan den otsailaren 11n Poulenc-en programa bat interpretatu zuen deSignel aretoan (Anberes), Graham Johnson eta Felicity Lott-ekin batera.

Denboraldi honetan, Jonathanek Papagenoren paperean debutatuko du, Jette Steckel-ek Hanburgoko Staatsoper antzo- kiarentzat egin duen Txirula Magikoaren produkzio berrian, Jean-Christoph Spinosiren zuzendaritzapean. Era berean, Pe- lléas-en paperean debutatuko du, kasu honetan Garsington hiriko opera jaialdian, Michael Boyd-en Pelléas eta Mélisande obraren produkzio berrian, Jac van Steen-en zuzendaritzapean, eta baita ere Monteverdiren operako Orfeoren paperean, Arriaga Antzokiarentzat, maiatzaren 5ean eta 6an.

Joan den denboraldian Robert Carsen-en Les fêtes vénitiennes produkzioan parte hartu zuen Les Arts Florissants taldeare- kin eta Bill Christie-rekin batera, eta Aeneasen paperean (Dido eta Aeneas) debutatu zuen, Trevor Pinnock-en zuzendarit- zapean, Wigmore Hall antzokian. Halaber, Alidororen paperean debutatu zuen, Antonio Cesti-ren Orontea obran, La Nuova Musica taldearekin, David Bates-en zuzendaritzapean, eta Pilatesen paperean, Luigi Rossi-ren Oratorio Per la settimana santa obran, Early Opera Company taldearen ondoan.

Hona hemen aipagarriak diren beste emanaldi batzuk: Junior-en paperean debutatu zuen L. Bernstein-en A Quiet Place operan, Ensemble Modern taldearekin eta Kent Nagano-ren zuzendaritzapean, Berlineko Konzerthaus antzokian, Dort- mundeko Konzerthaus antzokian eta Dresdner Musikfestspiele antzokian; Beethovenen Fantasia Korala abestu zuen Ver- bier jaialdian, Charles Dutoit-en zuzendaritzapean; Carmina Burana interpretatu zuen Teatro Dell’Opera di Roma antzokian eta NDR Podium der Jungen aretoan, Andrew Litton-en zuzendaritzapean; eta Mahlerren Lieder eines fahrenden Gesellen (Bidailagun baten kantuak) abestu zuen Tampere-ko Orkestra Filarmonikoarekin eta Daniel Cohen-en zuzendaritzapean. 

Deskargatu fitxa