Isabel Villanueva

Musika - Música 2017

Isabel Villanueva

Isabel Villanueva

Isabel Villanueva (Iruñea, 1988) bere belaunaldiko biola-jole gailenetako bat da nazioarte mailan. Ospetsua da bere espresio eta sentsibilitate handiagatik, bai eta biola ahots propiodun instrumentu gisa zabaltzeko erakutsi duen grinagatik. 2015ean RNEren Musika Klasikoko “El Ojo Crítico” sari ezaguna irabazi zuen.

Hainbat orkestrak gonbidatu dute bakarlari aritzeko, hala nola, RTVE Orkestra Sinfonikoak, Moscow Soloists, Estoniako Sinfonika Nazionalak, New Russia Estatu Orkestra Sinfonikoak edo Gaztela eta Leongo Sinfonikak.

Errezitaldiak eskaini ditu Santanderko Jaialdian, Pablo Casals de Prades Jaialdian (Frantzia), Bath Music Festival-en (UK), LegeArtis Festival-en (Austria), MustonenFest-en (Estonia), Madrileko Auditorio Nazionalean (Ganbera Lizeoa, CNDM), Slovenian Philharmonic Hall-en (Ljubljana), Schubertiade RTS-n (Suitza), Palau de la Música-n (Bartzelona), Royal Court Theatre-n (Kopenhage), Assembly Hall-en (Beirut), Roudaki Hall-en (Teheran) eta Wigmore Hall-en (Londres). Berebiziko interesa du biolarentzako musika garaikidearen sustapenean. Hona hemen bere estreinaldi eta kolaborazio batzuk: Zárateren Biola Kontzertua Zaragozako Auditorioan (2010); Gubaidulina-ren “Two Paths” Bi Biolarako Kontzertua egilearen 80. mendeurrenaren ekitaldian, San Petersburgoko Filarmonikaren Areto handian (2012); Olivero-ren “Neharót, Neharót” biola eta orkestrarako obra Estonia Concert Hall aretoan (2014); eta Soteloren “Blanca Luz de Azahar” biola eta pianorako obra Madrileko Auditorio Nazionalean (2016). Horiez gain, 2017an kaleratuko da José Zárateren Biola Kontzer- tua biltzen duen CDa, Sony Classical etxearentzat grabatua Extremadurako Orkestrarekin.

2014an urteko instrumentista gailenarentzako Ginebrako “Prix Albert Lullin” saria irabazi zuen. 2015ean, “Marca España” aitortza instituzionala jaso zuen. Eta 2016an, historiako hautagai gazteena izan zen Kultura arloko Príncipe de Viana Sa- riketan. Isabel Villanuevak Enrico Catenar-en (Turin, 1670) biola bat jotzen du. 

Deskargatu fitxa