Argitalpenak
Rafaela Ybarra. La Enamorada de Dios
- Egilea:
- Carmen Torres Ripa
- Prezioa:
- 20,00 €
- Horrialdeak:
- 223
- Argitaletxea:
- Bilbao 700
- Koadernaketa:
- Azal biguna
- Hizkuntza:
- Gaztelaniaz
- Gaia
- Bilbogileak
Prezioa: 20,00 €
Laburpena:
‘Rafaela Ybarra, la enamorada de Dios’ Bilbao 700 Fundazioa argitaratzen ari den Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumaren hirugarren liburua da. Liburuak Aingeru Jagole Santuen Kongregazioaren sortzailea izan zen Rafaela Ybarra (Bilbo, 1843-1900) bilbotar dohatsuaren bizitzaren pasarte interesgarri batzuk ezagutzera ematen ditu.
Rafaela Ybarra
Liburuaren protagonista Bilbon 1843an jaio zen familia oso katoliko batean. Gazterik ezkondu zen Altos Hornos de Vizcaya enpresaren presidentea izan zen José Vilallonga katalanarekin. Zazpi umeren ama izan zen eta 1892an Aingeru Jagole Santuen Kongregazioa sortu zuen. Erakunde hori gaur egunera arte heldu da eta Espainian eta Amerikan 35 etxe ditu. Zabaltzen dituen mezuen artean hauxe dago: “ez nekatu inoiz ongia egiten”. 1984an dohatsu izendatu zuten eta gaur egun aldarera goratzeko prozesuan dago.
Carmen Torres Ripa
Carmen Torres Ripa (Barakaldo, 1945) kazetaria da. Zenbait urtez lan egin zuen La Gaceta del Norte, El Correo, Deia, Radio Euskadi, ETB, Televisión Española eta Telecinco hedabideetan eta kolaborazioak egin zituen, besteak beste, Dinero eta Elle aldizkarientzat. Beti egon da lanbide horri lotuta eta familia-bizitzarekin uztartu du. Besteak beste, ‘Leonora’ eta ‘La mujer de las nueve luna’s eleberriak argitaratu ditu. Leonora eleberrian Klimt-en amorantea izan zen musikagileari buruzko fikziozko istorio bat kontatzen digu. ‘La mujer de las nueve lunas’ eleberria, ordea, Hildegard de Bingen-ez dokumentazio zabala lortzeko lanean emandako urteen emaitza da. Bidaiatzea izugarri gustatzen zaio eta hortik hamalau gida argitaratu izana eta telebista zein aldizkari espezializatuentzat dokumental ugari egin izana. Gaur egun artikugile dihardu zenbait argitalpenetan. Bere azken eleberriak ‘La dama del cisne’ izena du eta Leonardo da Vinci da liburuaren protagonista.
Bilbogileak-Memoria de Bilbao bilduma
Sail horren xedea Bilbori lotutako eta historian itzala utzi zuten gizon eta emakumeen nortasuna eta lana gogora ekartzea da. Iragana zorroztasun historikoaz baina modu atsegin eta erakargarrian landu nahi dute liburu-sail horretan, irakurlearentzat liburua abentura pertsonala izanik. Ideologia guztietako pertsonaiak azaltzen dira Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumako orrialdeetan; ikuspegi zabal eta integratzailearekin; artearen, politikaren, zientziaren edo kulturaren mundukoak; bihar-etziko belaunaldietarako eredu eta erreferente etikoak izan direnak.