Argitalpena

Diario de El Sitio de Bilbao 1874

Egilea:
María Jesús Vergara Serrano
Salneurria:
15,00 €
Horrialdeak:
116
Koadernaketa:
tapablanda
Argitaletxea:
Muelle de Uribitarte Editores
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Gaia:
Bilbaínos Recuperados

Laburpena:

Bilboko historian lebarik handienetakoa izan den gertakaria gogora ekartzen da: karlisten 1874aren hasierako setioa, Manuel Maria de Gortazar bilbotar politikari, mezenas eta enpresaburuaren ikuspegitik baina.

Azken karlistadan Bilbok nozitutako setioaren gainean Manuel María de Gortazarrek idatzitako eguneroko epistolarrean setiatzaileen erasoen zerrenda zehatza agertzen da: zenbat jaurtigai bota zituzten eta zenbat etxek eta lagunek jasan zituzten kalteak bonba horien ondorioz.

Garai hartako Bilbo eta bilbotarrak zelakoak ziren islatzen da liburuan modu sinesgarrian. Murrizketek eta artilleriaren kera bako erasoek eragindako egoera gorabehera, bilbotarrek ez zituzten bertan behera utzi euren ospakizunak, euren etxeetan hartzen zituzten etxe edo baliabide barik geratu zirenak. Umeek olgetan jarraitu zuten, ziboetan, kantuan eta barrabaskerietan. Esan daiteke Bilboko setioak estutu egin zituela familien eta auzokoen arteko hartu-emanak eta bilbotarrek adoretsu eutsi ziotela goiari.

BILBAÍNOS RECUPERADOS bildumako liburu honek, Gortazarren egunerokoa ez eze, beste hauek ere biltzen ditu: 1874ko zezeilaren 21etik maiatzaren 1era bitartean arerioek jaurtitako tiroen kopurua, jan-edarien, euren artean “zaldikiaren”, “arratoi errearen” edo “katu errearen” prezioak eta kalte larriagorik gerta ez zedin Valdespinako Markesak errenditzera gonbidatuz bidalitako gutuna eta soldadu karlisten buruari Gortazarrek emandako erantzuna.

BILBAÍNOS RECUPERADOS bildumako liburu berri honen egilea María Jesús Vergara Serrano bilbotarra da, Filosofia eta Letretan (Historia atalean) lizentziaduna Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. Trantsizio garaian “El Sitio” elkarte historikoaren berrikuntza bultzatu zuen bilbotar intelektualen taldekoa da eta aurreneko Zuzendaritza Batzordeko kidea. 

Argitalpen antzekoak: