Argitalpenak

Argitalpenak

Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian

Egilea:
Adolfo Depont
Prezioa:
20,00 €
Argitaletxea:
Bilbao 700
Koadernaketa:
Azal biguna
Hizkuntza:
Euskara
Gaia
Bilbogileak

Prezioa: 20,00 €

Laburpena:

“Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian” liburua lan koral batda, Bilboko hainbat monumentu eta jakingarri biltzen dituena. Bilbon argitaratu zen lehen aldiz 1846an, hain zuzen ere turismo gidak Europako hiriburu nagusietan gauza berria ziren garaian.

Lan hau gure oroimenaren zati bat da, eta argitaraldi honetan ez dabatere aldatu jatorrizko testua, ezinbestekoak ziren zuzenketa ortografikoak egiteko ez bada. Liburuaren lehen eta azken argitaraldia Depont moldiztegian egin zen, eta orduko azalean -Bilbao 700 Fundazioaren argitaraldi berri honetan aldaketarik gabe agertzen da- bere jatorrizko izenburua ageri du: “Guía de Bilbao y conductor del Viagero en Vizcaya”.

Bilbogileak-Memoria de Bilbao bildumako laugarren liburua da, eta bertan ageri dira jasota Bilboko hainbat leku interesgarri, hala nola Plaza Barria, Aldundiaren“ egoitza berria” Plaza Barrian (egun, Euskaltzaindiaren egoitza), Aduana Berria, Zirkua, eta Bilbo erromantikoko beste hainbat lekueta monumentu. Aipagarria da lehen aldiz argitaratu dela liburu hau euskaraz eta gazteleraz batera.

Bilboko Gida eta Bidaztien Gidaria Bizkaian

ESKAERAK:

Eskaerak helbide elektronikoen bidez kudeatuko dira. Eskaera jaso bezain pronto, zurekin jarriko gara harremanetan datuak baieztatzeko. Bidalketak ordaindu beharko dira jasotzean eta soilik egingo dira Penintsula eta Balearretan. Beste tokian bizi bazara, bidaliguzu mezu bat bilbao700@bilbao.eus helbidera

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu