Miren Josune Ariztondo Akarregi – Curriculum

josune-bi700

DATU AKADEMIKOAK

  • > KIMIKA ZIENTZIETAN lizentziatua
  • > «Giza Baliabideen Kudeaketan» MASTERRA (Deustuko Unibertsitate Komertziala, 1992-1993).

LANBIDE ESPERIENTZIA

  • > 2015-gaur egun: Bilbao 700 Fundazioko Zuzendari Nagusia
  • > 2008-2015: Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako foru diputatua
  • > 2000-2008: Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarreko idazkari orokorra eta Antolakuntza eta Formazio arloen arduraduna. 
  • > 2000-2004: Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarreko Hezkuntza eta Euskara arloen arduraduna
  • > 1996-2000: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • >1995-1996: Eusko Jaurlaritzako HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) erakundeko zuzendari nagusia
  • > 1986-1991: Ikasketaburua eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako koordinatzailea Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskolan
  • > 1991-1995: Bizkaiko Lauro ikastolako zuzendari pedagogikoa Bizkaiko “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolako Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakaslea eta Zientzia Esperimentalen euskarazko Sailaren sustatzailea (1976-1986).
  • > Hermes aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea (Sabino Arana Fundazioak argitaratzen du aldizkari hori).

HIZKUNTZAK

  • > Euskara ama-hizkuntza du, ahoz zein idatziz ondo erabiltzeko gai da.
  • > Katalanez, frantsesez eta ingelesez moldatzen da mintzatzeko. 

BESTE BATZUK

  • > SAIOKA bildumako material didaktikoen erredaktorea; material hori 12 urtetik 16 urtera bitarteko etapan zientziak euskaraz ikasi eta irakasteko da.
  • > Didaktika Orokorreko Ikastaroa Koordinatzeko Batzordeko kidea II. Euskal  Mundu-Biltzarrean.
  • > Zientzia Esperimentalen irakaskuntza eta didaktikari buruzko lan batzuk argitaratu dizkiote aldizkari espezializatu batzuetan (Cuaderno de Pedagogía, Enseñanza de las Ciencias; Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutua, EREIN, GUIX, Genevako Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Institutua).
  • > Kulturaniztasun eta eleaniztasunari buruzko mintegietan parte aktiboa hartu du Katalunia, Galizia, Valentzia, Kolonbia eta Bolivian.