Fundazioko Zuzendari Nagusia

Fundazioa

Miren Josune Ariztondo Akarregi

Bilbao 700 – III Millenium Fundazioko Zuzendari Nagusia

Datu Akademikoak

  • Kimika Zientzietan Lizentziatua
  • «Giza Baliabideen Kudeaketan» Masterra (Deustuko Unibertsitate Komertziala, 1992-1993).

Lanbide Esperientzia

  • 2015-gaur egun: Bilbao 700 Fundazioko Zuzendari Nagusia.
  • 2008-2015: Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako foru diputatua.
  • 2000-2008: Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarreko idazkari orokorra eta Antolakuntza eta Formazio arloen arduraduna.
  • 2000-2004: Eusko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarreko Hezkuntza eta Euskara arloen arduraduna.
  • 1996-2000: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • 1995-1996: Eusko Jaurlaritzako HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) erakundeko zuzendari nagusia.
  • 1986-1991: Ikasketaburua eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntzako koordinatzailea Bizkaiko Irakasleen Unibertsitate Eskolan.
  • 1991-1995: Bizkaiko Lauro ikastolako zuzendari pedagogikoa.
  • 1976-1986 Bizkaiko “Begoñako Andra Mari” Irakasleen Eskolako Zientzia Esperimentalen Didaktika Saileko irakaslea eta Zientzia Esperimentalen euskarazko Sailaren sustatzailea.
  •  Hermes aldizkariaren Erredakzio Kontseiluko kidea (Sabino Arana Fundazioak argitaratzen du aldizkari hori).

Hizkuntzak

  • Euskara ama-hizkuntza du, ahoz zein idatziz ondo erabiltzeko gai da.
  • Katalanez, frantsesez eta ingelesez moldatzen da mintzatzeko.

Beste Batzuk

  • Saioka bildumako material didaktikoen erredaktorea; material hori 12 urtetik 16 urtera bitarteko etapan zientziak euskaraz ikasi eta irakasteko da.
  • Didaktika Orokorreko Ikastaroa Koordinatzeko Batzordeko kidea II. Euskal Mundu-Biltzarrean.
  • Zientzia Esperimentalen irakaskuntza eta didaktikari buruzko lan batzuk argitaratu dizkiote aldizkari espezializatu batzuetan (Cuaderno de Pedagogía, Enseñanza de las Ciencias; Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutua, EREIN, GUIX, Genevako Unibertsitateko Zientzia Esperimentalen Institutua).
  • Kulturaniztasun eta eleaniztasunari buruzko mintegietan parte aktiboa hartu du Katalunia, Galizia, Valentzia, Kolonbia eta Bolivian.

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu