Ekitaldia

Gau Zuria 2016

 

Aurkezpena

BILBAO, GUZTION BIZILEKUA

Bilbo duela 716 urte sortu zuten Hiribildu lez, hain zuzen ere, Ibaizabalek Itsasoa besarkatzen duen lekuan: Gure Botxoa itsasaldien eremurik garaienean jaio zen. Jatorrizko eremu
honetan ainguratuta, hiribildua handitzen ibili zen (hasieran apurka-apurka eta geroago arin-arin), ur-bazter bietatik itsasorantz abiatuta.

Bilbok Itsasadarretik hartu izan du arnasa betidanik eta hura erabili du haren etorkizunaren ardatz gisa. Orain, Gau Zuria urtero ospatzen da, Bilbo eratu zeneko ekaineko egunaren inguruan. Edizio bakoitzean, historia luze honetako urtemuga berriak dakarren guztia gogoan izaten ahalegintzen gara.

Aurten, gure proposamenak argi, forma eta doinuez osatutako ibilbidea aurkezten du, sorpresa eta hunkipenez betetako bidaia Bilboko Bihotzetik, Zazpikaleetatik, uretan behera, Deusturen eta Zorrotzaren arteko mendebaldeko muturreraino.

Bilbo nabarmen aldatu da mendeen joanean, baina ez da inoiz aldendu haren nortasuna landu duen ibilgutik. Garai batean, Itsasadarrean metatzen ziren merkataritza, itsasontziak eta burdinolak; orain, ostera, bestelako jardueretan jartzen du bere indarra: artea, aisia eta zerbitzuak.

Egunotan Itsasadarraren inguruan beste jarduera batzuk egon arren, gure Botxo hiri dinamiko eta aktiboa da oraindik, irmotasunez.

Mundu modernoan herritar gehienak hiriguneetan bizi dira. Hala, negozioen jarduera bizirako aurrez prestatuta dauden hiriak daude, beste batzuk, berriz, lo egiteko herriguneak dira, argia dagoen bitartean etorbideak hutsik dituzten horietakoak. Bilbo finantza eta industriarako hirigune nahasia izan zen aspaldian. Baina kontu asko aldatu dira, izan ere, orain bizitzeko hiria bilakatu da.

Bizitzeko hiriek gizakiaren neurrian eginda daude, oinez eta berbetan ibiltzekoak dira. 2016ko Gau Zuriak, argiz eta soinuz betetako bide batetik osteratxo bat emateko —eta berba egiteko— aukera ezin hobea eskainiko digu, iradokizunez nahiz hunkipenez betetako bide batetik. Gaua bizitzeko aitzakia bikaina duzu haren

Egitaraua / Ordutegia

mapanb

Erabili #GauZuriaBilbao hashtag-a zuen sare sozialetara igotzen dituzuen argazkietan eta guk jarriko ditugu zero kilometroan, Zabalgune Plazan, instalatutako pantaila erraldoian

01 BILBAO CANTA Y SUENA

Bilboko Gau Zuria Zazpikalen hasiko da euskal abestiekin eta Botxoko usadiozko musikarekin, 3 musika-talderen eskutik. Bilboko gau handia heldu dela iragarriko digute, eratu zeneko urtemugarena, udari ongietorria ematekoa.

 

Non: Santiago Katedralaren arkupean

Emanaldiak:

• 20:30−21:30: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa (Amagoia

Loroño, zuzendari).

• 22:00−23:10: Bilboko Koral Elkartearen umeen abestaldea

(Jose Luis Ormazabal, zuzendari) eta Bilboko Koral

Elkartearen Euskeria abestaldea (Urko Sangroniz, zuzendari).

• 23:30−00:30: Iralabarriko San Antonio Abesbatza (Maite Zugazaga, zuzendari)

02 GAU BELTZA

Euskal Herriko jeinuak (Mari, Basajaun, Lamia, Herensuge…) euren txokotik atera eta Bilbora helduko dira Gau Zuria ospatzera historiaurreko Mikeldirekin batera Euskal Museoan. Bertan, gure narrazioak eta alegiak nahiz Euskal Herriko antzinako istorioak ezagutu ahal izango ditugu.

Non: Euskal Museoa.

Emanaldiak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.

03 HISTORIAS DE UN PUENTE

Areatzako zubiak nahi dituzun istorioak kontatuko dizkizu; irudi eta espazio propioak islatu behar dituzu eta zeure eskuez egin dezakezu. Behingoagatik, Areatzako zubia ez da itsasadarraren nahien menpe egongo. Zeuk landuko duzu haren irudia.

Non: Areatzako zubia.

04 EZAGUTU BILBAO!

Bilbao ezagutzen al duzu? Norberak izango du galdera honi erantzuteko aukera proposatutako joko interaktibo honen bitartez eta Botxokoak ez diren eraikinak edo/eta paisaiak baztertuta.

Non: Erripako kaia

05 SWING, SWING, SWING

Kalean Swing dantzatzea modan dago. Eta ez badago ere, Bilbon moda sortzen eta birsortzen dugu. Oraingo honetan, adiskideekin elkartuko gara kalean bertan dantzatzeko. Gauekitaldi honetan, dantzatu nahi duten guztientzat ikastaro irekiak egongo dira. Begira ere egon ahal izango da.

Non: Areatzako kioskoa.
Reunion Big Band eta Swing Up taldeek eskainitako emanaldia.

06 BILBAO, HIRI BATEN SINFONIA

Bilbo gure sinfonia izan daiteke. Horretarako betekizun guztiak izango dituzu: mugimenduak, denborak eta egiturak; abesbatzaren jarraibideak dituen interprete-multzo zabala; pieza labur zein luzeak eskainiko dizkiguten ahots argi eta adierazgarriko solistak,… Hau guzti honengatik eta gehiagorengatik Bilbo maite dugu, giza-tamainaren araberako hiria, egun bakarrean ezagutzeko aukera duena… Bilbo, bizitzeko dugun espazio partekatua da.

Non: Bilboko Udaletxea

Musika zuzenean Behotsik orkestraren eskutik, Igor Gimenez zuzendari dela.

Emanaldiak: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45.

07 SAREAK JOSTEN

Lau armiarma argidun pasealekuaz jabetzen dira. Oraindik jarraitzen dute armiarmari ia nahaspilatuta… Ez diote uzten adiskidetasunezko sareak egiteari, Ibaizabalen ondotik aurrera. Armiarmak izateko tamaina handi samarra dute, baina Bilbon bertan horiek baino handiagoa den beste bat ere ezagutzen du.

Non: Uribitarte pasealekua.

08 AZUL BILBAO

Itsasoak hilarteraino Itsasadarrak korritzen duen bidetartean, argi urdinez jantzitako Itsasadarra. Bilboko Azula. Partzuergoko uraren Azula.

Non: Bizikidetza plaza.

09 LUX

Proiektu honetan musika eta argiteria batera lantzen dira ikuslearen zentzumenak piztuko dituen instalakuntza sortzeko. 8 zutabez osatutako espazio zirkularraren barrutik ibiltzeko aukera izango dugu

Non: Ingelesen landa.

10 ZERO GRAVITY

COT, breakdance dantza konpainia, bere mugimendu urbanoetatik abiatuz garaikideagoak diren mugimendu berrietararako bide ezberdinak zabaltzeko.

Non: Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko plaza, 11.

Emanaldiak: 22:00; 23:00; 00:00; 01:00.

11 ZERO KILOMETROA. IRUDIAK

Zabalguneko Eraikinaren etxaurrean instalatutako pantaila erraldoian, Gau Zuriaren zero kilometroan, Gau Zuriaren hainbat espaziotako irudiak zein argazkiak, ikusleek bidalitakoak, proiektatuko dituzte. Hala, zure adiskideak non dauden, Gau Zuriaren espazio bakoitzean zein ikuskizun egiten ari diren edo ezagutu nahi duzuna jakin ahal izango duzu.

Non: Zabalguneko plaza, 11.

12 HIRU LEIHO

Foru Jauregian zeharreko ibilaldi birtuala. Haren irudiak sortu ahal izango dituzu, ondoren sare sozialetan erabiltzeko. Instalakuntza honetan, maketa baten bidez parte hartzeko aukera eskaintzen da, eraikinarekin elkarreraginean. Sare sozialetan jarraipen handia izango duen irudi gogoangarria.

Non: Foru Aldundiaren Jauregia. Kale Nagusia.

 13 ¡ENCIENDE!

Moiua plazarako bisita honetan iturriaren inguruko lanpara‑instalazio batek harrituko zaitu: kolorezko sorta ederra inguruak argituko dituena eta fosteritoetan islatuta agertuko dena. Gau Zuriaz gozatzeko aukeratu duzun ibilbidean atsedenaldi laburra egiteko gonbidapena da.

Non: Moiua plaza

14 KABIAK

Arriquibar plazan hegazti-kabiak ikusiko ditugu. Zoruaren eta parterreen artean bilatu behar izango ditugu. Gau horretan, plaza hau Gau Zuria-AZren ataria izango da, Azkuna Zentroaren barrualderako sarbidea alegia. Instalakuntzarekin batera, girotzeko musika egongo da.

Non: Arriquibar plaza.

15 ARTizarrak

Bertoko eta nazioarteko artistak biltzeko sortutako arte eszenikoen laborategia da. Tradizioak eta berrikuntzak bat egiten dute gaua argiztatuko duten hainbat artizarrez osatutako proposamen honetan.

Non: Azkuna Zentroa. Auditorioa eta Ataria.
Emanaldiak:

• Auditorioa: (KALAKAN + DOBET GNAHORE) 21:15; 23:30.

• Ataria: Organik Irrintzi: 20:30; 22:45. Lekord Sokak: 20:50; 23:05., Tio Teronen Semeak: 21:45. Izaro: 22:20; 00:15.

16 ¡A VUELTAS CON LOS HIPERREALISTAS!

Gau Zuria hezur-haragizko hiperrealistez osatutako antzezpen ibiltari bihurtuko da. Arte Ederren Museotik aterako diren benetako eskulturak dira eta ertz bakoitzean topatu ahal izango dituzu.

Non: Arte Ederren Museoa. Casilda Iturritzar parkea.

17 LAINO GUZTIEN GAINETIK

Argi-puxikez leporaino beteta egongo den espazioa ikusi ahal izango dute Gau Zuriko haien ibilbidean Euskadi Plaza sartuko dutenek: musikarekin batera dantzan dabiltzan puxika flotatzaileak.

Non: Euskadi plaza.

18 LIGHTS & MUSIC

Musika eta argia batera sortzen eta isurtzen dira gure hirian. Bilbo ezaguna egin bada, haren historian argiaren bila abiatzeagatik izan da, mundu berrietara zabaltzea alegia. Orain, ikusmenerako mirari guzti honetaz gozatu ahal izango dugu Iberdrola Dorreko zutabeetan aparteko bizipen musikala izanda. Bilboko gau zuriaren argia eta musika jaso ditzagun zabal-zabalik.

Non: Iberdrola Dorrea.

19 DANK

Sormenezko eta parte-hartzerako dantza da. Museoaren atarian horretarako beren beregi jarritako agertokiaren eta parte hartu nahi dutenei adi ibiliko den DJ baten bitartez, bisitariek dantzatzeko eta haien mugimenduekin irudi edo abatarrekin elkar eragiten ibiltzeko moduko musika-giroa sortuko dabe.

Non: Guggenheim Bilbao Museoa.

20 BI ORMA EHUn ARGI

EHUko ikasleek Gau Zurirako egindako plastikozko eta argizko sorkuntza. Harreman eta kontrasteen jokoa, pentsarazteko prestatuta eta 2 horma eta EHUn argi erabilita…

Non: Bizkaia Aretoa (EHU)

21 UNA NOCHE DE VERANO

Shakespeare egilearen hainbat obra bertatik bertara ikusteko aukera izango dugu: The Tempest (Ekaitza), Hamlet, Much ado about Nothing (Ezer ez eta Festa), A Midsummer Night’s Dream (Udako Gau baten Ametsa) eta Romeo & Julieta, argiaren magian estalitako klaustro batean islatuko dituzte.

Non: Deustuko Unibertsitatea. Klaustroa

Emanaldiak: 22:00etatik aurrera.

22 ITSASARGIAK

Argiteria publikoko farolak koloretan jantziko dira Gau Zuria ospatzeko. Abandoibarran eta Itsasadarrean nabarmenduko dira.

Non: Abandoibarra pasealekua.

23 ¡EMOCIONA CAROLA!

Karolak zirrara biltzen du, sentsazio onak, gogo positiboak, laudorioak hiriari, hiritarrei, haren historiari, orainari, etorkizunari… eta hori guztia islatu nahi du, bilbotarrekin partekatu, gure baikortasuna, harrotasuna eta ongizatea berrelikatzen dituen erreferentea izateko. Karola Bilboko zirraren termometroa da. Hirian gertatzen diren zirrara positiboak biltzen ditu, eta horrek distira, dardara, argitasuna, ahotsa ematen dizkio… Hunkitu egiten da eta hunkipen hori bilbotarrei itzultzen die, argitasunezko eta soinuzko adierazpenaren bidez.

Non: Itsas Museoa. (Zabalik).

Emanaldiak: 22:30; 23:30; 00:30.

KALEKO ANIMAZIOA

20:30etatik aurrera ACTUA Produccions-eko Erraldoiak eta Naribolak hiriko espazio ezberdinetan harrituko gaituzte.

Gau Zuriaren edizio honetan gurekin izango dira:

  • SANTIAGO KATEDRALA
  • EUSKAL MUSEOA
  • BILBOKO UDALA
  • ZABALGUNE ERAIKINA
  • BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
  • METRO BILBAO
  • AZKUNA ZENTROA
  • BILBOKO ARTE EDERREN MUSEOA
  • IBERDROLA DORREA
  • GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
  • BIZKAIA ARETOA (UPV-EHU)
  • DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
  • BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA
  • SAN MAMES FUTBOL ZELAIA