Ekitaldia

Gau Zuria 2015 Ekainaren 20an

 

Aurkezpena

Bilbao 700-III Millenium Fundazioak, Bilboko Udalaren babesletzarekin, urteroko hitzordu honen bidez hiriaren beraren azpiegitura eta zentro kulturalei garrantzia eman nahi zaie, ohiko programatik aldenduz; ludiko eta kolektiboagoa, helmen eta publiko anitzekoa.

Espazio bakoitzari “bizia emateko” arduradunak arlo desberdinetako profesional entzutetsuak dira: literatura, musika edo antzerkikoak. Hiriko konpainia eta taldeek garrantzia berezia dute programan, izan ere, hiriko ondarearen sare kultural eta artistikoaren parte eta ordezkari dira.

Egitaraua / Ordutegia

mapa-actividades-noche-blanca-2015

jarduerak

20:30etik aurrera hasiko da Gau Zuria.

Museoak 02:00ak arte zabalik egongo dira.

01. Nautilus

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Ramon de la Sota kaia, 1.

20:30etik aurrera.

Nautilus irudimenezko portu batean lehorreratuta dagoen itsasontzi zahar baten izena da. Bere baitan soinuzko eta irudizko altxorrak daude. Gau Zurian bere kapitainak Itsasadarreko uretan barrena ibiltzera gonbidatuko gaitu bere historian eta bertako nabigazioan erabilitako gauza bitxienak -gaur egun Itsas Museoan gordeta daudenak- gogoan hartuta. Beraz, Hortzmuga Teatroren oso proposamen harrigarria da, familien kide guztiei zuzendua, antzezpena, musika eta argia Museoaren erakusketekin erabateko harmonian uztartuta.

02. “Sustraietatik”. Txalap.Art

Deustuko Unibertsitatea. Unibertsitateen etorbidea.

20:30etan eta 00:30etan Silvia Iriondo  

21:10etan eta 23:10etan Eñaut Elorrieta

21.50etan eta 23:50etan Kukai dantza konpainia: Gelajauziak

22:30etan eta 01:00etan TikTara

Deustuko Unibertsitatearen klaustroa ekintza hori garatuko den agertokia izango da. Bertan euskal kulturaren hainbat taldek eta interpretek haien proposamen artistikoak aurkeztuko dituzte. Txalap.art-ek sustraietan bilatzen ditu soinu moderno eta garaikideenak: Eñaut Elorrieta, Ken7 taldeko abeslariak bakarkako lehenengo diskoa aurkeztuko du; Hegoaldeko soinuak Kantauri Itsasoaren kresalarekin bateginda TikTara taldearen eskutik; Silvia Iriondoren kantu sakona; eta Kukai Dantza Konpainiak eta Cesc Gelabertek Gelajauziak obraren bidez eskainitako proposamena.

03. A) Atelier piano Paris

Arte Ederretako Museoa. Museo plaza, 2.

20:30-02:00.

Museoan ipinitako “1950.eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957″ Frantziako modaren erakusketarekin batera, espazio honetarako proposamena hiru piano-jotzaileen emanaldia da. Frantziako eta Pariseko doinuak joko dituzte. Hala, Vincent Bidal, Julien Lifszyc eta Pierre-François Blanchard musikariek, besteak beste, Charles Aznavour, Édith Piaf, Jacques Brel, Jeanne Moreau, Yves Montand edo Michel Legrand interpretatuko dituzte.

03. B) Koloreak.

Arte Ederretako Museoa. Museo plaza, 2.

21:00etatik 01:30era

Emanaldiak (iraupena gutxi gorabehera: 25’): 21:00-22:00-23:00-00:00-01:00.

Halaber, Alvaro de la Peña euskal koreografoaren dantza-konpainiak, William Tuckerren “Tucker: masa eta figura” izeneko erakusketarekin batera, “Koloreak” dantza garaikideko koreografia aurkeztuko du erakusketaren espazioan bertan.

04. “Bilbo kantuz eta doinuz”

Santiago Katedralaren Ataria. Santiago plaza, 1.

20:30etik 21:40ra Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa

22:00etatik 23:10era Bilboko Koral Elkarteko Kontserbatorioko Abesbatza eta Euskeria Abesbatza

23:30etik 00:30era Iralabarriko San Antonio Abesbatza

Hurrengo erakunde hauek eskainiko dituzte kontzertuak: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa; Bilboko Sozietate Koralaren Kontserbatorioko Abesbatza eta Euskeria Abesbatza; eta Iralabarriko San Antonioko Abesbatza. Katedraleko klaustroa zabalik egongo da emanaldiek iraungo duten bitartean.

05. Rafael Alberti, Núria Esperten eskutik.

Euskal Museoa. Miguel Unamuno plaza, 4.

20:30etik 02:00etara

Emanaldiak (iraupena gutxi gorabehera 40’): 20:30, 22:00, 23:30.

Núria Espert, aktorea.

Núria Espert aktorearen errezitaldia kadiztar poeta handiarekin batera estatuan eta hainbat herrialdetan zehar egindakoak gogoan edukitzeko. Shakespeare, Garcia Lorca, Lope de Vega, Bertold Brecht edo Anton Chejov interpretatuta dauzka. Aktore katalanak nazioarteko dramaturgiaren “izen handiko egileak” interpretatu ditu eta oraingoan Rafael Albertiren obrari “berriro” ekingo dio. Bere interpretazioaren kemenari, bere ibilbide profesional luzeari eta agertokian erakusten duen nortasun handiari esker nazioarteko interpretari onenetakoa bilakatu da. Halaber, Gurutze kaleko 4 zenbakian pantaila bat ipiniko dute Nuria Espertek Euskal Museoaren barruan eskainitako emanaldia bertatik jarraitu ahal izateko.

06. Led Zeppelin gogoan

Bilboko Guggenheim Museoa. Abandoibarra etorbidea, 1.

22:00etatik 02:00ak arte

Emanaldiak (iraupena gutxi gorabehera 50’): 22:00, 23:30, 01:00.

The Band Remains the Same, Led Zeppelin taldearen doinuetan espezializatutako bandak “Jeff Koons: Atzera begirakoa” izeneko erakusketarekin batera kontzertua eskainiko du. Koonsen musika-erreferentzia nagusietakoa da Led Zepellin taldea.

ARGIZTAPENAK

22:30etik Bilbao argiz beteko da (02:00ak arte)

07. Santiago Katedrala

Santiago plaza, 1.

Santiago Katedralaren aurrealdea argiztatuko dute Gau Zuria ospatzeko, jendeak bere arkitektura ederraz gozatzeko aukera eduki dezan. Hala, katedrala ere Gau Zuriaren ikur bihurtuko da.

08. San Nikolas eliza.

San Nikolas plaza, z/g

Beirateria gotiko handi bateko aurrealdearen gaineko proiekzioa, musika barrokoarekin batera.

9. Arriaga Antzokia. “Antzoki bat karpapean”

Arriaga plaza, 1.

Mariona Omedes artista katalanak bideomappinga izeneko teknika erabilita ikuskizuna proiektatuko du Arriagako aurrealdearen gainean. Antzoki ospetsuaren horma itxuraz aldatuko da zirkuaren gaia erabiliko duten ondoz ondoko irudiak bertan islatzeko. Barrokotik gaur egun arte, Omedesek zirkuaren historiaren berri emango du eta Arriaga Antzokiaren 125. urtemuga dela eta, bere bideomappingean Bilboko ikur honen aipamentxoa egingo du.

10. “Irudikatu Itsasadarra”. Udaletxea-Zubizuri

Areatzako zubia eta Zubizuriren artean, pantaila bat itsasadarrean zehar ibiliko da, bere irudizko hondoa mugitzen aterako duena. Irudi hauen bidez aztertu gabeko ametsetako mundua azalduko zaigu, uretako mugimenduen jarioan zein harmonian inspiratuta. Maitatutako, amets egindako edo irudikatutako hondoan murgiltzera eta hura ezagutzera gonbidatuko gaitu.

11- Udaletxea.

Ernesto Erkoreka plaza, 1.

Bilboko Udalaren aurrealdean San Agustineko komentu zaharra lekuko izan zuten irudiak proiektatuko dira: bokalerako bidean Itsasadarra zeharkatzen zuten ontzien joan-etorriak.

12. Zubizuri: “Bilboko koloreak”.

Zubizuri zuriz eta gorriz argiztatuko da, hain zuzen ere, Bilboko banderaren koloreekin.

13. Olabarri Jauregia.

Campo Volantin pasealekua, 37.

Itsasadarraren bazter batean dagoen eraikin eder honen itxura aldatuko da Patrice Warrener maisuaren chromolite sistemaren bitartez, jauregiari begiratzeko modu koloretsu eta ikusgarria ezagutzera emanda.

14. Arrupe zubia. “Argizko tunela”.

Arrupe zubia argizko tunel handi bihurtuko dute.

15. CRAI Eraikina. “Koloreztatuz”.

CRAI eraikinaren ‘koloreak’ nabarmenago egingo dituzte Gau Zurian. Rafael Moneo arkitektoak diseinatutako aparteko eraikin hau Bilboren erdigunean dago, Abandoibarran estrategikoki kokatuta, Guggenheim Museoaren aurrean. Bilboren urtemugako gauean dotore apainduta agertuko da, Itsasadarraren aurrean ingurune paregabea irudikatzeko.

16. Abandoibarra. “Lorategi barrokoa”.

Argi eta intimitateko espazioa Abandoibarra etorbidearen erdian, William Tuckerren Maia eskulturaren ondoan. Zutargiez eta kandelez argiztatutako instalakuntza, garai hartako giroa irudikatuta eta Barrokoaren doinuekin lagunduta.

17. Deustuko zubia. ‘Arrainontziak’.

Bi akuario erraldoi proiektatutako dira Deustuko zubiaren pilareen gainean.

18. Euskalduna Jauregia (alboko aurrealdea). ‘Happy’.

Itsasadarrari begira dagoen Euskalduna Jauregiko alboko aurrealdea pantaila gisa erabiliko dute bere aurrean kokatuta egongo diren 8 bizikletetatik sortutako irudiak proiektatzeko. Ikuskizun interaktibo honetan herritarrak pedalari eragitera gonbidatu nahi ditu, biltzar-jauregi hartako horman mugimendu horien bidez denetariko irudiak islatzeko, soinuez lagunduta. Pedalari eragiteko erritmoaren arabera aldatuko dira irudi horiek.

19. Casilda Iturrizar parkea. “Argizko zuhaitzak”.

Museoak izango dira Gau Zuriaren protagonista handietakoak. Horregatik, Arte Ederretako Museoaren sarrera nagusitik hurrago dauden zuhaitzak argiztatuko dira, lorategien berezko edertasuna nabarmenduko duten kolore biziez baliatuta.

20. Arte Ederretako Museoa. “Museoan zeharreko ostera”

Museo plaza, 2

Arte Ederretako Museoaren aurrealdearen gainean museoaren bilduma iraunkorrak dauzkan obra garrantzitsuenetarikoak proiektatuko dira.

21. Moiua plaza.

Patrice Warrener, bere chromolite sistemaren bitartez Bilboko eraikin garrantzitsuenetariko batzuk argiztatuko ditu. Aurreko edizioetan Udaletxean, Terminus eraikinean, Arriaga Antzokian eta Foru Jauregian “koloreztatu” ostean, oraingo honetan Moiua plazako eraikin nagusien txanda heldu da. Ekainaren 20an, Warrenerrek hurrengo eraikinak argiztatuko ditu, plazan argizko zirkulu-erdi izugarria marraztuta: Carlton Hotela, Ekonomia eta Ogasuneko Ordezkaritza; Aurora eraikina eta Chavarri jauregia.

22. Foru Jauregia. ‘Ametsak marrazten’.
Artxandape Ikastolaren, La Salle Ikastetxearen, Zurbaran HLHIren eta Zurbaranbarri HLHIren 6 eta 14 urte bitarteko ikasleek “berdiseinatu” dute eraikin paregabe honen aurrealdea. Haien iruditeria islatu dute, Logela Multimediak egindako mapping honetan proiektatuko diren irudiak sortzen. Gazte artista hauek haien asmoak partekatu nahi izan dituzte herritar guztiekin haien ametsetako marrazkiak partekatuta.

23. Bizikidetzaren plaza (Isozaki dorreak). “Bizkaiko Zubiaren omenez”.

Bilbao 700 Fundazioak Bizkaiko Zubia haren ohiko kokalekutik hartu eta Isozaki dorreen artean jarriko du. Zubi ospetsuaren argizko errepikapena azalduko da Bizikidetza plazan.

KALE  ANIMAZIOAK

Gau osoan, animazio-taldeek antzeztuko dute Bilboko kaleen barrena.

25. Bandarrastrofe

Zazpi Kale.

20:30etik 02:00etara

Emanaldiak: 20:30-23:00-01:00.

La Bandarra Street Orkestra’ brass band ospetsuenetariko bat da, kaleko musikari buruzko jaialdi handienetan sari askoren irabazlea. Zazpi Kaleak Gau Zurian girotzeko ekarpen handia.

26. Les Chimères D’Onirie.

‘Les Grandes Personnes’ Frantziako kaleko antzerki-taldeak ikuskizun ibiltaria eskainiko digu argiztatutako txotxongilo erraldoien bitartez.

Protagonistak

nautilus

1 · Hortzmuga Teatroa

NAUTILUS

20:30etik 00:00etara

Nautilus itsasontzi zahar bat da, irudimenezko portu batean ainguratua eta barnean badaukana altxor-kutxa bat soinu eta irudi preziatuz gainezka. Gau Zurian bere kapitainak gonbit egiten digu itsasadarreko uretan nabigatzeko, ibilaldi bat egiteko bere historian barrena eta itsasketarako garai batean erabiltzen ziren tresna-bilduma interesgarri bat ikusteko Itsas Museoan.

Hortzmuga Teatroa taldeak familia osoarentzat prestatutako ikuskizun liluragarria, antzerkia, musika eta argia guztizko harmonian konbinatzen dituena Museoko erakusketekin.

2. Txalap.art

SUSTRAIETATIK

Deustuko Unibertsitatea · Unibertsitateen etorbidea, 24

Deustuko Unibertsitateko klaustroa izango da berriz ere erakusketa honen gertalekua, Euskal kulturako talde zenbaiten artelanak ikusteko aukera emango diguna.

 SILVIA IRIONDO

SILVIA IRIONDO - 20:30ean eta 00:30etan

Jatorri euskalduneko abeslari argentinarra, Silvia Iriondo bere aitona-amonen euskararen doinuak entzunez hazi zen. Herentzia hori zainetan, Argentinako folkloreko bideak korritzen ditu, jatorrizko herrien abestietatik hasi eta Atahualpa Yupanqui bezalako konpositore handi askoren lanen moldaketa

pertsonaletaraino. Silvia Iriondoren abestietan Argentina osoa ageri zaigu, bere ahots ete kolore guztiekin, bere istorioa kontatzen herrisentimenduaren erditik. Iriondo folklorearen maitale errendatua aitortzen da, eta abesten duen kantu bakoitzak iduri du mundu partikular batean abiatzen duen bidaia fantastiko bat.

 enaut elorrieta

EÑAUT ELORRIETA - 21:10etan eta 23:10etan

Eñaut Elorrieta Ken7 taldeko abeslariak bere bakarkako lehen diskoa aurkezten du: Deserriko kantak. Deserria ez da leku jakin bat. Ez da lekualdatze geografiko hutsa. Deserria bakardadea da, biluztasuna. Sentimendu babesgabeen kontakizuna. Baina deserriak orobat dakar norberaren burua birsortzeko aukera, aukera berriak geografia berri batean. Eñaut Elorrietak ikuspegi horietatik guztietatik begiratzen dio deserriari. Eta horretarako, berak sortutako testuak erabiltzeaz gain, beste poeta eta idazle zenbaiten lanetara ere jo du. Horietako batzuek (Joseba

Sarrionandia, Joan Oliver), beren larruan bizi izan dute deserri politikoa. Beste batzuek, berriz (Mario Benedetti, Harkaitz Cano, Bernardo Atxaga), deserri poetikoaz idatzi dute.

 KUKAI DANTZA KONPAINIA

KUKAI DANTZA KONPAINIA - 21:50etan eta 23:50etan

Kukai Dantza konpainia eta Cesc Gelabert elkartu egin dira eta Gelajauziak ikuskizuna sortu dute. Proiektu honek bi herri-dantza ditu oinarri: Gipuzkoako

soinu-zarrak eta Lapurdiko dantzajauziak. Bi dantza-multzo horien ondorio da lan koreografiko hau. Halere, lan honek herri-dantzen eta dantza garaikideen arteko harremanetan sakontzen du. Cesc Gelabert koreografo katalanaren, Jon Mayaren,

Kukai Konpainiako dantzarien eta dantza herrikoiaren arteko topaketetatik sortutako mugimendu berri baten fruitua dugu Gelajauziak hau.

 TIKTARA

TIKTARA - 22:30ean eta 01:00etan

Hego haizeak dakartzan hotsen eta Kantauri itsasoko kresalaren arteko nahastea da TikTara. Ibilbide ezberdinetako zortzi musikariz eta dozenatik gora tresnez osatua, taldeak elkarrekin nahasten ditu mundu osoko erritmo eta doinuak eta euskaraz abestutako hitzak. Musika bidez bidaiatzeko duten grinak ez dauka ez mugarik ez hesirik, eta iparrorratza beti Hegoaldera zuzendua dute. Proiektu honetako kideak dira: Ander Zulaika eta Iñigo Egia, bateria eta perkusioa;

Amaia Ureta, Danel Sánchez eta Eusebio Soria, piano, tiple, gitarra eta baxu elektrikoa; Mikel Alberdi eta Josu “Tete”, tronpeta eta tronboia; eta Harkaitz Bastarrika, ahotsa.

3a · Vincent Bidal, Julien Lifszyc y Pierre-François Blanchard,

ATELIER PIANO PARÍS

Bilboko Arte Ederren Museoa · Museoaren plaza, 2

20:30etik 01:30era

“50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957” izeneko erakusketaren karietara, Frantziako hiru piano-jolek —Vincent Bidal, Julien Lifszyc eta Pierre-François Blanchard-ek—, Frantziako eta Pariseko musika (Charles Aznavour, Édith Piaf, Jacques Brel, Léo Ferré, Jeanne Moreau, Yves Montand, Charles Trenet, Michel Legrand, Francis Lai…) joko dute Museoan, erakusketaren aretoetan.

 JULIEN LIFSZYC

JULIEN LIFSZYC, piano-jolea eta abeslaria

Frantziako Puteaux hirian jaio zen 1976an. Pianoko diplomatura egin zuen 1996an Jacqueline Nynomyarekin. 1994tik 1997ra bitartean, Musika Modernoko Eskola Amerikarrean ikasi zuen. Kontrapuntu ikasketak egin zituen Michel Capelierekin

eta jazz harmonia Bernard Mauryrekin (Bill Evans Academy). Pianoko inprobisazio ikastaroak egin ditu Gustavo Beythelmann, Kirk Lightsey, J. F. Zygel eta Cyrille Lehn-ekin. Moldaketak, konposizioa eta instrumentazioa ikasi zuen Antoine Hervérekin.

Kantu ikastaroak egin ditu Cécile Martin, Kalimae Marquis eta Roberto Sentieys-ekin. Piano-jole bezala hainbat estilo lantzen ditu: garai guztietako chanson frantziarra, pop estatubatuarra eta ingelesa, 70eko hamarkadako rocka, soul, rhythm and blues, bossa nova, jazz estandarrak…

Hainbat abeslariren laguntzaile aritu da, adibidez Zaz, Mélanie Dahan, Christelle Dobat, Anne Carlton, Allonymous, Christine Flowers, Tanya Michelle, Mandajin, Dereck Martin, Bruce Johnson, Laetitia Kaing, Yolanda Preciado, Rafaelle Dess, Marc Wolters, Kania, Rafaelle Cohen, Bryant Paul, e.a. Talde askotan ere aritua da, esaterako Sarah Morrow, Kromaquartet, La Cabale Jazz, Bertrand Agot et Les Voix de la Soul, Ich Bin Wallou, Nahui, Rick Marguitza, Juan Sebastien Jimenez, Peter Giron, Bruno Pimienta, No Bluff Sound, Xavier Llamas, Thomas Ostrowiecki,

Gael Petrina, Rodolphe Perooquin, Raphael François, Estelle Goldfarb, Mike Ladd, Avalon Jazz Band, Guillaume Farley…

 VINCENT BIDAL

VINCENT BIDAL, piano-jolea

Musikari familia bateko semea, Vincent Bidalek hiru urterekin jo zuen lehen aldiz pianoa. Betidanik izan du jazzerako isuria, eta piano ikasketak egiten ari zen garaian gozaldi ederrik hartu zuen inprobisazioak eginez derrigorrez ikasi behar zituen musika klasikoko piezen gainean. Orobat, bateria ikasi zuen lau urtez. Hamalau urte zituenean, bere karreran erabakigarriak gertatuko ziren zenbait pertsona ezagutu zituen. Aurrena, Hugo Hernández, saxofoi-jole kolonbiar bat, zeinaren bitartez sartu baitzen Haguenauko herriko Big Band taldean eta ezagutu baitzituen musika latinoak; gero, Yorgui Loeffler gitarra-jole ijitoa, zeinarekin joko zuen hamaika jaialditan; bi urte geroago For Magnio lana grabatu zuten Night & Day disko-etxearekin.

2000. urtean Vincent Bidal Metze hiriko Kontserbatorioan sartu zen, eta bertan piano jazzeko urrezko domina irabazi zuen. Ondoren, hainbat taldetan jotzen jarraitu zuen, era guztietako musika estiloak landuz: manouche (jazz ijitoa), salsa, elektronikoa eta latin jazz. 2004an Parisen hartu zuen egoitza eta han deskubritu zituen Baiser Salé, Sunset eta Sunside jazz club famatuetak jam session-ak.

Vincent Bidalek hamabostetik gora disko grabatu ditu musikari laguntzaile bezala. 2008an, Car de siècle lana kaleratu zuen, Vincent Bidal Trio taldeak interpretatua. Gaur egun proiektu berri bat prestatzen ari da Munir Hossn, Adriano DD Tenorrio eta Romain Joutard-ekin.

 PIERRE-FRANÇOIS BLANCHARD

PIERRE-FRANÇOIS BLANCHARD, piano-jolea eta konpositorea

Nantesen sortua 1981n, piano klasikoko ikasketak egin zituen hamar urtez eta ondoren jazza eta inprobisazioa egiten hasi zen. Profesional bezala,

jazz musikari gisa hasi zen jotzen Frantzia mendebaldeko jaialdi eta antzokietan zenbait talderekin, hala nola La Belle Vie Trio eta Lazuli Quartet, beste batzuen artean. Aldi berean, ikasten jarraitu zuen Saint-Nazaire Eskualdeko Kontserbatorio Nazionalean, eta Musika Ikasketen Diploma eta Jazz Ikasketen Diploma lortu zituen.

2004an, Cristophe Rouxel-en Théâtre Icare konpainiaren Marat-Sade eta Don Juan antzezlanen musika konposatu eta zuzendu zuen. Ondoren, Le Ministère De l’Amour konpainiaren Octavie lanaren musika idatzi zuen, eta gero, L’Autri Chienne y Animitas ikuskizunen musika Daniela Molina aktorearentzat, Panthéâtre konpainiarako. Jazz inprobisazioaren zale amorratua, 2007an Hagako Errege Kontserbatorioan ikasten jarraitu zuen. Esperientzia hori bidaia iniziatiko eta pianistiko erabakigarria gertatu zitzaion. Piano ikasketak egin zituen Jasper Soffers-ekin, kontrapuntua ikasi zuen Karst De Jong-ekin, eta master bat lortu zuen. Azure laukotea sortu zuen (2008-2012). 2006an boNObo hirukotea sortu zuen, eta talde horrekin lankidetzan aritu zen Aïssawa ermandade marokoarrarekin eta Médéric Collignon-ekin (toGEther diskoa 2012an). 2012an, Pierre Barouh-ren piano-jole laguntzaile bihurtu