Ekitaldia

Musika-Música 2013 Elkar Begira - Cruce de Miradas

 

Aurkezpena

Musika-Música kultura-ekimenak, 10 urteotan, musika klasikoari buruzko aurreiritziekin haustea lortu du, honako honi esker: programen originaltasuna, interpretatutako obra kopurua, interpreteen kalitate artistikoa, espaziora egokitzea (kontzertuetarako 7 aretok funtzionatzen dute aldi berean) eta prezio eskuragarriak.

Programa bereziak, bere ibilbidean zehar hainbat musikagileren obretan jarri du arreta: Hyden, Mozart, Monteverdi, Vivaldi, Beethoven, Schubert, Bach, Chopin, besteak beste. Euskalduna Jauregian ospatzen da.

Egitaraua / Ordutegia

XIX. mendeko erdi aldean Espainia eta Parisen arteko komunikazioa zuzena eta bat-batekoa zen. Funtsean, bi kulturen arteko topaketa izan zen, nahiz eta bakoitzaren garapen artistikoa oso desberdina izan. XIX eta XX. mendeetako musikaren historia nazio desberdinen arteko trukeetatik sortutako nahasketa de, harreman eta elkarrizketa gurutzatuen fruitua.

Musika-Música 2013 jaialdiak “Elkar Begira” izenburupean aurkeztuko ditu bidean topo egin zuten artista frantziar eta espainiarren lanak, elkarri begiratu eta elkar miretsi zuten hainbat konposatzailerenak.

Musika-Música 2013-ren programa ezagutu nahi badazu, sar zaitez prestatu dugun micrositera aurtengo edizioaren kartelan sakatuz:

Musika-música 2013

Sarrerak

Kutxabank Orotarako Kutxazainak

2013.eko Otsailaren 18tik aurrera
www.ticket.kutxabank.es - www.euskalduna.net

 

Bilbao 700-III Millenium Fundazioaren Egoitzan

2013.eko Otsailaren 18tik-Otsailaren 28ra
Astelehenetik-ostiralera 10:30-13:30 eta 15:30-19:30

 

Euskalduna Jauregiko Txarteldegietan

2013.eko Otsailaren 18tik aurrera
Astelehenetik-larunbatera 12:00-14:00 eta 17:00-20:00