Ekitaldia

LYCEUM CLUB 2017KO ABENDUAREN 13, 14, 19 eta 20an

 

Aurkezpena

Europako gainerako Estatuetan emakumeen askatasuna goraka zihoan bitartean, Espainian bide horretan aurreratzeko ahaleginak gutxi eta isolatuak ziren. Halere, eta nahiz eta patriarkatua gogor saiatzen zen emakumeak toki bat izan ez zezan esparru publikoan, 1926an Madrilen Lyceum Club sortu zen, Espainiako lehenbiziko klub feminista. Bilgune bat, non emakumeek aukera zuten harreman personal eta profesional berriak egiteko eta zalantzan jartzeko, lehen aldiz historia guztian, beren generoaren izaera sozial eta juridikoa.

Klub horretantxe bildu ziren elkarrekin Pilar de Zubiaurre, Carmen Baroja, Zenobia Camprubí eta María de Maeztu. Lau emakume intelektual, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz deserrira joatera behartuak izan zirenak, beren ahaideengandik urrun, kluba bera bere ideia politikoengatik itxia izan ondoren

“Lyceum Club” omenaldi txiki bat da emakume horiei. Horiei, eta kultura eta adore ukaldiz Espainian feminismoaren erroak landatu zituzten gainerako emakume guztiei, emakumearen interesen aldeko borrokari lotu zirenei, eta emakumearen hazkundea —hezkuntzakoa, kulturala eta soziala— bultzatu nahi izan zutenei. Gerran borrokatu zirenei, ez su-lerroetan, baizik eta etorkizun hobe baten ametsa iragartzen zuten idazki eta hitzaldien bitartez.

“Soy feminista; me avergonzaría de no serlo, porque creo que toda mujer que piensa debe sentir el deseo de colaborar, como persona, en la obra total de la cultura humana. Y esto es lo que para mí significa, en primer término, el feminismo: es, por un lado, el derecho que la mujer tiene a la demanda de trabajo cultural y, por otro, el deber en que la sociedad se halla de otorgárselo. (…)”

Egitaraua / Ordutegia

Antzerki Emanaldiak:

  • ABENDUAK 13, 19:00etan. Begoñako Udaltegia
  • Kalea Club Deportivoren Zirko Amateurraren 2, 48004 Bilbao
  • ABENDUAK 14, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia
  • Altube Zeharkalea, 6. 48002 Bilbao
  • ABENDUAK 19, 19:00etan. Deustuko Udaltegia
  • Etorbidea Agirre Lehendakariaren 42 48014 Bilbao
  • ABENDUAK 20, 19:00 eta 20:30etan. Zabalguneko Eraikin
  • Zabalgune Plaza, 11, 48009 Bilbao

lyceum-club-2

Sinopsi:

Espainiako Gerra Zibila hasi da eta lau emakume espainiarrek deserritik idazten dute. Herriminez daude, eta gogoratzen dute nola beste emakume batzuekin batera sortu zuten Espainiako lehen klub feminista: Lyceum Club zena.

Pilar: Pilar de Zubiaurre Bizkaiko Garai herritxoan jaiotako intelektual, idazle, piano-jole eta arte martxante

bat izan zen, Espainiako Gerra Zibilaren ostean hogeita hamar urtetik gora Mexikon deserriratua bizi izan zena. Orain, bere ametsa beteaz, Anbotoren magalean dago lurperatuta.

Carmen: Carmen Baroja Iruñean jaio zen. Idazlea izan zen, etnologoa eta, jakina, Pío eta Ricardo Baroja

anaia idazleen arreba. 1926an, Valle Inclán, Azorín eta Manuel Azañarekin batera, “El mirlo blanco” ganbera antzerkia jarri zuen martxan bere sortetxeko egongelan.

Zenobia: Zenobia Camprubí idazle eta hizkuntzalari espainiarra izan zen, hainbat kultur egitasmotan

nahastua, adin txikikoen babesaz arduratua, eta boluntario-lana egin zuena emakume-espetxe zenbaitetan. Juan Ramón Jiménez bere senarrak Nobel saria jaso eta handik hiru egunera hil zen Puerto Ricon.

María: María de Maeztu Gasteizen jaio zen. Pedagogia modernoaren eta Espainiako emakumeen askatasunaren aitzindaria, Andereñoen Egoitza (Residencia de Señoritas) sustatu eta zuzendu zuen eta Madrileko “Lyceum Club Femenino”aren presidentea izan zen. Argentinan igaro zituen bere azken egunak, eta Mar del Platan hil zen 66 urte zituela.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Protagonistak

protagonistas-lyceum-club

Zuzendaritza eta dramaturgia: María Goiricelaya

Interpreteak:

• Ane Pikaza – Pilar de Zubiaurre

• Nagore González – Carmen Baroja

• Olatz Ganboa – Zenobia Camprubí

• Getari Etxegarai – María de Maeztu

Zuzeneko musika: Adrián García de los Ojos

Jantziak: Zapatitos de Charol

Ekoizpen exekutiboa: Blanc Produccions

FUNDACIÓN BILBAO 700 – III MILLENIUM FUNDAZIOAREN EKOIZPENA

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Sarrerak

Gonbidapenak

Gonbidapenak, NAN aurkeztuta, abenduaren 1etik aurrera jaso ahal izango dira, 10:00etatik 17:00etara bitartean, Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabalgune pl 11, 1. solairua. Bilbo).

Pertsona bakoitzak gehienez sarrera bi eska ditzake, harik eta aforoa bete arte.