Ekitaldia

KULTUR AIRE: Munduko Kulturak Azaroak 8 eta 9

 

Aurkezpena

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Herri Kultura Garaikideen Nazioarteko. Helburua, euskal kultura garaikidea -sustrai herrikoiak dituena-, eta adierazpide garaikideetarako bilakaera izan duten beste kultura batzuen arteko trukea da. Horiek horrela, gertuko herri kulturak eta mundu mailako beste herri kultura berritzaile batzuk ezagutarazi nahi dira.

KulturAiren egingo diren jarduerekin Bizkaiko eta Euskadiko kultur sareari erakutsi nahi zaio une honetan sustrai herrikoia duten kulturen arloan Europan eta munduan egiten ari dena.

K-AIRE-bilbao700-cartel

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Egitaraua / Ordutegia

MARIA EMILIA REIS + XOSE MANUEL BUDIÑO

  • • EGUNA: 2017ko Azaroaren 8an
  • • LEKUA: Bizkaia Aretoa – UPV/EHU
  • • ORDUA: 20:00etan

A FILETTA + ORTZI OTXOTEA

  • • EGUNA: 2017ko Azaroaren 9an
  • • LEKUA: Bizkaia Aretoa – UPV/EHU
  • • ORDUA: 20:00etan

Protagonistak

MARÍA EMILIA

Oso gaztetan irten zen São Paulotik (Brasil) Miñorantz, aitarekin batera fadoak entzun eta abesteko Taberna del Ganso eta beste hainbat toki ezagunetan. Brasilera itzuli zen eta Alfama de los Marineros auzoan fadoaren bataioa hartu zuen fadoaren aitabitxi Sebastião Manuel, Gerónimo Augusto Gomes eta Nilderen eskutik. Handik Portugalera itzuli zen, eta bere ibilbideari ekin zion fado-kantari bezala. Fado-etxe ezagunenetan kantatu zuen, hala nola Tipóia jatetxean, Ya Dije, Adega Machado edota Forcado-n.

Maria Emiliak heldutasun eta gaitasun harrigarria erakusten du fadoa bizi eta interpretatzeko. Ahots bikain eta keinuzko adierazkortasun berezi horrekin, “fado kastizoz” eta “fado kantuz” osatu du bere errepertorioa, batzuetan letra ezagunekin eta bestetan erabat berriekin. Berebiziko erraztasuna du fado bat zeharo klasiko eta aldi berean berri bihurtzeko, estilo propioa duelarik bertsoak silabatan ahoskatzeko eta melodia modulatzeko. Bere gaztetasuna ez da izan oztopo punta-puntako “estilista” izatera iristeko. Lisboako gauetako ahots galdatuenetako bat da.

Zaleek Lisboako kale zaharrak zeharkatzen dituzte bere bila, badakitelako fadoan eta Barrio Altoko kale estuetan hazitako kantari honek oraintxe bizi duela bere momenturik gozoena.

BUDIÑO

Artista atipikoa dugu Budiño, bere kideen miresmena pizten duen konpositorea, sortzaile zoragarria, zolitasunez uztartzen dituena musika tradizional galegoa eta soinu garaikideagoak, hitz batez esanda, “sotaque” (azentu) propioa duen musikaria. Budiñok sei disko ditu argitaratuta: Paralaia, Arrededor, Zume de Terra, Home, Volta eta seigarrena, Sotaqu e. Goraipatua izan da mundu osoko kritikari espezializatuen artean bere sorkuntza eta zuzeneko emanaldiengatik, eta sari ospetsuak jaso ditu. Budiñok mundu osora zabaldu ditu bere konposaketak, eta bere emanaldiekin mukuru bete ditu toki askotako antzokiak. Horren lekuko dira Shanghai, Damasko, Beirut, Casablanca, Tanger, Frankfurt, Milan, Glasgow, Buenos Aires, Bogota, Mexiko DF eta bezalako hiriak. Budiñok Semilla Nueva Moana Gaita Eskolan eta Vigoko Herri Unibertsitatean ikasi zuen. Aurrerago, Jazz Musika Sorkuntzarako Laborategia deskubritu zuen Vigon, eta horrekin batera, konposatzeko grina piztu zitzaion. Musika tradizional galegoaren esparruan urtetan lan egin ondoren, beste kanal artistiko batzuk aztertzen hasi zen. Hala, sarri jo du estilo desberdinetako musikariekin –jazza, klasikoa, popa edo flamenkoa- eta eszenatokia partekatu du artista ezagunekin, besteak beste, Van Morrison, Jerry González, Jorge Pardo, Urogallo edota Lorient Orkestra Sinfonikoarekin.

A FILETTA

A Filetta ensemble polifonikoa kantu korsikarreko talde garrantzitsuenetako bat da. 1978an sortua, bere helburu nagusia da uharteko ahozko ondarea kontserbatzen laguntzea, eta hala, mundu zabalera ireki da, baina bere erroak sorterrian ondo sustraiturik dituela. Talde honen bereizgarri garrantzitsuena bere sormena da, zeina etengabe berritzen baitu, kontzertu biziki exigenteak eskainiz.

A Filetta taldeak musika-proposamen garaikide bat dakarkigu, ahozko tradizio indartsuan oinarritzen dena, eta abeslariek tradizio hori betikotzen dute sorkuntza zorrotz eta libre baten bidez. Taldeak erro sakonak baditu ere, A Filetta-n ongi etorriak dira beste tradizio eta genero batzuk (antzerkia, zinema, dantza), zeintzuek aukera ematen baitute errepertorio desberdinak ekoizteko eta askotariko lanetan kolaboratzeko. Horregatik, “trukea” da bere musikaren funtsa.“Argitasun puntu bat Korsikako eliza txiki bateko itzalpe hotzean, sei gizon zutik zirkuluerdi bat osatuz, begiak erdi itxita, eskuak belarrietan, ahots suharrak  jauzika  eta itzulika, airean gora bata bestearen inguruan, eta zirrara eraginaz soinuaren eta pasioaren indarrez. Horixe da polifonia korsikarraren soinu atenporala (…)” Songlines.

ORTZI OTXOTEA

Gizonezko koru berri bat, zortzi kantariz osatua eta 2016an sortua taldekideek erabaki zutenean Kanboko otxote jaialdira aurkeztea, zerbait desberdina egiteko eta jaialdi horretara joaten diren gainerako taldeetatik bereizteko.  Abesbatzak ondo ezagutzen dituzten kantari eta musikariz osatutako korua. Ortzirentzat gozamen hutsa da bere errepertorioa partekatzea, zeinetara biltzen baitira mundu osoko eta estilo guztietako ahozko piezak (jazza, soinu bandak…), baita ere euskarazko konposaketa tradizionalak, beste guztien gainetik lehentasuna dutenak. Gonbita jaso dutenez hainbat jaialdi eta tokiko produkziotan aritzeko, beren errepertorioa anitza da oso eta zabalik dago sorkuntza berrietara, mundu osoko musikara eta euskal konposatzaileen lanetara.

Teknikari dagokionez, aipatzekoak dira bere kolore-paleta eta soinu orijinalak, betiere errepertorioaren arabera interpretatzen dituztenak, eta aipatzekoa da orobat eginahalean gutxitzen dituztela unisonoak.

Sarrerak

PREZIOA: 10€

SARREREN SALMENTA: