Ekitaldiak

Deustun Kantari

Deustun Kantari

Data
2018ko Azaroaren 9an
Ordua
20:00 etan
Lekua
Bilbao - San Pedro Eliza
Sarrera
Gonbidapenak

Aurkezpena

Deustun Kantari – San Pedro Eliza

Datorren azaroaren 9an, Bilbao 700 Fundazioak Deustun Kantari kontzertua eskainiko du Deustuko San Pedro elizan, non Euskal Barrokensemble taldeak interpretaturik entzungo diren Jean-Baptiste Lully, Marin Marais eta beste zenbait konpositoreren lanak.

Kontzertu honekin jarraipena ematen zaie lehendik egin diren beste batzuei, hala nola 2016an eta 2017an antolatu ziren Begoñan kantari eta Abandon kantari zikloei.

Deustun kantari zikloaren egitarauak arreta berezia ematen dio euskal dantzak izan duen garrantziari arte horren tradizioaren barruko musiken garapenean eta, giro are intelektualago batean, Pizkundeko eta Barrokoko konpositoreengan izan zuen eraginari. Dantzak iragan ez oso urrun batean euskaldunentzat izan zuen garrantziak bere oihartzuna utzi zuen Lully, Couperain edo Marais bezalako konpositore handiengan, besoz beso lan egin baitzuten dantzariekin, Luis XIV.aren gorteko dantza maisuekin alegia, zeintzuek sortu zuten gaur egun dantza klasikoa deitzen duguna.

Opera frantseseko hainbat pasartetan (Le Bourgeois gentilhomme, Alcyione…) konta ezin ahala aldiz aipatzen dira Pass de Basque delakoak, zeinetan biltzen diren Zuberoako maskaraden melodiak eta penintsulako dantzak, hala nola, chacon-ak, kanariarrak eta fandangoak, argi utziz gai herrikoiak inspirazio-iturri garrantzitsua izan direla Historian barrena jenio handien sorkuntza artistikoaren motor gisa.

Egitaraua

KONTZERTUAREN EGUTARAUA. DANTZAK

Euskaldunak dantzan antzinako Jainko bati

Seikilosen epitafioa, Herrikoia, Euskal Herria-Grezia
Urruska-Fandangoa, Herrikoia, Euskal Herria
Josepantoni Guineoa, Cortabarriaren eskuizkribua
Koumis-Ezpatadantza, Herrikoia, Iran-Euskal Herria
Sonata Re-n, Mateo Pérez Albéniz
Aista Binakoa, Herrikoia / tradicional

Zuberoako maskarada eta bere dantzak
Pavane, Gallarde & Branle de Champagne, Claude Gervaise
Bourré & Rondeau pour Les Basques, Jean-Baptiste Lully
Le Basque, Marin Marais
La Bourré de Basque, Le Clerc
La Byscayene, André Campra

Chacona
Mariona/Chacona, Gaspar Sanz/Nicola Matteis
Jota, Santiago Murcia/Nicola Matteis
Canarios, Gaspar Sanz

Pass de Basque Eguzki Erregearen gortean
Marche pour la Cérémonie Turque, Jean-Baptiste Lully
Premiere Air & Second des Espagnols, Jean-Baptiste Lully
Quaranta de Franzia e Saltarello, Il Barbarino s. XVI
Chaconne, J.B. Lully / R. de Viseé
Neska ontziratua, Herrikoia / tradicional

Protagonistak

Enrike Solinís

Bilbon jaio zen 1974an. Gitarrako eta antzinako musikako goi-mailako ikasketak egin zituen Bilboko J.C. Arriaga Kontserbatorioan eta Kataluniako Goi-mailako Musika Eskolan. Kontzertistaren Graduondokoa lortu zuen Cum Laude notarekin José Tomás maisuaren eskutik, eta nazioarteko hainbat gitarra lehiaketatan saritua izan da, esaterako hauetan: Comillasko Nazioarteko Lehiaketa, Ataulfo Argenta Nazioarteko Lehiaketa, Andrés Segovia Nazioarteko Lehiaketa, eta abar.

Betidanik interesatua kultura, eskualde eta garai desberdinetako musikez, aniztasun horrek eragin handia izan du bere nortasun musikalean, eta horri eta bere ahalmen tekniko eta adierazkorrari esker da ekarria bere belaunaldiko birtuoso handi eta pertsonalenetako bat bezala.

Antzinako musika talde garrantzitsuek 15 urtez baino gehiagoz gonbidatu dute bakarlari eta kontinuo jardun dezan, hona hemen zenbait gutxi batzuk aipatzearren: Hesperion XXI, Le Concert des Nations, Capella Reial de Catalunya Jordi Savallen zuzendaritzapean, Concerto Vocale eta Akademie für Alte Musik Berlin René Jacobs-en zuzendaritzapean, Le Concert D’Astrée Emmanuelle Haïm-en zuzendaritzapean eta The Rare Fruits Council Manfredo Kraemen-en gidaritzapean.

Europa eta Amerikako oholtza garrantzitsuenak zapaldu ditu talde horiekin aritu denean: New Yorkeko Carnegie Hall, Konzerthaus Berlin, Parisko Champs Elysées, Theater an der Wien, Londresko Barbican Center, Mexiko D.F.ko Sala Nezahualcoyotl, Habanako Festival Leo Brouwer, eta abar.

2006an bere taldea sortu zuen Bilbon, Euskal Barrokensemble, asmoa harturik bere ideiak eta ibilbide pertsonala garatzea musikari horiekin.

Enrike Solinís

Euskal Barrokensemble

Enrique Solinísek 2006an sortu eta egun bere zuzendaritzapean ari den talde honek beretzako txoko bat egitea lortu du antzinako musikaren nazioarteko panoraman. Talde ezaguna bere freskotasunagatik eta bere interpretazio hurbilagatik, tarte handia uzten dio inprobisazioari eta oso garai desberdinetako musikaren interpretazioari.

Kaleratu dituen bere lehen bi CDek bidea ireki diote taldeari emanaldiak eskaintzeko antzoki eta jaialdi garrantzitsuenetan, hala nola hauetan: Konzerthaus (Viena), Ludwigsburg jaialdia, Frontfroide jaialdia, Sctokholm Early Music Festival, Spring Festival Prague, Musika-Música (Bilbo), Donostiako Musika Hamabostaldia, Madrileko Auditorio Nazionala, Konzertgebouw (Brujas), Regensburg jaialdia, Montreal Baroque, Sevillako Antzinako Musikako Jaialdia, Flamenco Biennale Netherland, NDR das Alte Werk, Fontroide Abadetxeko Jaialdia, eta abar.

Euskal Barrokensemble taldeak nazioarteko kritikarien laudorioak jaso ditu eta publiko zabal eta heterodoxo bat bereganatu du, zentzua eta bizia ematen dietenak bere zuzeneko emanaldiei.

Euskal Barrokensemble

Sarrerak

GONBIDAPENAK

Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan hartu ahal izango dira (Zabaltegi plaza, 1. solairua, Bilbo) azaroaren 5etik aurrera, 16:00etatik 19:00etara. Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera hartu ahal izango ditu (aforoa bete arte) NANa erakutsita.

Babesleak / Laguntzaileak

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu