Ekitaldia

Balearen Desfilea 2015 Abuztuaren 23an | Aste Nagusia

 

Aurkezpena

BALEA BASERRIAN

Balyk erabaki du bidaia bat egitea eta munduan ezagutu dituen lagun batzuk ekartzea. Bere familia maiteaz gain, lagun ditu pertsonaia bitxi eta harrigarriak, gure munduan bizi diren izaki ezberdin ugarien erakusgarria. 

Aurtengo edizioa hauxe: ‘Balea baserrian”. Balyk bisitan ezagututako lagun dibertigarriak aurkeztuko dizkigu desfilean.  Horrela bada, Txerria, Behia, Oiloa, Aharia eta Zaldia izango dira desfilean, Balyrekin batera, ikusleekin elkarreragiten eta egoera dibertigarriak sortzen.

Gainera, Ilusio Jaurtitzaileak eta Konfeti Jaurtitzailea egongo dira, Kolorezko Ozeanoetatik etorriak; baita Migelinen Antzarak, Aittite Ttakun taldeko kideak, Zozongo perkusio-taldea Txalaparta Biraka ikuskizun berritzailea dakarkigutela, eta Les Nomades taldekoak era, azken hauek Baserriko animaliei lagun egiten.  Tuterako Bonbo eta Danbor Bandaren perkusioa izango da kabalgataren amaieran.

 

Egitaraua / Ordutegia

Desfilea arratsaldeko 18,00etan hasiko da Plaza Biribilatik, eta ohikoa den bezala, Kale Nagusian Zehar ibilbidea egingo da. 

Aurreko edizioak EZ bezala, aurtengoa desfilea ordu bat aurreratuko da, San Mamesen, Athletic eta Bartzelonaren artean jokatuko den Ligako partidaren trafiko aldaketen eragina gutxiagotzeko, desfileak eta zalegoaren irteerak bat egin ez dezaten.

Hurrenkera desfilean

-La Banda del Surdo.

-‘Baly’ balea.

-Olagarroa.

-San Anton abesbatza. Kamioneta musikala.

-Txangurroa.

-Bisigua.

-Koloreko Ozeanoak

-Migelinen Antzarak.

-Txalaparta Biraka (Txalap.art)

-Baserria (La Granja).

-Les Nomades.

-Tuterako Bonboen eta Danborren Banda.

 

 

Protagonistak

banda-del-surdo

La Banda del Surdo 

La Banda del Surdo taldeak belarriekin dantzatzen den, begiekin entzuten den eta oinekin dastatzen den festa bilaka‐tzen du perkusioa. Perkusio‐joleek eta dantzariek kalea hartuko dute energiaz eta kolorez beteriko ikuskizunarekin. Gorputzez gorputzeko musika, mundu osoko erritmoak, grina, mugimendua, alaitasuna… eta bero handia. 

baly

“Baly” Balea

“Baly”, Bilboko balea, 12 metroko luzera eta 5 metroko altuera duen puzgarri urdina da eta giza itxurako aurpegi horrekin marrazki biziduna dirudi. Puzgarriak ur zorrotadak jaurtitzen ditu baleek egiten duten moduan 

ofeon-san-anton

San Antón Abesbatza ‐ Kamioi musikala 

San Anton Abesbatza 40 ahots mistok osatzen dute, eta Alfredo Hurtado de Saratxo maisua dute zuzendari. San Anton Abesbatza Bilbon jaio zen 1947. urtean, herrialdeko kultura eta tradizioak sustatu eta jorratzeko, eta lan horretarako euskal koru‐musika aukeratu zuten. Lehenengo jendaurreko abestaldia 1950eko urtarrilaren 6an egin zuten Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Bengoa maisuaren zuzendaritza‐pean. Euskal koru-musika leialtasun handiz interpretatzen duen abesbatza mistoa bilakatu da. 

el-pulpo

Olagarroa

Olagarroa 6 metroko altuera eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia atsegina da eta konfetiak botatzen ditu tentakuluetatik, bere “emazte” Baly balearen atzetik doan bitartean. 

el-besugo

Bisigua

Bisigua balearen eta olagarroaren “semea” da, 12 metroko luzera eta 5 metroko altuera duen puzgarria. Gurasoen ereduari jarraiki, hainbat gauza jaurtiki ditzake: kea ahotik eta arroza hegaletatik. 

txangurro

Txangurroa

10 metroko luzera eta 8 metroko zabalera du. Bi eramailek gidatzen dituzte bi pintza handiak pertxa batzuen bidez. Gainerako 8 hankak automatikoki mugitzen dira, animaliaren mugimendu naturala imitatuz. Hauts eginiko ura jaurtiki dezake nahi duenean. 

     Océanos de Color

Kolorezko Ozeanoak

Ozeano urrunenetik kalez kale heldu zaigu kolorez eta dibertsioz betetako itsasontzia. Eskuetan kanoi indartsu bat darabilen Konfeti Jaurtigailu ero bat du kapitain, eta berekin batera dator sei Ilusio Jaurtilariz osatutako talde dibertigarria, zeintzuek aldean daramatzaten makina batzuen bidez etengabe haizatzen baitute papera 15 metroko altueraraino. 

 ocas de miguelin

Migelinen Antzarak

José Miguel Espinosa “Migelin” jaunak hezitako 60 antzarrez osaturiko konpartsa berezia jendartean ibiliko da, eta argazkietarako posatuko dute erakusteko zeinen hegazti leial eta azkarrak diren antzar horiek, zaindari bikainak eta hamaika herri‐ipuinetako protagonista txintxoak. 

 Txalaparta Biraka

Txalaparta Biraka (Txalap.art)

Balyri lagun egiteko Balearen desfilean integratuko da ikuskizun berezi hau. Orga egokitu batzuei esker, txalapartak galdu egingo du bere izaera estatiko tradizionala; ibili ahala txalaparta jo ahal izango dute eta perkusiozko nahiz bestelako instrumentu tradizionalekin nahastuko da, bere musika toki eta entzule guztietara irits dadin. 

Kale-ikuskizun musikal berritzaile eta orijinal hau Txalap.art taldearen eskutik datorkigu; oraingo honetan Aittite Ttakun  txalaparta taldea eta Zozongo perkusio-taldea lagun. Gure arbasoengandik berreskuratutako erritmo eta mugimenduak erabat eguneratuta ekarriko dizkigute. Tradizioan sustraiturik, beren kalejirak hiriko bizitzara egokituko ditu erritmo eta mugimendu primitiboenak. Praktikotasunetik abiatuta hiriko bizitzan eta jendartean integratuko da desfilea, primitibotik abiatuta gaurkotasunera eboluzionatuz. Landa eremuak eta hiria, estatikoa eta dinamikoa, zaharra eta berria bat eginik, iragana eta oraina gauza bakarra izan daitezen.

 la granja

Baserria (La Granja): Txerria, Behia, Oiloa, Aharia eta Zaldia

Bost abeltzain zoro samarrak saiatuko dira Txerria, Behia, Oiloa, Aharia eta Zaldia gidatzen. Abeltzain hauek Nekazari Fumigatzaileengadik ihes egin nahi dute. Hauek euren ur bereziaz bustiko dituzte ikusleak. Baserriko animaliak ihesi, jendearekin egingo dute talka eta desfilera joandakoekin elkarreragiten arituko dira.  Nekazari Burua Oiloari jaten emango dio eta, batez ere, Ahariari eutsi beharko dio honek jendearen aurka egin ez dezan.

Desfile honek soinu‐teknika berritzaile bat izango du: animalia bakoitzaren soinuaz gain, soinu banda animatu berbera emitituko duen igorgailu‐hargailu sistema batek soinu inguratzailea sortuko du.

nomades

Les Nomades

Fantasiako Lurretatik iritsitako izakiek bidaia harrigarri batean eramango gaituzte bost kontinenteetan barrena, eta urrats bakoitzean, mugimendu bakoitzarekin txundituko gaituzte, espazioa fantasiaz eta sentsazio berriz betetako mundu imajinario bihurtuz.

 Bombos y Tambores de Tudela Los

Tuterako Bonbo eta Danbor Banda

Nafarroatik etorriko da Balearen Desfileari amaiera ezin hobea emango diona. Aurtengo desfilea ixteko, Aste Santuan ateratzen diren bonbo eta danbor banden soinu sarkor eta beldurgarriak izango ditugu. Jantzi bereziekin, berrogei perkusio‐jole elkartuko dira, eta maza eta baketak astinduko dituzte antzinako tradizio sustraituaren erakusgarri. Horrek desfilea amaitzeko balioko du.