Ekitaldia

Balearen Desfilea 2014 Abuztuaren 17an | Aste Nagusia

 

Aurkezpena

BALEA ETA MUSIKARI HANDIAK

Balyk bisita oso berezia -eta musikala- izango du; izan ere, ohorezko gonbidatuak “Gure musikari handiak” izango dira. Txotxongilo erraldoiak dira, euskal musika herrikoiaren bost izen handi ordezkatzen dituztenak, hain zuzen ere, Maurizia, Leon eta Fasio. Guztiek batera euskal musika tradizionalaren sustraietara eramango gaituzte abuztuaren 17an (domeka), euren pandero, alboka eta trikitixarekin, hurrenez hurren. Alboetan txalapartari erraldoiak izango dituzte.

Aurtengo partaideak hauexek izango dira: 

La Banda del Surdo

“Baly” Balea 

Olagarroa 

San Anton Abesbatza ‐ Kamioneta musikala 

Bisigua

Txangurroa 

Los Lanzailusiones (Brotons)

Gure Musikari Handiak (Txalapart – Les Grandes Personnes)

Kometak / Cometas (Cal y Canto Teatro)

Gordini familia / La familia Gordini (Xtrarradio Xpectacles)

Brincadeira

Futur Metal (Brotons)

Real Banda de Gaitas

Egitaraua / Ordutegia

Desfilea arratsaldeko 19,00etan hasiko da Plaza Biribilatik, eta ohikoa den bezala, Kale Nagusian Zehar ibilbidea egingo da. 

Protagonistak

banda-del-surdo

La Banda del Surdo

La Banda del Surdo taldeak belarriekin dantzatzen den, begiekin entzuten den eta oinekin dastatzen den festa bilakatzen du perkusioa. Perkusio‐joleek eta dantzariek kalea hartuko dute energiaz eta kolorez beteriko ikuskizunarekin. Gorputzez gorputzeko musika, mundu osoko erritmoak, grina, mugimendua, alaitasuna… eta bero handia.

baly

“Baly” Balea

“Baly”, Bilboko balea, 12 metroko luzera eta 5 metroko altuera duen puzgarri urdina da eta giza itxurako aurpegi horrekin marrazki biziduna dirudi. Puzgarriak ur zorrotadak jaurtitzen ditu baleek egiten duten moduan.

ofeon-san-anton

San Antón Abesbatza ‐ Kamioneta Musikala

San Anton Abesbatza 40 ahots mistok osatzen dute, eta Alfredo Hurtado de Saratxo maisua dute zuzendari. San Anton Abesbatza Bilbon jaio zen 1947. urtean, herrialdeko kultura eta tradizioak sustatu eta jorratzeko, eta lan horretarako euskal koru‐musika aukeratu zuten. Lehenengo jendaurreko abestaldia 1950eko urtarrilaren 6an egin zuten Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Bengoa maisuaren zuzendaritzapean. Euskal koru‐musika leialtasun handiz interpretatzen duen abesbatza mistoa bilakatu da.

el-pulpo

Olagarroa

Olagarroa 6 metroko altuera eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia atsegina da eta konfetiak botatzen ditu tentakuluetatik, bere “emazte” Baly balearen atzetik doan bitartean.

el-besugo

Bisigua

Bisigua balearen eta olagarroaren “semea” da, 12 metroko luzera eta 5 metroko altuera duen puzgarria. Gurasoen ereduari jarraiki, hainbat gauza jaurtiki ditzake: kea ahotik eta arroza hegaletatik. 

txangurro

Txangurro

10 metroko luzera eta 8 metroko zaba‐lera du. Bi eramailek gidatzen dituzte bi pintza handiak pertxa batzuen bidez. Gainerako 8 hankak automatikoki mugitzen dira, animaliaren mugimendu naturala imitatuz. Hauts eginiko ura jaurtiki dezake nahi duenean. 

Lanzailusiones-03

Los Lanzailusiones (Brotons)

Dena gris bihurtzen ari den eta irribarreak gero eta urriagoak diren mundu honetan Ilu Handiak eta bere lagun Sionek misio argi bat dute. Magia berezi baten jabe eta fantasiaz gainezka, talde berezi honetako kideek barrea eta dibertsioa ekartzen dute hiriko kaleetara, haurrak eta helduak txundituz beren ikuskizun koloretsuarekin eta aire korronte probokatzaileekin, desfilea ikustera doazenak serpentinazko euri liluragarri batekin bustitzen dituztela.

musikarihandiak

Gure Musikari Handiak – Txalapart (Les Grandes Personnes)

Gure Musikari Handiak kaleko ikuskizun bat da, euskal musika herrikoiaren figura handienetako batzuk berreskuratzen dituena. Ikuskizun honek berriro ekarriko ditu gure artera balio handiko kultur ondarea utzi ziguten musikari haiek. Figura horiek euskal tradizioaren ordezkari dira eta ikuskizun honen bitartez XXI. mendera ekarriko ditugu. Lur usaina darion ikuskizun ibiltaria, kaleak alaitzera datorrena orain dela berrogei urteko errepertorio herrikoia soinu bandatzat harturik.

cometas

Kometak  (Can y Canto Teatro) 

Ikusleak aho‐zabalik begira geratuko dira beren buru gainean hegan ibiliko diren animalia fantastikoei. Panorama oniriko baten hasiera izango da, denak txundituta utziko dituena bere abangoardia berritzailearengatik eta espazioa eraldatuko duena ikuspegi desberdin batetik: airetik. Irudimen sukartsu batetik desterratutako izaki batzuk beren buruari eutsi beharrez arituko dira Daliren amets urtu batean bezala. Egiazko surrealismo magikoa, Cal y Canto konpainiak airea abiapuntutzat erabiliz gauzatzen duena kometen mundua luze eta zabal ikertu ondoren.

Gordini Familia  - (Xtrarradio Xpectacles)

Hamar panpina puzgarrik osatutako Gordini familia umetxoen pozgarria da eta magiaz eta alaitasunez betetzen ditu bazterrak. Beren marrazki bizidunen itxurarekin, beren kolore ikusgarri eta tamaina gaitzarekin txunditurik uzten dituzte ikusleak oro. Panpina bakoitzaren barruan aktore bat ezkutatzen da, panpinari bizitza eta nortasun propioa ematen diona eta ikusleekin elkarreragiten duena.

Brincadeira

Brincadeira 

Brincadeira taldea 2004an sortu zen musika afro‐brasildarraren eraginpean. 2008an taldeak gizarte proiektuaren izaera hartu zuen eta gazteen prestakuntza da orain bere lehentasuna. Gaur egun, hasierako eraginak alde batera utzi eta seiehundik gora emanaldi eskaini ondoren, berrikuntza erritmiko eta koreografikoak dira talde honek prestatzen dituen ikuskizun sofistikatu eta ikusgarrien ezaugarria.

Futur Metal (Brotons)

Futur Metal bost figura mitologiko eta futurista puzgarri erraldoik osatzen dute, denak ere metalezko koraza eta armadura itxurazko efektuz jantzita. Badarabiltzate hainbat efektu berezi, hala nola ke makinak eta laser izpiak. Figuren ondoan badira “metalezko gudariak”, piztiak borrokatu eta kontrolatu behar dituztenak desfileko umetxoek lagunduta. Futur Metal taldeak soinu teknika berritzaileak erabiltzen ditu, igorgailu eta hargailu sistema baten bidez lortzen duelarik unisonoan entzunaraztea taldeko elementu bakoitzaren soinua eta soinu‐banda bizia, bien arteko korrontean barnatutako publikoa fantasiaz, dragoiz eta beste errealitate bateko izakiz betetako unibertsoan murgilaraziz.

Real Banda de Gaitas 

Ourenseko Foru Aldundiko Real Banda de Gaitas taldea da Gaita Eskola Probintzialean tresna horren sekretuak ikasten ari diren hamabost mila ikasleen adierazpen gorena. Gaita Eskolako ikasleentza beren burua adierazteko eta praktikak egiteko gunea izateaz gain, Real Banda de Gaitas taldearen helburua da instrumentua bera ezagutarazi eta balioaraztea Galiziako berezitasuna bezala, herri horren espiritua munduko bazter guztietara eramanez. Horixe da behintzat Xosé Lois Foxo fundatzaile eta zuzendariaren asmoa.