Ekitaldia

Gabonetako Kontzertua Abenduak 20

 

Aurkezpena

Eguberriaren Kontzertu tradizionala Begoña-ko Basilikan abenduaren 20an ospatuko da. Oraingo honetan, “Musika Florea” orkestra txekiar prestigiotsuak Jans Dismas Zelenka-ren lana interpretatuko du.

Jan Dismas Zelenka-ri buruz ( Lunovice 1679-Dresde, 1745)

Zelenka, konpositore eta kontrabaxu-jotzaile txekiarrak, Dresdengo Saxoiko Kapera Errealeako maisua, onarpen handia eduki zuen bere garaian. J. S. Bach -n-musikarekin gertatu zen bezala, bere lan gehienak bere heriotzaren ondoren ahaztu ziren eta ez zen XX mendearen azkenerarte izan, berriz bere lanak interpretatu zirenean. Bere berraurkitzetik, Zelenka berriro ere kokatu da Barrokoko zeruaren izarrik distiratsuenen artean, Handel, Bach eta Telemann bezalako konpositoreen ondoan.

Bere Eguberriko musika estilo mistoan idatzita dago, osatze estilo tradizional polifoniko eta kontrapuntistikoaz gain, Zelenka-k testu espiritual eta liturgikoen edukia jenialtasunez adierazten du birtuositate instrumentala garatuz.

Egitaraua / Ordutegia

Ekitaldia 20.00 orduetatik aurrera izango da

Konpositorea: Jan Dismas Zelenka (Lunovice, Bohemia, 1679 – Dresde, 1745) -

> Magnificat en do mayor 
> Motetto para Nativitate – O magnum mysterium 
> Missa Nativitatis Domini               

      

Protagonistak

“Musika Florea”

Marek Štryncl zuzendari eta biolontxelo-jotzaileak “Musica Florea” taldea sortu zuten 1992an, Txekiar Errepublikako interpretazio historizistaren alorrean lehenetako ekimen serio bat izanez. Taldearen fundazioa eta bere ospearen bermea istrumentu originaletan edo beraien kopietan oinarritzen dira.

Taldearen errepertorioak, Barrokotik XX menderarte, ganberako musika instrumentala, musika instrumental eta bokal sakratu eta profanoa, orkestaren kontzertuak eta obra sinfoniko handiak, operak eta oratorioak, bere gain sartzen ditu.

2002 tik aurrera Musica Florea-k bere kontzertu serieak aurkezten ditu, berraurkitutako konposizioetan, merezidun interpretazio historizistetan enfasia jarriz.

Sopranoak:

Barbora Sojková 
Stanislava Mihalcová 
Marta Fadljevičová 

Mezzosopranoak:
Markéta Cukrová 
Sylva Čmugrová 

Tenoreak:
Martin Ptáček 
Čeněk Svoboda 

Sarrerak

DOHAINIK – GONBIDAPENAK

Gonbidapenak abenduaren 16.tik aurrera har daitezke, 11:00etatik – 18:00etara, Bilbao 700 egoitzan (Zabalguneko plz 11-1º). Ezinbestekoa da NANa aurkeztea; gainera, persona bakoitzeko 2 sarrera baino ez dira emango.