Ekitaldia

2014ko Gabonetako Kontzertua Abenduak 19

 

Aurkezpena

Eguberriaren Kontzertu tradizionala Begoña-ko Basilikan abenduaren 19an ospatuko da. Oraingo honetan, SALZBURGOKO MOZARTEUM UNIBERTSITATEKO GANBERA ABESBATZAk Herbert Böck zuzendariarekin batera, “HODIE CHRISTUS NATUS EST” emanaldia eskeiniko digute.

Egitaraua / Ordutegia

Ekitaldia 20.00etatk aurrera izango da.

Hodie Christus natus est, Jan Pieters Sweelinck  (1562-1621)

Lobet den Herrn, alle Heiden, Johann Sebastian Bach (1685-1750)1

Magnificat, Felix Mendelssohn-Bartholdy (1809-1847)

Anton Bruckner (1824-1896):
Ave Maria
Virga Jesse

Ave Maria, Giuseppe Verdi (1813- 1901)

Quatre motets pour le temps de Nöel, Francis Poulenc (1899- 1963):
O magnum mysterium
Quem vidistis pastores dicite
Videntes stellam
Hodie Christus natus est

Es ist ein Ros entsprungen (Arrosa bat loratu da ), Michael Praetorius eta/y Jan Sandström

Johann Sebastian Bach:
Vom Himmel hoch, da komm ich her
O Jesulein süß, o Jesulein mild

Still, o Himmel, Austriako Gabonetako herri abestia 

Bake gaua
(jatorrizko bertsio alemana: Stille Nacht, heilige Nacht), Franz Gruber (jatorrizko konpositorea) (1787-1863)2

Iraupena: 60 minutu inguru (atsedenaldirik gabe)

Protagonistak

Salzburgoko Mozarteum Unibertsitateko Ganbera Abesbatza

coro-salzburgo

2007an sortu zen hainbat musika ikasleren ekimenez, a capella musikaren errepertorioa entseatu eta interpretatzeko ahalik eta kalitate handienez. Koro eta orkestra zuzendaritzako irakasle Herbert Böck da koroko zuzendaria, eta audizioetan aukeratutako Mozarteum Unibertsitateko departamendu guztietako ikasleak biltzen ditu.

Abesbatzak ospe handia lortu zuen lehenengo urteetatik, unibertsitate abesbatza garrantzitsuenetakotzat jo izan zelarik. Hona hemen bere emanaldi txalotuenetako batzuk: Purcellen Dido and Aeneas produkzio eszenikoa eta Webernen Entflieht auf leichten Kähnen obra zailaren estreinaldia Austrian, Hagen-Quartett laukote ospetsuarekin batera “Webern pur” jaialdian (2008). 2009ko martxoan abesbatzak Felix Mendelssohn-Bartholdy (Mendelssohn-Nacht”) konposatzaileari eskainitako egitaraua interpretatu zuen eta Henry Purcelli eskainitako beste kontzertu bat ere bai musikariaren 350. urteurrenaren karietara.

2010ean egin zuen ganbera koroak lehen nazioarteko bira eta kontzertu harrigarria eskaini zuen Slovenj Gradec hirian (Eslovenia), Hugo Wolfen jaioterrian, konposatzailearen 150. urteurrena ospatzeko. Egitarauan Wolfen Joseph von Eichendorff-en poemetan oinarritutako sei kantu sakro eskaini zituzten eta Esloveniako telebistak erretransmititu zuen.

2011n koroak a cappella musikako bi programa eskaini zituen Mozarteum Unibertsitateko Solitär Concert Hall aretoan. Programa horien barruan interpretatu zituzten Frank Martinen A cappella meza lau ahotseko bi kororentzat eta Gustav Mahler, Zoltan Kodaly, Javier Busto edo Sven David Sandström konposatzaileen obrak.

2012ko abenduan abesbatzak kontzertu bat eskaini zuen bere bosgarren urteurrena ospatzeko eta harrera bikaina izan zuen prentsaren nahiz en-tzuleen artean.

2013ko martxoan koruak Fundación Bilbao 700 – III Millenium Fundazioaren gonbita jaso zuen Bilbao Ars Sacrum kontzertu sortan parte hartzeko, eta 2014an berriro izan da gonbidatua Fundazioak Bilbon urtero antolatzen duen Gabon Kontzertua ematera.

Herbert Böck, zuzendaria

director-concierto-navidad14

Vienako Haur Abeslarien Koruko kide bezala hartu zituen bere lehenbiziko musika ikasketak. Soprano bakarlari aritu zen Nikolaus Harnoncourt-ek eta Concentus Musicus-ek egindako Bachen Kantatak lanen grabazioan. Oboe, zuzendaritza, konposizio eta musika pedagogiako ikasketak egin zituen Vienako Musika Akademian. 1985etik 1990era bitartean Vienako Irratiko Orkestra Sinfonikoko oboe-jole nagusia izan zen. 

Concentus Vocalis taldearen zuzendari nagusi bezala berehala lortu zuen ospea nazioarteko lehiaketetan eta hainbat sari irabazi zituen, hala nola ganbera koruen saileko lehen saria eta European Broadcasting Union-en lehen sari orokorra (Helsinkin, 1987). 1995ean koru zuzendaritza eta ganbera-taldeen irakasle postua eskuratu zuen Salzburgoko Mozarteum Musika Unibertsitatean, eta 2007an Salzburgoko Mozarteum Ganbera Korua sortu zuen, bera delarik bere zuzendaria.

Zuzendari aritu da orkestra hauetan: Vienako Filarmonikako Haize Taldea, Wiener Kammerorchester, Akademie S. Michael Wien, Wiener Akademie, Mozarteum Orchester Salzburg eta Niederösterreichisches Tonkünstlerorchester. Vienna Konzerthaus antzokian lan sinfoniko-koral handiak zuzendu ditu, nola baitira Honegger-en Le roi David, Orff-en Carmina Burana, Bachen Pasioa San Juanen arabera, eta Haendelen oratorioekin osatutako kontzertu sorta zenbait.

Baita ere zuzendu ditu Erromako Santa Zezilia Orkestra, Brnoko Orkestra Filarmonikoa eta Radio Franceren Orkestra Filarmonikoa, Europako beste orkestra batzuen artean, eta lankidetzan aritu da koru hauekin: Radio Choirs of WDR Cologne, MDR Lepzig, Rundfunkchor Berlin, RIAS-Kammerchor Berlin eta Estatu Batuetako Berkshireko Koru Jaialdia. Bere Mozarteum Ganbera Koruarekin kontzertuak ematen ditu  Salzburgoko Mozarteum Unibertsitateko “KlangReisen” kontzertu sortan.

Sarrerak

DOHAINIK – GONBIDAPENAK

Gonbidapenak abenduaren 15etik aurrera har daitezke, 11:00etatik -18:00etara, Bilbao 700 egoitzan ( Zabalguneko Plz 11-1º ). Ezinbestekoa da NANa aurkeztea; gainera, pertsona bakoitzeko 2 sarrera baino ez dira emango.