Ekitaldia

Bilbao Flamenco Jaialdia 2013 Irailaren 3tik 14ra

 

Aurkezpena

Bilbao 700 Fundazioak eta Bilbao Flamenco erakundeak Bilbao Flamenco Jaialdia antolatzen dute. Bertan flamenkoko izar batzuk izango ditugu ikusgai. Abeslariak, dantzariak eta kitarra-jotzaile onenetarikoak Bilbon izango dira. 

Irailaren 3tik 14ra bitartean Bilbao Flamenco Jaialdiaren seigarren edizioa ospatuko da, Paris, London, Erroma, New York edo Tokioko nazioarteko flamenko jaialdi handienen mailara heldu arteko pisu eta aintzatespena lortu duen zita eta bere programaren barruan Estrella Morente, Eva Yerbabuena eta el Niño Joseleren mailako artistak daude, besteak beste.

 cartel-bilbao-flamenco-2013

Egitaraua / Ordutegia

Martes / Asteartea – Iraila 3 Septiembre

Omenaldia CARMEN AMAYAri “BAJARÍ (Bartzelona) dokumentalaren aurre-estreinaldia” KARIME AMAYAk dantza egingo du.

Campos antzokian, 20:00etan. 2 €

Bilbao Flamenco 2013 jaialdiak omenaldia egingo dio Carmen Amaya flamenko-dantzari mitikoari, Eva Vila zuzendariaren “Bajarí” dokumentalaren aurre-estreinaldia eginda. Dokumentalak ijitoen kultura Bartzelonan agertzen digu. Bajarí hitzak Bartzelona esan gura du ijito-hizkeran.
Bajarí dokumentalean bizi-bizirik dagoen tradizioa agertzen da: flamenkoa eta Bartzelonan sortutako rumba. Karime Amayak (Carmen Amayaren loba-iloba), diziplina horietan talentu gehienen duten musikari gazteekin batera, utzitako legatu handienaren inguruan, “artearen” inguruan alegia, ikuskizun ederra sortu dute.

2013an, Carmen Amayaren mendeurreneko urtean, gure protagonista gonbidatuak, Karime Amayak, Campos antzokian dantza egingo du dokumentalaren proiekzioaren ondoren. Jerezeko Jaialdian ustekabeko mailan urtean emandako artista izateagatik saritua izan zen.

Jueves / Osteguna – Iraila 5 Septiembre

DIEGO DEL MORAOk aurkeztuta “ORATE”

NH Villa de Bilbao hotelean, 21:00etan. Doan.
 
diego-del-morao

Diego del Morao flamenko-gitarrista Jerez de la Frontera herrian 1978an jaio zen. Flamenko-gitarristarik handienetakoa zen Moraíto Chicoren semea da.

Diego del Moraok karrera profesionala artista handi askori lagun egiten hasi zen. Horien artan ditugu La Macanita, José Mercé, Diego Carrasco, El Cigala, Potito, El Torta, Niña Pastori eta Montse Cortés. Flamenko-kantarien grabazioetan jotzeko eta bai zuzenean jotzeko ere asko dira jasotzen dituen eskaerak. Bilbora dator boskote bat eratuta, “Orate” diskoaren aurkezpena egitera. Horretan gitarrista jereztarrak Moraotarren etxe gitarristikoaren herentzia eta berrikuspen musikal pertsonala uztartzen ditu.

Asteartea – Iraila 10 Septiembre

NIÑO JOSELEk aurkeztuta, “EL MAR DE MI VENTANA”

Campos antzokian, 20:00etan. 6 €

 1674_big

Juan José Heredia, “Niño Josele” ezizenaz ezagutuagoa, Almerian jaio zen 1974an.
Almeriako flamenko-kantari eta jotzaileen dinastia luze bateko ondorengoa da. 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen nabarmentzen eta 1996an Sevillako urtebiko flamenko-ekitaldian interpretari gazteen lehiaketa irabazi zuen.

Herrialde askotan jo du, arlo guztietako musikariekin batera. Esate baterako, Paco de Lucía, Montse Cortés, Duquende, Remedios Amaya eta Enrique Morente flamenkoekin edo Lenny Kravitz, Alicia Keys eta Elton John nazioarte-mailako musikariekin batera jo du.

Musika-produktore batzuek ere kolaboratu dute harekin; hala nola, Javier Limón edo Fernando Trueba. 2010eko Grammy Latinoetarako izendatua izan zen “Española” diskoagatik. Baita 2012an ere, “El mar de mi ventana” albumagatik. Horixe aurkeztuko digu Bilbao Flamenco 2013 jaialdian, zazpikote formatuan eta Juan de Juanen dantzarekin.

“Flamenkoa ibai askotako, iturri askotako urak jasotzen dituen, bere egiten dituen itsasoa da” musikariaren hitzetan. Barneko itsasoa ere bada flamenkoa eta jaioterrian, Almerian, prestatu

Asteazkena – Iraila 11 Septiembre

LUIS EL ZAMBO, FERNANDO MORENOrekin

NH Villa de Bilbao hotelean, 21:00etan. Doan.
 

luis-el-zambo

Luis Fernández Soto, Luis “El Zambo” (Jerez, 1949) Jerezeko flamenko-kantarien leinu handietatik dator. Aitaren aldetik, Parrilla, Terremoto, Borrico eta Serna familien ahaidea da; eta amaren aldetik Soto eta Sordera leinuen ahaidea. Paco la Luz eta Tío José de Paularen ondorengoa eta egun flamenko-kantarietan balio handikoak diren José Mercé eta Vicente Sotoren ahaidea. Umetatik aritu da kantatzen; hala ere, familiaren negozioan arrain-saltzaile aritu zen eta lan horretan aritu zen flamenkoan ziharduen bitartean. Jende askoren aurrean egindako lehenengo agerraldia ‘Juncales de Jerez, Cayos reales’ (1998) diskoa izan zen, Moraítoren gitarrarekin. Hurrengo urtean, ‘La familia de Los Zambo’ grabatu zuen. Luis ‘El Zambo’ galzorian dagoen kantari-mota bateko azkena, flamenko-kantu primitiboko azken kate-maila, dugu; edozein lagunarte, antzoki edo jaialdi hankaz gora jartzeko gai berezko ezaugarriengatik, arbasoen oihartzunagatik eta flamenko-jakintza bere-bereagatik.

Fernando Moreno arituko da gitarrista. Gitarra-jotzaile jereztar hau eskarmentu handikoa da, flamenko-kantuaren lagun eginez nabarmentzen dena. Hamaika aldiz jardun du Rancapino eta kastako beste flamenko-kantarirekin lagun eginez. Txaloak egiten Chícharo eta Gregorio de Jerez izen onekoak arituko dira.

Jueves / Osteguna – Iraila 12 Septiembre

ESTRELLA MORENTEk aurkeztuta, “AUTORRETRATO”

Campos antzokian, 20:00etan. 15-20 €

Estrella Morente, 1980an Granadan jaio eta hiri hartako Sacromonte auzoan hazia, Enrique Morente eta Aurora Carbonell bailaoraren alaba eta Montoyita gitarristaren iloba. Karrera bikainean hainbat aipamen, sari eta onarpen izan ditu. Hona hemen batzuk: platinozko disko bat, urrezko disko bi, Flamenko-albumik onenarentzako 2006ko Musika Saria, Flamenko sormen-lanik onenarentzako Ondas saria, Grammyrako izendatua.

Estrella Morentek sei urte diskografian ekarpenik egin gabe, laugarren albuma grabatu eta huraxe, “Autorretrato” albuma dakarkigu. Errepertorioan sustraiak eta berrikuntza uztartzen ditu: “sigiriyak”, buleriak, antzinako sevillanak eta pregoiak, San Juan de la Cruzen olerkiekin, Lola Floresi egindako omenaldi batekin, Carlos Canoren habanera batekin, Karibeko erritmoekin eta requiem batekin uztartuta.
Haren aita Enrique Morentek pentsatu eta produzitutako diskoa. Horretan musikari handi batzuek parte hartu dute; hala nola, Michael Nyman, Path Metheny, Paco de Lucía eta Tomatitok.

Viernes / Ostirala – Iraila 13 Septiembre

JOSÉ CANELA con MANUEL JERO / GINESA ORTEGA, JUAN RAMÓN CAROrekin

NH Villa de Bilbao hotelean, 22:00etan. Doan

jose-canela

José Canela kantaore bikaina da, izen ona Espainiako flamenkoaren panoraman egin duena, asko ikasita eta dedikazio handiz.

11 urterekin Murtziako Lo Ferro jaialdian konpaseko kantuetan lehen saria lortu zuenetik, José Segoviak, Canela Semeak, jarraitu du sariak irabazten eta, batez ere, etenik gabe lan egiten. Kastatik datorkio: José Canela Canela de San Roque flamenko-kantari handiaren semea eta, amaren aldetik, Cadizeko Montoya – Jarrito saga flamenkoaren ondorengoa.

Gaitasun handiak ditu eta “eskubidezko” kantuen defendatzailea da. Zenbait sari garrantzitsu eskuratu ditu; hala nola: Antonio Mairena lehen saria (Mairena del Alcor), Leganeseko (Madril) urrezko jarlekua eta Cadizeko Alegria bidezko Kantuaren Lehiaketa Nazionaleko lehen saria.
Gitarrazko akonpainamendua egiten MANUEL JERO arituko da. Jerezen arte gehien duten familietako batean jaioa. Periquínen semea da Niño Jero. Sormen handiko gitarrista, sustraiak dituena eta flamenkoaren uhin berrian sartu eta hor proiektuak dituena.

ginesa-ortega Familia ijito batean, Frantzian, 1967an jaiotakoa. Bartzelonan bizi da eta hasiera-hasieratik egon da flamenkoaren munduari lotuta. 12 urterekin hasi zen kantatzen eta ordutik jaialdiri garrantzitsuenetan parte hartzen du.

Musikan izandako traiektoriak eta jakin-min artistikoak jazzaz interesatuta egotera eraman zuten eta “Iberia” flamenko-fusioko taldean sartu zen. Talde horrekin jaialdi askotan jardun du artista handiekin batera, esate baterako, Chick Corea eta John McLaughlinekin.

Flamenko-kantuaren ahotsik urratzaileen eta errebultsiboenetakoa, entzulerik zorrotzenak konbentzitzeko gai. Estilo askotako proiektu eszeniko zein musikalei (jazza, latinoa, klasikoa, abangoardiako antzertia) ekiteko malgutasun handia du; eta hori nortasun flamenkoa galdu barik. Emanaldietan birtuosismoa, adierazgarritasuna eta emozioa gailentzen dira. Bilbora Juan Ramón Caro (Bartzelona, 1973) gitarristarekin dator. Kataluniako giro flamenkoan figura handia da hau.

Munduan zenbait jira egin eta jaialdi batzuetan parte hartu du, besteak beste, Miguel Poveda, Arcángel eta Mayte Martín flamenko-kantariekin batera. Taller de Musics delakoan bluesa, jazza, solfeoa eta harmonia ikasi zituen eta gitarra eta kante-irakaslea da eskola horretan.

Irailaren 14an (zapatua)

EVA YERBABUENAk aurkeztuta “YERBABUENA”

Campos antzokian, 20:00etan 12-15 €

 
eva-yerbabuena
 

Eva Yerbabuena: Bailaora eta koreografoa. Alemanian jaio arren, handik egun gutxitara gurasoen jaioterria den Granadan egon zen eta hantxe izan zuen flamenkoarekin lehen kontaktua. Enrique “El Canastero”, Mariquilla eta Mario Maya daude Evak izandako maisuen artean, hamabi urterekin dantzatzen hasi zenean. Prestakuntza osatzen jarraitu zuen, Sevillan Arte Dramatikoa ikasten, eta Habanan koreografia-eskolak hartzen. Jauzi profesionala 1985ean eman zuen, Rafael Aguilarren konpainiarekin eta Diquela la Alhambra ikuskizunaz. Hortik aurrera eta 1998an bere konpainia propioa eratu arte, Eva Yerbabuenak lan batzuetan aritu da agertokietan, besteak beste, Javier Latorre, Merche Esmeralda eta Joaquín Cortésekin. Bere lehen ikuskizuna, Eva (1998), bere konpainian (Eva Yerbabuena Ballet Flamenco) koreografo eta zuzendari moduan karrera arrakastatsua izateko lehen mugarria izan zen. Konpainia horrekin estreinatu du, besteak beste, A cuatro voces, Huso de la memoria (2006), Décimo aniversario (2008) eta Lluvia (2009). Dantzaren Sari Nazionala eskuratu zuen 2001ean. Eta Andaluziako domina lortu 2007an. Pina Bauschek gonbidatu zuen bere konpainiaren 25. urteurrena zela-eta, agertoki berean jardun zuela Baryshnikovekin. Mike Figgis zuzendari ingelesaren pelikula pare batean aktoresa izan da. Yerbabuena oraingo flamenkoaren gakoa da. 2012ko Max Saria kategoria bitan: dantzako emekumezko interpretarik onenarentzako saria “Federico según Lorca” lanaz eta dantza ikuskizunik onenarentzako saria “Cuando yo era…” lanaz.

Bilbao Flamenco 2013 jaialdian “Yerbabuena” ikuskizuna aurkeztuko digu. La Unión herrian (Murtzia) Festival del Cante de Las Minas ospetsuan arrakasta lortu berri du ikuskizun horrekin. Musika jatorra, indartsua, sentibera bailaoraren baitan kolpeka, hiru kantariren ahotsez, bailaorari barne-barnetik era askotako sentimenduak ateratzen laguntzeko. Kantea, dantza eta gitarrra modu puruan eta kontzesiorik gabe.

JESÚS MÉNDEZ, MANUEL VALENCIArekin

Campos antzokian, Cúpula aretoan. 22:00etan. Doan.

 
jesus-mendez
 

Jesús Méndez (Jesús Ruiz Cabello, Jerez, 1984) Jerezeko harrobi flamenkoko kantaririk nabarmenena da eta flamenkoaren panorama orokorrean kontuan hartu beharreko erreferentzia. Méndez familian sortua, “La Paquera de Jerez” izen oneko kantaoraren loba da. Jerezeko la Plazuela auzoko tradiziorik onenari lotuta dago haren artea, Santiago auzoko estiloak baztertu gabe, hauek ere kante jereztarraren beste zutabe bat dira-eta. Estilo flamenko asko estudiatu eta ezagutzen ditu. Batez ere, buleria, segiriya, soleá eta fandangoa menderatzen ditu.

Debuta 2002an egin zuenetik jereztar kantaor gazte honek maila handiko artistekin lan egin du; hala nola, Moraíto Chico, El Güito, Rocío Molina, María del Mar Moreno eta Carmen Cortésekin. Disko bi kaleratu ditu: “Jerez sin Fronteras” (2008) eta “Añoranza” (2012). Bilbora harekin gitarran lagun, beti bezala, Manuel Valencia dator. Manuel Valencia, (Jerez, 1984) Manuel Moraoren eskolaren jarraitzailea eta ukituaren maisu handien antzera egiten du akonpainamendua: kantaorrari dagokion lekua emanez eta une gakoetan harentzat inspirazio-iturria izanik. Jerezeko flamenkoaren deitura batean errotuta, Terremoto de Jerez entzutetsuen ondorengoa da. Haiekin hazi da. Musika-soinu bere-berea du, oso jereztarra. Jesús Méndezi ez ezik, beste flamenko-kantari askori ere lagun egiten die; besteak beste, Vicente Soto “Sordera” eta Manuel Agujetasi.

 
 

Sarrerak

- Sarrerak erosgai esteka honetan:  https://ticket.kutxabank.es/janto/
- 944 310 310
- Campos Elíseos Antzokiaren Lehiatiletan