Ekitaldia

Bilbao Flamenco 2015 Urriaren 1etik 9ra

 

Aurkezpena

Bilbao 700 Fundazioak eta Bilbao Flamenco erakundeak Bilbao Flamenco Jaialdia antolatzen dute. Bertan flamenkoko izar batzuk izango ditugu ikusgai. Abeslariak, dantzariak eta kitarra-jotzaile onenetarikoak Bilbon izango dira. 

Urriaren 1etik 9ra bitartean Bilbao Flamenco Jaialdiaren edizio berria ospatuko da, Paris, London, Erroma, New York edo Tokioko nazioarteko flamenko jaialdi handienen mailara heldu arteko pisu eta aintzatespena lortu duen zita eta bere programaren barruan tamaina handiko artistak aurkituko dituguna.

12010513_1101869066490797_7422644246158774089_o

Egitaraua / Ordutegia

Bilbao Flamenco Jaialdia Campos Elíseos Antzokian ospatzen da. Ikuskizun guztiak 20:00etan hasiko dira

URRIAK 1, OSTEGUNA / MANUEL PARRILLA
A mi gente
Prezioa: 6€

URRIAK 2, OSTIRALA / CARMEN LINARES
Remembranzas
Prezioa: 10€

URRIAK 3, LARUNBATA / COMPAÑÍA ANTONIO GADES
Fuego
Prezioa: 20-15€

URRRIAK 6, ASTEARTEA 6  / RICARDO PACHÓN
Hitzaldi irudiztatua: Camarón Nuestro
Doako ikuskizuna jaialdiko beste sarreraren bat erakusten bada

URRIAK 7, ASTEAZKENA / LOLE KONTZERTUAN
ALBA MOLINA-ren laguntzarekin
Prezioa: 10€

URRIAK 8, OSTEGUNA  / GERARDO NÚMEZ ETA CARMEN CORTÉS
Bilera Flamenkoa (Reunión Flamenca)
Prezioa: 10€

URRIAK 9, OSTIRALA / BALLET FLAMENCO DE ANDALUCÍA
Irudiak (Imágenes)
Prezioa: 20-15€

Gogoan izan, abonoak ere eskuragarri dauzkazue Jaialdiaren jarduera guztiak joateko 55€gatik.  

Protagonistak

Manuel Parrilla ‘Pa mi gente’

Jerezeko Manuel Parrilla gitarristak emango dio hasiera 2015eko Bilbao Flamenko Jaialdiari urriaren 1ean, eguena. Bertan aurkeztuko du bakarka egin duen lehen lan diskografikoa. Ibilbide luzea izan du eta artista ospetsuekin egin du lan, esaterako Joaquín Cortes, Niña Pastori, Miguel Poveda eta José Mercé. Orain, Parrillak honela definitzen du ‘Pa mi gente’ diskoa: “funtsean gitarra flamenkoko diskoa da”. Omenaldia egiten die aitari, alabari, anaiei, bai eta Fernando Terremoto semeari, Moraítori edo osabari, Parrilla de Jerez. Bere mundu pertsonala eta profesionala osatzen duten guztiei. ‘Pa mi gente’ diskoak kontzertuko gitarra flamenkoaren alegatua izan nahi du eta Jerezen gitarra jotzeko modu tradizionala eta erabateko modernotasuna uztartu ditu, flamenkoaren soinutik inoiz aldendu barik. Baliteke hau izatea gitarrista guztiak irrikaz itxaroten ari ziren gitarra-diskoa.

Carmen Linares ‘Remembranzas’

Urriaren 2an, barikua, Carmen Linares cantaorak ‘Remembranzas’ (2011) diskoa eskainiko die Bilboko ikus-entzuleei. Zuzenean grabatu duen lehen diskoa da eta 12 abesti dauzka. Bertan omentzen ditu poeta handi batzuk, adibidez Federico García Lorca edo Miguel Hernández, eta bere aita, haren ibilbideko abestirik ospetsuenak aztertuz. Carmen Linaresek Arte eta Zientzien Akademiako ‘Bizitza osoko’ saria jaso zuen 2011n eta 40 urte baino gehiago egin ditu bere ibilbide profesionalean; hain zuzen ere, disko honetan flamenkoaren inguruan sentitzen dituen pasioa eta ikaskizunak bildu ditu. Bere lankide musikari eta ikuskeei eskerrak emateko modu bat ere bada.

Antonio Gades Konpainia ‘Fuego’

Bilbao Flamenko Jaialdiko unerik gorenetako bat ‘Fuego’ ikuskizunaren emanaldian izango da, urriaren 3an, zapatua. Manuel de Fallaren ‘El amor brujo’ lanean inspiratuta, koreografia hau izan zen Gades eta Carlos Sauraren arteko azken lankidetza arrakastatsua. Lan hau Parisen estreinatu zen 1989ko urtarrilaren 26an, Chatelet antzokian, eta bira egin zuten Europan, Japonian eta Brasilen. Baina, bitxia bada ere, ez zen Espainian antzeztu 2014ra arte, hain zuzen ere Antonio Gadesen heriotzaren hamar urte igaro zirenean. Flamenkoaz gain, lan honetan beste abesti tradizional eta gabon-kanta batzuk biltzen dira eta galdutako tradizioak berreskuratzen dira, eta denak nahasten dira. Hauxe da dantzari bikainaren presentzia agertoki batean berriro sentitzeko modurik onena.

Antonio Gades Konpainia dantza espainiarraren eta dantza flamenkoaren zutabeetako bat da sortu zenetik. Eldako koreografo ospetsuaren errepertorioan oinarrituta, maisuak definitutako eskola bitxia erakusten du, eta horrexek desberdintzen du gainerako taldeetatik. Gaur egun, konpainiak artisten zenbait belaunaldi nahasten ditu eta Gadesen eskola ezaugarritzen duten ildoen zuzeneko transmisioa ahalbidetzen dute: hizkera estetiko eta zaindua, aldi berean herri espainiarraren tradizioetan eta kulturan errotuta dagoena.

Lole Montoya

Dolores Montoya Rodríguez Lole ezizenez ezagutzen da eta Manuel Molinarekin batera (bere bikotekide artistiko eta sentimentala izan zena) flamenko berria joera musikalaren aurrendaria izan zen. Trianako abeslaria urriaren 7an, eguaztena, arituko da Bilbon. Oso txikitatik tablao ospetsuetan gogortu zen, adibidez Los Gallos-en (Sevilla) eta Las Brujas-en (Madril). Oraingoan estilo arabiar klasikorik garbienarekin itzuliko da ikuskizunen eszenara. Eragin musikal hori haurtzarotik datorkio, amak harreman handia izan baitzuen mundu eta musika arabiarrekin.

Gerardo Núñez eta Carmen Cortés ‘Reunión flamenca’

Gerardo Núñez gitarrista eta Carmen Cortés dantzaria dira gaur egungo eszena flamenkoko artistarik famatuenetako bi. Urriaren 8an, eguena, ‘Reunión flamenca’ aurkeztuko dute. Ikuskizun hori, bizitasun eta indar adierazle handikoa, urteetan gitarrista eta konpositoreak eta dantzari eta koreografoak izan duten lankidetza arrakastatsutik sortutako lanik berriena da. Gerardo Núñezek zenbait lan konposatu ditu mundu osoan ezaguna den Camen Cortésen Dantza Konpainiarentzat, Habanako Jaialdian, New Yorken edo Sevillako bi urtez behingo Erakusketan. Kontzertu honekin batera, egun berean, taldeko kideek flamenkoko tailer batzuk emango dituzte.

Andaluziako Ballet Flamenkoa ‘Imágenes’

Bilbao Flamenko Jaialdiko azken egunean, urriaren 9an, barikua, Andaluziako Ballet Flamenkoa arituko da, ‘Imágenes’ lanarekin. Amaiera bikaina izango da Sevillako bi urtez behingo Flamenkoko XVIII. Erakusketan Ikuskizun Onenaren Giraldillo saria lortu zuen lana ikustea. Rafaela Carrascoren lan honek Andaluziako Ballet Flamenkoak urteotan egin dituen ekoizpenen unean jasotzen ditu. Omenaldia egiteko aukeratu diren uneak ez dira Balletaren etapa desberdinen gainbegirada soila. Hori baino gehiago, aldi desberdinen interpretazio pertsonala dira, gaur egun zuzendari artistikoa den Carrascoren ikuspegi eta esperientziatik egina.

Andaluziako Ballet Flamenkoa arte jondoaren ordezkari instituzionalik gorena da eta flamenkoaren enbaxadore izan da 1994an sortu zenetik. Konpainia horretan sortu dira gaur egungo flamenkoaren izen handi batzuk, eta horregatik garrantzitsua da Mario Maya, José Antonio Ruiz, María Pagés eta Cristina Hoyos-en aztarnak gogoratzea, bai eta izan dituen koreografoak ere: Manolo Marín, Eva Yerbabuena, Fernando Romero, Isabel Bayón, Javier Latorre, Rafael Campallo, Javier Barón, Manolete, Antonio Gades, Alejandro Granados, Rubén Olmo eta Rafaela Carrasco. Balletaren historian hainbat sari gogoangarri izan dira, ikusleen eta kritikarien eskutik etorritakoak eta arte eszenikoetan adituek emandakoak. Horregatik guztiagatik da konpainia garrantzitsua eta bere ekoizpenak sakon sartu dira ikusleengan, mundu osoan flamenkoaren inguruko gero eta interes handiagoa sustatuz.

Sarrerak

Sarreren saltzeko datak:
-Irailaren 7tik urriaren 9ra Arteria Campos Eliseos-ko lehiatiletan eta Kutxabank-en orotarako kutxazainetan, kutxanbank webgunean eta telefono bidez 944 310 310 

-Irailaren 15etik Jaialdia hasi arte gure egoitzan, Bilbao 700 Fundazioa (Zabalgune Plaza 11-1), 12.00etatik 14.00etara  eta 17.00etatik 19.00etara.

Gogoan izan, abonoak ere eskuragarri dauzkazue Jaialdiaren jarduera guztiak joateko 55€gatik.