Ekitaldia

BILBAO ARS SACRUM 2014 Apirilak 5,7,8,9,10 eta 12

 

Aurkezpena

Eliz musikan oinarritutako hitzordu kulturala da Bilbao Ars Sacrum (BAS) zikloa. Guztira, 6 kontzertu eskainiko dira, guztiak Bilboko Enkarnazio elizan (Atxuri). Aurreko urteetan bezalaxe izen handiko musikari, talde eta ahots bakarlariak bilduko dira. Aro ezberdinetan zehar espiritualtasunean eta bizipen erlijiosoan inspiratu izan den musikaren ibilbide aberatsa ezagutzera emango dute euren interpretazioen bidez.

Egitaraua / Ordutegia

BAS-5 ABRIL

APIRILAREN 5 EAN: Gizakundearen Elizan – 20:30ean

Antonio Salieriren La Passione di Gesù Cristo

  • Auxiliadora Toledano, sopranoa
  • Maite Maruri, mezzosopranoa
  • Alain Damas, tenorra
  • José Antonio López, baxua
  • Bilboko Koral Elkartea (Julio Gergely, zuzendaria)
  • Das Neue Orchester

Pasioari dedikatutako oratorioaren XVIII. mendeko konposizioen historian, La Passione di Gesù Cristo (1730) obrak estetika berri baterako jauzia ekarri zuen. Honetan, sufrimenduaren sentimenduzko azalpenen bitartez, Pasioaren egitateen hitzez hitzezko irakurketa baztertzen dute, Biblian azaltzen diren bezala.

Metastasioren obrak Bibliaren hitzak eta Jesus pertsonaia gisa erabat alboratzen dituen antzerkiaren egitura dauka eta Europako herrialde katolikoetan (eta horietatik kanpo ere) oso ospetsu bilakatu zen XVIII. mendean.

Izen handiko konpositore askok haien konposizioetan honako libretoa erabiltzea garai hartako Pasioaren Italiako oratorioetan izandako eragin handiaren adibidetzat jo daiteke. 

EGITARAUA DESKARGATU >

 

bas-in-furore

APIRILAREN 7AN: Gizakundearen Elizan – 20:00ean

In Furore

  • María Espada, sopranoa
  • Orquesta Barroca de Sevilla
  • Pablo Valetti, concertinoa-zuzendaria

Programa honetan Pietro Locatelli, Antonio Vivaldi, Giovanni Battista Pergolesi eta Juan Frances Iribarrenen obrak bildu dira. 

EGITARAUA DESKARGATU >

 

bas-pasion-y-gloria

APIRILAREN 8AN: Gizakundearen Elizan – 20:00ean

Pasioa eta Aintza. Kantatak eta moteteak

  • Dagmar Saskova, sopranoa
  • Luciana Mancini, altoa
  • Jan Van Elsacker, tenorra
  • Luc Bertin-Hugault, baxua
  • Ensemble La Fenice
  • Jean Tubéry, zuzendaria

Johann Christoph Pachelbel konpositorearen (1653-1706) Christ lag in Todesbanden Bazkoko kantatarekin hasten da kontzertua. Asmatzeko gaitasunagatik generoaren barruan egindakoen artean nabarmentzen da.

XVII. mendearen hasieran musika erlijiosoaren sorrera, batez ere, pieza laburrez osatuta zegoen: motete polifonikoak (abesbatza bikoitzeko zortzi ahotseko obrak, Schütz, Schein o Scheidt bezalako konpositoreek hoberenduak), edo kontzertu espiritualak (Geistliche Konzerte) hainbat abeslari eta, batzuetan, zenbait tresna batzen zituena, baxu etengabeaz lagunduta.

Kantatetan, tamainak handiagoak dira ikuspuntu biren arabera: alde batetik, soinu-efektuetan lau ahots (bakarlariak edo abesbatza) eta haria bost zatitan daukan tresna-jotzaile talde bat biltzen dira; bestetik, konposizioa sekzio-kopuru handiago batean banatuta dago, esate baterako, sinfonia, ritornello instrumentalak, bakarlariei emandako bertsetak (bakarkakoak, duetoak…) eta abesbatzak.

Konposizio hauek J S Bachen ondorengo kantaten eredua osatzen zuten.

EGITARAUA DESKARGATU >

 

bas-musica-ortodoxa-rusa

APIRILAREN 9AN: Gizakundearen Elizan – 20:00ean

Errusiako musika ortodoxoa

  • Errusiako Patriarkatuko Korua
  • Anatoli Grindenko, zuzendaria

Musikaren bidez testua azaltzeko asmoa daukan Elizako kantu katolikoak ez bezala, kantu ortodoxoak agerkundearen aldeko hautua egiten du. Hau da, kantua interpretatu bitartean, testua adierazteaz gain, entzulea atmosfera espiritualean murgildu nahi da, hala, Ahalguztidunarekin sinestunek duten harremana sendotzeko. Gauzak horrela, kantuaren bidez Pantokratorren handitasuna irudikatu nahi dute eta, horren ondorioz, Sortzailearekin kantuaren bidez harremanetan jarri nahi duten gizakiek abesten dute. Kontzertu hau aparteko aukera da kantu ortodoxo historikoaren interpretazioan espezializatutako musika-talde onenetariko baten ahotsez gozatzeko. Programa honetan, Errusiako kantu ortodoxoaren historian barrena ibiliko dira.

EGITARAUA DESKARGATU >

 

bas-jardin oscuro

APIRILAREN 10EAN: Gizakundearen Elizan – 20:00ean

Lorategi iluna. Al-Andaluseko hiru kulturen musika

  • Rachid Ben Abdelsam, kontratenorra
  • Lachrimae Consort
  • Philippe Foulon, zuzendaria

Zortzi mendez Iberiar Penintsulan hiru erlijio monoteistekin (Islama, Kristautasuna, Judaismoa) identifikatutako hiru komunitate handiak elkarrekin bizi izan ziren. Garai haietan izandako kultur truke guztiak “Lorategi ilunaren” oinarrian daude, juduek, kristauek eta musulmanek osatutako kaleidoskopio musikal eta poetikoaren barrena ibilita.

Lachrimae Consort Bilbon dagoeneko ezaguna den taldea da, izan ere, BASen edizio batean baino gehiagotan parte hartu du. Beti eduki du entzulegoaren harrera ona bere interpretazioen bikaintasunari esker, garai bakoitzeko tresna bikainak erabilita. Oraingo honetan, gaur egungo abeslari baten ahotsa entzungai egongo da: Rachid Ben Abdeslam. Lehendabiziz Bilbon egongo den marokoar kontratenoreak talde handiekin abestu du: Grande Ecurie, la Chambre du Roy edo Les Arts Florissants,

Hainbat zuzendari eduki ditu: William Christie, Jean Claude Malgoire, eta abar. Lyongo Operan egoten da, eta 2013an bere debuta egin zuen New Yorkeko Metropolitan Operan, arrakasta handiz. Agertokian, besteak beste, Cecilia Bartoli eduki du bikote, Haëndelen Julius Caesar obran.

EGITARAUA DESKARGATU >

 

bas-espiritual-americano

APIRILAREN 12AN: Gizakundearen Elizan – 20:30ean ****SARRERAK AGORTU DIRA****

Espiritual Amerikarra

  • “The American Spiritual Ensemble” taldea
  • Everett McCorvey, zuzendaria

Kultur guztietan bezala, afrikarrek musika zahar eta berezia dute. Kotoi-landategietan esklabo afrikar gehienek kantu ederrak sortzen zituzten haien egoera deitoratu eta salatzeko. Apurka-apurka, XX. mendean afrikarren herri-abestietan berrikuntzak sartzen ibili ziren eta 1930eko atzeraldi ekonomikoan AEBeko gospela osatzen hasi zen. Everett McCorveyk 1995ean eratutako ‘American Spiritual Ensemble’ taldearen xedea AEBeko afroamerikar espirituala bizirik mantentzea zen. Haren kideek mundu osoko antzoki eta operetan abestu dute, esate baterako: Metropolitan Opera, New York City Opera, Houston Grand Opera, Kennedy Center, Carnegie Hall eta, AEBetik kanpo, Italia, Alemania, Britania Handian, Espainian, Txinan eta Japonian.

EGITARAUA DESKARGATU >

Sarrerak

Salneurria: 4€

Martxoaren 25etik aurrera::

- Gure egoitzan, Bilbao 700 Fundazioan :
Zabalgune Eraikina. Zabalgune Plaza 11, 1. solairua
Informazio Tfnoa: 94.679.04.88

Salmenta-ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara, etenik gabeko ordutegian

- Kontzertuaren lekuan, Enkarnazio Elizan: 

Kontzertua hasi baino ordu bat lehenago.  

*** Apirilaren 12ko kontzertuaren sarrerak AGORTU dira