Ekitaldia

BEGOÑAN KANTARI 2016ko Urriaren 10ean • 20:15etan. Begoñako Andra Mariaren Basilikan

 

Aurkezpena

Begoñako Basilikak datorren astelehenean (2016ko urriak 10) ostatatuko du Bilbao 700 Fundazioak antolatutako Begoñan Kantari kontzertua; Bilboko Koral Elkarteak emanaldi bat eskainiko du, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean eta Miriam Cepedak organoz lagunduta.

Bilbao 700 III. Millennium Fundazioak helburutzat dauka modu aktiboan laguntzea arte ederren, zientziaren eta kultur jardueren garapenean, bilbotarrak harturik jomugatzat. Asmo horrekin antolatzen eta sustatzen ditugu era guztietako ekitaldiak, zuzeneko kultur eta arte adierazpenak, eta arteari eta kulturari buruzko ikastaro, mintegi eta hitzaldiak (kontzertuak, jaialdiak, antzerki emankizunak).

Hori guztia, kalitatearen eta kultur aniztasunaren alde apustu eginez eta mundura irekitako gure euskal nortasuna harturik oinarri.

Lanean ari gara dagokion aitortza eman dakien Bilboko historian garrantzia izan duten erakunde eta gertakariei, eta baloratua izan dadin gaur egungo Bilbo hau eraikitzen lagundu duten gure aurreko guztien ekarpena, helburu honekin: gure memoria izan dadila hiritar guztientzako etorkizun hobe baterako abiapuntua.

Ikuspegi horretatik aurkezten dugu gaur Begoñan Kantari egitaraua, zeinaren bidez erantzuten diogun gure Fundazioaren leloari: “Bilbo, memoria eta etorkizuna”.

Hori guztia lortzeko, lagun eta lankide izango ditugu Bilboko Koral Elkartea, Begoñako Basilika, Bilbao 700 III Millenium Fundazioa, eta kontzertura joango diren herritar guztiak.

 

Boceto_AnuncioPrensa_Bego–anKantari_152x195_10.indd

Egitaraua / Ordutegia

2016ko Urriaren 10ean • 20:15etan. Begoñako Andra Mariaren Basilikan

Kontzertua 20:15etan hasiko da, doakoa da eta ordubete inguru iraungo du.

BEGOÑAN KANTARI:

Organoa eta koroa betidanik egon dira elkartuta. Begoñako Basilikako organoaren zaharberritzea ospatzeko antolatutako kon tzertu honetan, Bilboko Koral Elkarteak programa interesgarri bat dakar, zeinetan uztartuko diren eliza-musika eta euskal musika, organoa izanik bien arteko lokarria. Kontzertuan hainbat lan ezagun eta maitatu entzungo ditugu, adibidez Aita Madinaren Aita Gurea zirraragarria, Sorozabalen Gernika, edo Mikel Laboaren Nerea Izango Zen, eta horiekin batera musika polifoniko hutseko piezak, hala nola Goikotxearenak
(aurten ospatzen da bere heriotzaren mendeurrena). Goikoetxea goi-mailako konpositorea eta kapera-maisu ospetsua izan bazen, orobat izan zen Gorosarri, zeinaren Carillón para órgano solo dirdiratsua entzungo dugun. Begoñako Cavaillé-Coll organoak doinu garaikideagoak entzunaraziko dizkigu Rutter eta Jean Alainen piezen bitartez, tresna on batekin posible baita musika guztia, edo ia guztia, jotzea. Organoak eta Bilboko Koralak elkarturik eskainiko digute baita ere Gabriel Fauré-ren Cantique de Jean Racine lana — musika errotik frantsesa, ez bakarrik konpositore baina organo-jole entzutetsua ere izan zen egile batena (kasualitaterik ez dago). Betiko musikak eta egungo musikak, beraz, Begoñako Basilikan, guri gonbit egiten begiak itxi ditzagun eta hegan abia gaitezen musikaren hegaletan, musikak kulunkatuak. Organo berriztatua eta Bilboko Koral Elkartea sasoi bertsuan jaioak dira: hura 1884an eta hau 1886an (Bilboko Koralak aurten ospatzen du bere 130. urteurrena). Iragana eta oraina eskutik helduta, beraz, kontzertu berezi eta besteak ez bezalako batean. Eta orain, has dadila musika…

EGITARAUA:

• Kyrie (de Cantus Missae, a 8 v.m.) –   J. G. Rheinberger (1839-1901)

Aita Gurea – Aita Madina (1907-1972)

Nerea izango zen – Mikel Laboa (1934-2008) / Arm. Javier Busto (n. 1949)

Carillón (org.) - Eduardo Gorosarri (1889-1947)

Toccata in Seven (org.) – John Rutter (1945-)

Litanies (org.) – Jehan Alain (1911-1940)

Tantum Ergo nº 7 –  Vicente Goicoechea (1854-1916)

Cantique de Jean Racine – Gabriel Fauré (1845-1924)

Un homenaje a Iparraguirre  - Javier Bello-Portu (1920-2004)

Gernika - Pablo Sorozábal (1897-1988)

Begoñako amaren ereserkia –  Arturo Inchausti (1897-1986)

Protagonistak

coral de bilbao

Bilboko Koral

Bilboko Korala 1886an sortu zen oro har musika gara tzeko, eta bereziki musika korala. Helburu horiei jarraiki garatzen dute beren jarduera egun erakundea osatzen duten hiru koruek eta musika-ikastetxeak, mila lagunek baino gehiagok hartzen dutelarik parte.

Bilboko Koralaren zuzendari artistikoa Enrique Azurza da, Haurren Koruaren zuzendaria José Luis Ormazabal eta Euskeria Koruarena Urko Sangroniz.

Bilboko Korala da, 100 ahots mistorekin, erakundearen estandartea. Haren ibilbide luzean, garrantzi handiko zuzendari titular ugarirekin aritu izan da, esaterako, Cleto Zabala, Aureliano Valle, Jesús Guridi, Arturo Inchausti, Timoteo Urrengoechea, J. M. Olaizola, Modesto Arana, Rafael Frühbeck de Burgos, Juan Cordero, Urbano Ruiz Laorden, Julen Ezkurra, Gorka Sierra, Iñaki Moreno, Joan Cabero eta Julio Gergelyrekin; joan den apiriletik, esan bezala, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean dihardu.

Espainian, obra garrantzitsuak estreinatu izan ditu, besteak beste, Brahmsen Requiem aleman bat, Mozarten Aitorlearen Bez pera Solemneak, Mendelssohnen Elías oratoria, Smithen Salmoa, Francken Zorionbideak, Orffen Carmina Burana eta Vaug han-Williamsen Hodie. Mundu-mailako estreinaldien artean, berriz, nabarmendu behar dira Koralak berak eskatutako operak, Colínen Maitena, Usandizagaren Mendi Mendiyan, Santos Intxaustiren Lide eta Txidor,
Guridiren Mirentxu eta Amaya, eta Escuderoren Gernika, hala nola Arámbarriren Gaztela, Escuderoren Illeta kantata, Gorka Sierraren Gernika oratoria eta Karmelo A. Bernaolaren Euskadi. Euskarari Abestia. 2003ko otsailean, Espainiako Koru eta Orkestra Nazionalarekin
batera, Ligetiren Requiem protagonizatu zuen.

Míriam Cepeda- Organoa

Bilbon jaio zen, 1982an. Bost urterekin hasi zen musika ikasten. Handik gutxira, Bilboko J. C. Arriaga Goi-mailako Musika Kontserbatorioan jarraitu zituen bere musika ikasketak, goi-mailako tituluak lortu zituelarik pianoan, solfeoan eta musikaren pedagogian. Gero, Donostiako F. Escudero Kontserbatorioan organo eta klabezin titulu profesionalak lortu zituen E. Elizondo eta L. Fdez. Imaz irakasleekin. Kalifikazio gorenarekin amaitu zituen organoko goi-mailako ikasketak, E. Landart eta L. Mallié maisuekin, Euskadiko Goi-mailako Musika Ikastegian (Musikene, Donostia).

Pianoa, organoa eta inprobisazioa hobetzeko ikastaroak egin ditu hainbat maisurekin, besteak beste, hauekin: Olivier Latry, Michel Bouvard, Montserrat Torrent, Daniel Roth eta L. F. Tagliavini. Kon tzertuak eskaini ditu Valladolideko katedrala eta San Andres eliza bezalako lekuetan. “Voces de Pasión” zikloan parte hartu du, errezitaldi bat eskainiz “Las Huelgas Reales” monasterioan.

Focus-Abengoa Fundazioak gonbidaturik “Conciertos de Promoción” zikloan parte hartu zuen Fundazioak Sevillako Hospital de los Venerables eraikinean duen egoitzan. Kontzertu bat eskaini zuen Gipuzkoako Ateneoaren XII. “Luis Urteaga” Oroimenezko zikloan, Donostiako San Inazio elizan, eta “Musique en Côte Basque” jaialdian ere parte hartu zuen, errezitaldi bat eskainiz Donibane Lohitzuneko elizan.

2006tik bikotea osatzen du Bilboko Orkestra Sinfonikoko Luis Alberto Requejo klarinete jolearekin, eta hainbat kontzertu emandituzte elkarrekin. Piano-jole gisa ere zenbait ekitalditan parte hartu du, esaterako, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ganbera musikako denboraldian, Euskalduna Jauregian.

Azkenaldi honetan, jaialdi hauetan parte hartu du: Ataungo Nazioarteko Organo Barrokoko Jaialdian, Palentziako Organo Jaialdian eta Andorrako Printzerriko Nazioarteko Organo Jaialdian. Bere azken konpromisoen artean aipatzekoak dira Astorgako katedralean eta Leireko monasterioan emandako errezitaldiak.

2003ko abuztutik Begoñako basilikako organo-jolea da (Cavaillé- Coll 1884) eta organo irakaslea ere bai Santanderreko “Jesús de Monasterio” kontserbatorioan eta Bilboko Koral Elkartean.

Enrique Azurza – Zuzendaria

2016ko apiriletik, Bilboko Koralaren zuzendari artistikoa da. Kantu koral irakaslea Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxea- Musikenen, Enrique Azurza bere belaunaldiko koru-zuzendari nabarmen eta dinamikoenetakoa da.

Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian eta Stockholmen, Anders Ebyrekin, Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Espezializazio- ikastaroak egin zituen Eric Ericsonekin eta Carl Høgsetekin.

Euskal Herriko Unibertsitateko Korua zuzendu izan du (1999- 2016), baita Kantabriako Koru Lirikoa-Santanderreko Jaialdien Jauregiko Korua (2011-2015) eta Kantu Koralaren Aragoiko Institutuko Korua (1993-2003) ere. Baita ere, Tolosako Hodeiertz Korua zuzentzen du, hala nola musika garaikidean espezializaturiko KEA ahots-talde profesionala.

Zuzendari gonbidatua izan da RTVEren Koruan, eta Stockholmeko St. Jacob koruarekin aritu izan da.

Epaimahaikide izan da nazio-mailako eta nazioarteko jaialdietan: Debrecen (Hungaria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suitza), Maasmechelen (Belgika), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) eta Hong-Kong (Txina).