Ekitaldiak

BAS 2018. O Vos Omnes, Attendite Ergo

BAS 2018. O Vos Omnes, Attendite Ergo

Data
2018ko Martxoaren 26an
Ordua
20:00etan
Lekua
Bilbao. Gizakunde Eliza
Sarrera
Prezioa: 5 Euro
Informazio gehiago
Egitaraua deskargatu

Aurkezpena

O VOS OMNES, ATTENDITE ERGO ET VIDETE

XVII. mendearen lehen erdian lantzen ziren musika estilo guztiak aurkitzen dira Monteverdiren eliza-musikan. Batetik, estilo polifoniko zaharreko musika egiten zuen, baina, aldi berean, beste musika bat idatzi zuen gero eta antz gehiago zeukana konposizio profanoekin. Veneziako San

Markos basilikako Maestro di Cappella izendatua izan arren, eta nahiz eta eskatu zitzaion jaialdi nagusietarako musika idazteko, bere musikaren parte bat beste eliza batzuetarako eta are emankizun pribatuetarako ere idatzi zuen. O Quam pulchra lanaren hizkera, Kantarik ederrena-tik aterea, ez zegoen oso urrun garai hartako madrigalen hizkeratik, batez ere amaiera hasperentsu eta kromatikoan.

Monteverdiren lan ospetsuena, Lamento d’Arianna izan zen. 1608ko L’Arianna operaren zati bezala agertu zen lehenik —opera hori galdua da, damurik— eta gero eskuizkribuetan ibili zen eskutik eskura, harik eta 1623an inprimaturik agertu zen arte. 1614an Monteverdik bere seigarren madrigal liburuan bost zatitan banatutako moldaketa bat argitaratu zuen. Azkenik, 1640an, Selva Morale izeneko bere eliza-musikako bilduman, Monteverdik pieza hura bera testu berri batekin argitaratu zuen Pianto della Madonna izenburuarekin, Ama Birjina Gurutzearen oinetan negarrez agertuz.

Monteverdik instrumental hutsa ez zen musika idatzi zuen eta bere hurrengo lan gehienetan tresnen zeregina ritornelli- etara mugatzen da, Confitebor a voce sola lanean bezala.

Antonio Bertaliren hirukoterako sonatek estuki jarraitzen dute egitura aldetik Castelloren eredua. Esan beharra dago Dario Castellok Monteverdiren esanetara lan egin zuela San Markosen tresna-jole bezala.

Bertalik biolin-jole biziki trebearen ospea zeukan –Antonio dall violino omen zuen goitizena–, Vienan Maestro di Cappellabihurtu aurretik. Ez da harritzekoa bere BiolinerakoSonatak halako trebezia eskatzen badio interpreteari beregeldialdi bikoitz eta posizio altuen erabilera ugariekin.

Buonamentek, Picchik eta Valentinik ondo ezagutzen zuten Monteverdiren lana. Beren konposizioek musika baketsua- ren beste mota aski ezberdin bat osatzen dute, musika mota bat maiz jotzen zena elizetan jaun-hartzearen unean eta, esan gabe doa, egokia zena baita ere Aste Santuko elizkizunetarako.

Badirudi Monteverdik arazoak izan zituela aurkaritzat jotzen zuen beste konpositore batekin. Zazpi urtez, Alessandro Grandi Monteverdiren Vice-Maestro izan zen Venezian, eta gero Maestro di Cappella bihurtu zen Bergamo hirian, non hil zen 1630ko izurriteak jota.

Grandiren 300 bat lan iritsi dira gugana, baina nola ia denak diren talde txikiagoetarako lanak, badago bidea pentsatzeko beharbada Monteverdik ez ziola utzi ezer konposatzen San Markoseko talde handiagoetarako. Hori gorabehera, Grandiren musika oso ezaguna izan zen XVII. mendean eta etengabe inprimatu zen.

Programa / Horario

Martxoak 26, arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

MUSICA FIATA KÖLN

MARIE LUISE WERNEBURG sopranoa
Anette Sichelschmidt biolina
Detlef Reimers tronboia
Arno Schneider organoa
Axel Wolf tiorba
ROLAND WILSON korneto eta zuzendaritza

O vos omnes, attendite ergo et videte

G. Frescobaldi …………………….. Canzon à 4 detta “L´arnolfina”
Grandi ………………………….. Regina Caeli
G. Picchi …………………………… Canzon sesta à 2
Monteverdi …………………….. Laudate Dominum
G. Frescobaldi …………………….. Canzon quinta à 3
Monteverdi …………………….. O quam pulchra es
Castello …………………………. Sonata XII à 3
B. Marini …………………………… La Foscarina
Grandi ………………………….. O vos Omnes
Bertali ………………………….. Sonata
G. Valentini ……………………….. Canzon à 2
T. Merula …………………………… Cantate Jubilate
J. H. Kapsberger………………….. Preludio, Toccata, Volta, Ballo, Gagliarda, Corrente
Monteverdi …………………….. Confitebor

Protagonistak

Marie Luise Werneburg

Sopranoa

Soprano gazte hau, musikaz betetako giro batean bizi izan zen Dresdenen. Hantxe hasi zituen organo eta koru zuzendaritzako ikasketak. Gero, Bremenen ekin zion kantua ikasteari. Gaztea bada ere, eskabide handiko bakarlaria da.

Antzinako musikarako grinak bultzaturik, Europa osoa zeharkatu du Ensemble eta talde ezagunekin, hala nola, Weser Renaissance Bremen, Lauten Compagney, Reinische Kantorei eta Bella Arte Salzburg-ekin.

Badira arestiko bere proiektu batzuk, Marie Luisek honako talde hauekin batera gauzatu dituenak: Hille Perl eta Sirius Viols, Elina Albac eta Continuum, eta Berlin Philharmonic Orchestrako kideek osatzen duten Concerto Melante taldea.

2017an gonbita jaso zuen Musica Fiata KoÅNln taldearekin parte hartzeko musika jaialdi garrantzitsu batzuetan; besteak beste, hauetan: HaÅNndel Festspiele Halle, Regensburg Early Music Days eta the Songs of our Roots Festival (Polonia)

Kantu-irakasle aritzen da Berlineko Hanns Eisler Music Conservatory-n.

Marie Luise Werneburg

MUSICA FIATA KÖLN

1976an sortu zen, XVI. eta XVII. mendeetako musika instrumentu historikoekin interpretatzen espezializatutako talde bezala. Zorrotz aztertuz bi mende horietako interpretazio praktikak, eta aro bakoitzeko jatorrizko instrumentuak dagokien teknikarekin erabiliz, taldeak musika estilo eta soinu propioak garatu ditu eta gardentasuna lortu du berez oso trinkoa den musika estilo batean.

Musica Fiata taldearen kontzertuak hunkigarriak eta birtuosoak dira, eta taldeak zernahi gonbidapen jaso ditu jaialdi ezagunetatik: Ravenna, Innsbruck, Flanders, Utrecht, Brügge, Copenhagen, Bartzelona, Venice, Herne, Berlin, York, Ansbach, Graz, Breslau, Malmo eta Israel.

Europa osoko irrati eta telebistetarako grabaketak egiteaz gain, Musica Fiata taldeak 30 disko grabatu ditu Sony Classical, Deutsche Harmonia Mundi eta CPO zigiluekin.

MUSICA FIATA KÖLN

Roland Wilson

Zuzendaritza

Tronpeta- eta zuzendaritza-ikasketak egin zituen Royal College of Music London eskolan. XVI eta XVII. Mendeetako musikaren alderako interesarekin batera kornetarekiko interesa ere piztu zitzaion, eta korneta-ikasketak egin zituen Hagako Koninklijke Konservatorium eskolan.

Musica Fiata taldearen kide fundatzaile da eta Europako jaialdi garrantzitsuenetan jo du, sarritan jaso duelarik talde ezagunen gonbita eurekin batera aritzeko. Gaur egun, buru-belarri murgildua dago ikerkuntzan, argitaragabeko musikaren interpretazio eta edizio praktiken ikaskuntzan eta Musica Fiata eta La Capella Ducale-ren zuzendaritzan. Interprete eta zuzendari dihardu bi talde horietan, zeintzuetan elkarrekin uztartzen baititu zehaztasun historikoa eta inspirazio artistikoa.

Une honetan, Johann Schelle-ren Kantatak editatzen ari da Denkmäler Mitteldeutscher Barockmusik-entzat.

Roland Wilson

Sarrerak

Sarrerak 5 eurotan salduko dira martxoaren 15etik aurrera Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabaltegi plaza 11, 1. solairua), goizeko 11:30etik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera.

Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Babesleak / Laguntzaileak

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu