Ekitaldiak

BAS 2018. El Esplendor de la Polifonía

BAS 2018. El Esplendor de la Polifonía

Data
2018ko Martxoaren 24an
Ordua
20:00etan
Lekua
Bilbao. Gizakunde Eliza
Sarrera
Prezioa: 5 Euro
Informazio gehiago
Egitaraua deskargatu

Aurkezpena

POLIFONIAREN BETEGINTZARREA

Jeremiasen deitoreak dira Testamentu Zaharreko pasarte saminenetako bat, K.a.ko 587. urtean erraustu eta babiloniarren mende eroritako Jerusalemen patu gaiztoaren gaineko bere gogoeta arrailgarri haiekin. Iragarlearen kontakizun hori Kristoren etorkizuneko oinazeen iragarpen gisa ulertzen da Aste Santuko tradizioan, hots, elizkizun urteko ospakizun nagusian. Beste egile batzuen artean, Orlando di Lassok (1532-1594), XVI. mendeko eskola frantziar-flandiarreko konpositore oparoak, musika jarri zien Lamentationes Hieremiae Prophetae delako deitore horiei, Berpizkunde garaiko hileta-eresien tradizioan. Gaur arratsaldean entzungo dugu bilduma honetako tertia, primi diei deitorea, zoragarria ahotsen trataeran. Idazkera bertikal batekin hasiz eta gero erdialdean “De excelsu misit ignem” zatira iritsiz, kontrapuntu delikatu bat egiten du emeki aitzinatuz bertso honetaraino: “Hierusalem, convertere ad Dominum Deum tuum”: gaitz guztiek eraman baitezakete konbertsiora. Avilako Tomás Luis de Victoria (1548-1611) konpositorea dugu musika Berpizkunde garaiko beste polifonista erraldoi bat. Hemen bere antifona mariano bat entzungo dugu, Regina Caeli (edo Coeli), Jesukristo semearen berpizkundea ospatzeko kantu bozkariotsu bat (“Zeruko erregina, poztu zaitez, aleluia”), XIII.mende erditsuan frantziskotarrek mundu guztira zabaldutako Orduen Liturgiako elizkizun batzuetan otoitz gisa baliatzen zena. Aste Santuko bozkarioaren adierazpen bat da, hainbat konpositorek musikaz jantzi dutena, adibidez Victoriak edo Mozartek, eta are Mascagnik ere, bere Cavalleria rusticana operaren pasarte ezagunenetako batean.

Programan dago baita ere Beati quorum via motete latinoa, Charles Villiers Standford-ek (1852- 1924) Londresko Royal College of Music ikastegian irakasle izan zen garaian konposatu zuena XIX. mende amaieran. Motete hori dugu Standford-en opus 38 lanaren motete ezagunena, eta 119 Salmoaren lehen bertsoa (“Beati quorum via integra est; Qui ambulant in lege Domini”) erabiltzen du sonoritate aratzeko pieza bat egiteko, zeinetan 6 ahotsen testura areago aberasten den errekapitulazioan, sonata formaren eraikuntza printzipioak erabiltzen dituen eskema baten azken zatian alegia. Egitarauaren lehen zatia burutzeko, hurrena entzungo dugu Gustav Holst britainiarraren (1874-1934) Nunc Dimittis edo Simeonen kantua, hots, Lukasen Ebanjelioko kantu bat Konpleten otoitzean erabiltzen dena. Julian Haylock-ek dioenez, Holst-ek 1915ean konposatutako pieza horretan ezagun da Byrd eta Palestrinaren eragina –bere idazketa modal eta antifonalean, koruko ahotsak elkarri erantzuten baitiote–, baina obra hori ahaztuta geratu zen 1915eko bere estreinaldiaren ostean, harik eta 1979an lehen aldiz argitaratu zen arte, konpositorearen beraren alabak, Imogen Holst-ek, berrikusita.

Frank Martin konpositore suitzarraren (1890-1974) eliza-musika korala izango da egitarauaren bigarren zatiaren ardatza. Entzungo dugu, beraz, haren Meza Koru bikoitzerako a cappella, egilearen lehen etapako lan bat, zeinetan ezagun den antzinako eliza-musikaren eta Berpizkunde garaiko musikaren eragina.

Lan hori 1960ko hamarkadan baino ez zen estreinatu, arrakasta handirekin halere. Garai hartan Martin osoki emana zegoen beren obren konposizio eta interpretazio lanari, alde batera utzi ondoren Alemaniako Kolonia hiriko Staatliche Hochschule für

Musik ikastegian zeukan irakasle lanpostua. “Kyrie”ak argiro iragartzen du pieza xarmagarri eta jaiera handiko honen izaera sonoroa: ahotsak tentsioan sartzen dira goiko erregistroetan, eta eztanda sonoroak gertatzen dira “Kyrie” hitza esaten den bakoitzean. “Aintza” zatia berezia da bere intentsitate-kontrasteengatik, eta koruen posibilitate polifoniko eta antifonalak esploratzeagatik. Hurrena datorren “Credo” zatian ohargarriak dira efektu dramatikoko ahotsen sarrerak, eta baliabide dinamiko, harmoniko eta erritmikoen erabilera, pasarte batzuk azpimarratzeko, adibidez, “Crucifixus” edo “passus, et supultus est” izenekoak. Mezak aurrera jarraitzen du “Sanctus” eta Benedictus” zatiekin, eta horietan motibo laburrak baliatzen dira musika aitzinarazteko, erritmikoki oso modu landuan eta efektu dramatiko gero eta handiago lortuz, harik eta gailurra jotzen den arte “Osanna in Excelsis” zatiarekin “Sanctus”en kasuan, eta “Benedictus” zatiaren bigarren “Hosanna”n, hau ere hura bezain indartsua. “Agnus Dei” zatian kutsu misteriotsuko diseinu harmonikoa oinarritzat baliatzen da lehen koruko zati melodikoa garatzeko, harik eta koru biek elkarrekin topo egiten duten arte “Dona nobis pacem” zatia eskaintzeko eta, hartara, koroadura errukior eta dirdiratsua emateko lan osoari.

Egitaraua / Ordutegia

Martxoak 24 arratsaldeko 20:00etan. Gizakunde eliza

El Esplendor de la Polifonía

EL LEÓN DE ORO. Marco Antonio García de Paz, zuzendaritza
KEA AHOTS TALDEA. Enrique Azurza, zuzendaritza

1ª parte
Orlando di Lasso ………………. Lamentaciones (tertia, primi diei)
Tomás Luis de Victoria ………. Regina Coeli
Charles Villiers Stanford …….. Beati quorum via
Gustav Holst …………………… Nunc dimittis

2ª parte
Frank Martin ………………….. Misa para doble coro a capella
Kyrie
Gloria
Credo
Sanctus
Agnus Dei

Protagonistas

Coro el León de Oro

“Oso bakan aurkitzen da abesbatza handi bat Errenazimenduko musika hainbesteko kalitatez kantatzeko gauza denik”. Peter Phillips, The Tallis Scholars abesbatzaren zuzendaria. LDO taldearen helburu nagusia da soinuaren edertasuna bilatzea, polifoniaren araztasunarekin esperimentatzea eta elkarrekin kantatzetik sortzen den batasuna iristea.

2017an beteko da ahots talde honen sorreraren 20. urteurrena. Adiskide eta kantu-zale talde txiki bezala hasi baziren ere, gaur egun proiektu sendoa da, erreferentziazko bihurtu dena nazioartean; horren erakusgarri dira irabazi dituen sari ugariak, entzule eta kritikaren artean bildu duen arrakasta eta jaialdi onenetara joateko jaso dituen gonbitak.

Taldea ezaguna da bere errepertorioa eta plantilla moldatzeko duen erraztasunagatik, horrek aukera ematen diolarik era guztietako kontzertuak eskaintzeko, hasi Errenazimendu eta Barrokoko maisuetatik eta ahots taldeentzako obra abangoardistaenetaraino.

LDOk a capella kontzertuak eskaini ditu Espainiako jaialdi ezagunetan, eta baita ere Europan, Estatu Batuetan eta Afrikan. Etengabe kolaboratzen du Estatuko orkestra garrantzitsuenekin, hala nola, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoarekin, Oviedo Filarmoníarekin, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Forma Antiqvarekin. Azken urteotan, jaialdi hauetan parte hartu du: Bilbao 700 III. Millenium Fundazioak Bilbaon antolatzen duen Musika-Música, Cuencako Musika Erlijiosoaren Astea, Logroñoko Antzinako Musika Jaialdia, Madrileko “Arte Sacro” Jaialdia edota Aranjuezko Antzinako Musika Jaialdia dira batzuk.

2016. urteko proiektuen artean aipatzekoa da CDa, Peter Phillips zuzendari gonbidatuaren gidaritzapean grabatu duena eta London International A Cappella Choir Competition lehiaketan jaso zuen arrakasta, non lehen saria eskuratu baitzuen.

2018an, Bilbao Bilbao Arte Sakratua festibalean jardun ondoren, Oviedon eta Leonen, Musika Hedatzeko Zentro Nazionalarekin koprodukzioan, eta Leopold Hager-en gonbita jaso du Salzburgoko Mozarteum Orkestrarekin abesteko.

Coro el León de Oro

Marco Antonio García de Paz

Zuzendaritza

Goi-mailako biolineko eta ganbera-musikako ikasketak egin zituen Asturias Printzerriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan eta Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroan (Musikene). Gaur egun irakasle da Asturias Printzerriko Goi-mailako Musika Kontserbatorioan (CONSMUPA), ganbera-musika, abesbatza eta zuzendaritza-teknika ikasgaietan. Biolin-jole gisa sarri kolaboratzen du orkestra sinfoniko profesionalekin.

Luancoko El León de Oro abesbatzaren zuzendari-sortzailea da eta elkarrekin aritu dira Espainia osoan, Frantzian, Marokon, Italian, Suedian, Eslovenian, Bulgarian, Belgikan, Ingalaterran eta AEBetan. Birritan irabazi du Abesbatzen Espainiako Sari Nagusia, 2003an eta 2006an. Bestalde, maiz kolaboratzen du abesbatza munduko figura ezagunekin, hala nola Peter Phillips eta Tallis Scholars taldearekin.

Zuzendari onenaren saria jaso zuen 2005ean, Varnako (Bulgaria) XXVIII. Prof. Georgi Dimitrov Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan, eta 2007an ere bai Maasmechelen-eko (Belgika) IX. Internationale Koorwedstrijd van Vlaanderen lehiaketan. 2008an Asturiasko Abesbatza Federazioaren (Axuntábense) urteko saria jaso zuen abesbatzen arteari eginiko ekarpenagatik.

2014an berrikuntza kulturalaren Serondaya saria jaso zuen LDO proiektuagatik. Abesbatzen Espainiako Sari Nagusiko batzorde teknikoko kidea da, eta berak zuzentzen ditu Asturiasko Printzerriak eskaintzen dituen Abesbatzen Zuzendaritza Ikastaroak.

2015eko urrian Espainiako Irrati Telebistako abesbatza zuzendu zuen Madrileko Monumental Antzokian.

Marco Antonio García de Paz

Kea Ahots Taldea

Erreferentziazko ganbera-abesbatza dugu Espainiako abesbatzen panoraman. 12 kidek osatzen dute, denak ere abeslari profesionalak, eta 1997an sortu zuten David eta Enrique Azurzak, XX. eta XXI. mendeetako abesbatza-musika zabaltzeko. Errenazimenduko eta Barrokoko errepertorioak ere landu izan ditu.

Berriki interpretatu du Monteverdiren Lehen Madrigal Liburua Bilboko Arriaga Antzokian eta emanaldi bat eskainiko du Donostiako Musika Hamabostaldiaren antzinako musika zikloan Tenebrae factae sunt egitarauarekin, non Lobo, Duarte Lobo eta Allegriren obrak izango baitira entzungai.

2016an Donostiako Kultur Hiriburutzaren ekitaldian eta Sardiniako Voci d’Europa Jaialdian parte hartu zuen.

2015ean abestu du hirugarrenez Madrileko Reina Sofía Auditorioan, hantxe estreinatu zuelarik Agustí Charles-en Requiem de l’oubli 6 ahotsetako abesbatza, viola d’amore, zango- biola eta akordeoirako. 2015ean estreinatu zuen Tu solus qui facis mirabilia, Joan Magrané konposatzaileak Cuencako Musika Erlijiosoaren Astearen enkarguz konposatua. Orobat parte hartu du, besteak beste, Bilboko musika garaikideko BBVA zikloan eta Bartzelonako Palau de la Música Catalana ganbera-aretoan, Iñaki Alberdi akordeoilariarekin batera.

Kea Ahots Taldea

Enrique Azurza

Zuzendaritza

2016ko apiriletik, Bilboko Koralaren zuzendari artistikoa da. Tolosako Hodeiertz Korua zuzentzen du, hala nola Musika garaikidean espezializaturiko KEA ahots-talde profesionala. Kantu korala irakaslea Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxea-Musikenen, Enrike Azurza Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen presidentea da.

Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian eta Stockholmen, Anders Ebyrekin, Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Espezializazio-ikastaroak egin zituen Eric Ericsonekin eta Carl Høgsetekin.

2016ko apiriletik, Bilboko Koralaren zuzendari artistikoa da. Tolosako Hodeiertz Korua zuzentzen du, hala nola Musika garaikidean espezializaturiko KEA ahots-talde profesionala. Kantu korala irakaslea Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxea-Musikenen, Enrike Azurza Euskal Herriko Abesbatzen Elkartearen presidentea da. Koru-zuzendaritza ikasi zuen Euskal Herrian eta Stockholmen, Anders Ebyrekin, Gipuzkoako Aldundiaren beka bati esker. Espezializazio-ikastaroak egin zituen Eric Ericsonekin eta Carl Høgsetekin.

1991n Zuzendari Onenaren Saria jaso zuen Varnako (Bulgaria) Nazioarteko Txapelketan. IFCMk birritan gonbidatu du Abesbatza Musikaren Munduko Simposiumera: bata, Sydneyn (1996) eta bestea, Puerto Madrynen (Argentina, 2011).

Euskal Herriko Unibertsitateko Korua zuzendu izan du (1999-2016), baita Kantabriako Koru Lirikoa-Santanderreko Jaialdien Jauregiko Korua (2011-2015) ere eta Kantu Koralaren Aragoiko Institutuko Korua (1993-2003) ere. Zuzendari gonbidatua izan da RTVEren Koruan, eta Stockholmeko St. Jacob koruarekin aritu izan da. Errepertorio zabala landu du horiekin guztiekin, lehen sariak lortu dituelarik nazio mailako zein nazioarteko lehiaketetan eta, horrez gain, grabaketa ugari ere egin ditu.

Zuzendaritza-ikastaroak, hitzaldiak eta mintegiak eman ditu. Aholkulari musikala da Tolosako Nazioarteko Abesbatza Lehiaketan eta Bartzelonako Mundu mailako Simposiumean (2017), eta zuzendari artistikoa Ejea de Los Caballeroseko abesbatza lehiaketan.

Epaimahaikide izan da nazio-mailako eta nazioarteko jaialdietan: Debrecen (Hungria), Arezzo (Italia), Tours (Frantzia), Varna (Bulgaria), Marktoberdorf (Alemania), Montreux eta Neuchâtel (Suiza), Maasmechelen (Bélgica), Maribor (Eslovenia), Busan (Hego Korea) eta Hong-Kong (Txina).

Enrique Azurza

Sarrerak

Sarrerak 5 eurotan salduko dira martxoaren 15etik aurrera Bilbao 700 Fundazioaren bulegoan (Zabaltegi plaza 11, 1. solairua), goizeko 11:30etik arratsaldeko 17:30era, astelehenetik ostiralera.

Eserlekurik libre geldituko balitz posible izango litzateke sarrerak erostea emanaldiaren egunean bertan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.

Babesleak / Laguntzaileak

← Itzuli

Este sitio web utiliza cookies para hacer el seguimiento de los visitantes en la web, para mejorar el rendimiento y la experiencia como usuario.
Si continúas navegando consideramos que aceptas su uso. Cookiei buruzko politika Onartu