Ekitaldia

365 Jazz Bilbao 2017 URTE OSOAN, JAZZ OSOA

 

Aurkezpena

Jazz musika Bilboko hiri-erritmoaren zati bihurtu da. Bizi-bizi mantentzen den musika-estiloa da, eta urte osoan zehar etengabe bilakatzen doa antzoki, unibertsitate, elkarte, museo eta hotel jakin batzuetan.

365 JazzBilbao ekimena soinu-unibertsoa da eta mundu mailako musikari onenak hurbiltzen dizkigu. Programa zabala du, bertan aukera genitzake proposamen klasikoak eta esperimentalenak, baita antzeztokiak ere, bertan batera dihardute tokiko nahiz nazio mailako taldeek eta jazz munduko izar ospetsuek.

365 Jazz Bilbao zikloak kontzertuen bere aldizkako agendari ekingo dio egungo nazioarteko jazzeko artistak estatu mailan sendotutako musika‐taldeen arteko hautaketarekin konbinatuz. Programa era guztietako entzuleentzat da eta estilo desberdinak bildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, musika klasikoa, rocka, blusa, hip hopa edo ‘munduko musikak’. 

Egitaraua / Ordutegia

KEVIN HAYS TRIO

Kevin Hays (pianoa eta ahotsa), Romeu Tristao (kontrabaxua), Marcos Cavaleiro (bateria)

  • EGUNA: 2017ko Irailaren 29a
  • LEKUA: Campos Elíseos Antzokia. Cúpula Aretoa
  • ORDUA: 20:30etan

FUSIÓN JAZZ FLAMENCO: JORGE PARDO – CARLES BENAVENT – TINO DI GERALDO

Carles Benavent (baxua), Tino di Geraldo (bateria), Jorge Pardo (saxoa eta txirula)

  • EGUNA: 2017ko Urriaren 7a
  • LEKUA: Campos Elíseos Antzokia. Cúpula Aretoa
  • ORDUA: 20:30etan

HIROMI DUET FEATURING EDMAR CASTAÑEDA

Hiromi (pianoa), Edmar Castañeda (harpa)

  • EGUNA: 2017ko Urriaren 19an
  • LEKUA: Campos Elíseos Antzokia.
  • ORDUA: 20:00etan

MARCO MEZQUIDA & CHICUELO

Marco Mezquida (pianoa), Juan Gómez ‘Chicuelo’ (gitarra flamenkoa), Paco de Mode (perkusioa)

  • EGUNA: 2017ko Azaroaren 10an
  • LEKUA: Campos Elíseos Antzokia. Cúpula Aretoa
  • ORDUA: 20:30etan

JAMES CARTER`S ELEKTRIC OUTLET

James Carter (saxoak), Gerard Gibbs (pianoa eta teklatuak), Ralphe Armstrong (baxu elektrikoa), Alex White (bateria)

  • EGUNA: 2017ko Azaroaren 18an
  • LEKUA: BIZKAIA ARETOA – UPV/EHU 
  • ORDUA: 20:00etan

KIRK LIGHTSEY TRIO KONTZERTUA 

Kirk Lightsey (pianoa),  Furio di Castri (kontrabaxua), Don Moye (bateria)

  • EGUNA: 2017ko Abenduaren 1an
  • LEKUA: Campos Elíseos Antzokia. Cúpula Aretoa
  • ORDUA: 20:30etan

MATT BIANCO

Mark Reilly (ahotsa), Elisabeth Troy (ahotsa), Graham Harvey (pianoa/rhodes), Geoff Gascoyne (baxua), Sebastiaan de Krom (bateria), Dave O Higgins (saxo tenorra/sopranoa), Martin Shaw (tronpeta/Flugel horn)

  • • EGUNA: 2017ko Abenduaren 15an
  • LEKUA: BIZKAIA ARETOA – UPV/EHU 
  • ORDUA: 20:00etan

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Protagonistak

Kevin Hays

KEVIN HAYS TRÍO

(Kevin Hays, pianoa; Romeu Tristão, kontrabaxua; Marcos Cavaleiro, bateria)

Kevin Hays (New York, 1968) ezagun egin zen hala bere hirukotearekin eta Bill Stewart-en hirukotearekin eginiko lanengatik nola izen handiko musikariekin  (hala nola Sonny Rollins, Benny Golson, Ron Carter, Joe Henderson…) eskainitako emanaldiengatik.

Bere belaunaldiko jazz piano-jole onenetako bat bezala ekarria nazioartean, taldeko lider gisa egin dituen 15 grabaketek goresmen handiak jaso dituzte kritikarien aldetik eta The New York Times eta Downbeat eta Jazz Times bezalako argitalpen garrantzitsuetan. Frantziako Charles Cros Akademiaren “Coup de Coeur” saria ere jaso du. Sideman oparoa izaki, 60tik gora diskotan aritu da izen handiko musikariekin, hala nola Chris Potter, Joshua Redman, Nicholas Payton edota Al Foster.

  Bikoteak zenbait obra estreinatu zituen Estatu Batuetan, Europan eta Hegoamerikan. Urte hartan bertan kaleratu zuen “solo Variations” (Pirouet, 2011) diskoa, nazioarteko prentsa espezializatuaren kritika bikainak jaso zituena. Diskoan badira gai orijinalen gainean inprobisaturiko hiru bariazio multzo eta Robert Schumann-en fuga baten gaineko bariazio zoragarri batzuk.

Besteak beste, Hays New Day Trio proiektuko kide da, zeina New Yorkeko 55 Bar ezaguneko talde egoiliarra izan baitzen bi urtez. Hays-en musikak indarra ematen dio lirismoari eta beste estilo batzuei -jazza, klasikoa, bluesa, soula, folka eta rocka- dien maitasunaz blaitzen du lirismo hori. Hirukoteak 2015ean kaleratu zuen bere lehen bilduma, New Day (Sunnyside), eta bilduma horrekin itzuli zen Hays estudiora, hiru urtez diskorik argitaratu gabe egon ondoren. Matt Pierson izan zen diskoaren ekoizlea (Brad Mehldau, Joshua Redman, Mark Turner), eta laguntzaile aritu ziren Gregoire Maret (aho-soinua) eta Tony Scherr (gitarra) musikariak. Bere hurrengo diskoarekin —North (Sunnyside 2016)— hirukotea piano akustikora itzuli zen beste gai batzuk esploratzera, hala nola historia, edertasuna eta itxaropena.

Benavent-DiGeraldo-Pardo trio

CARLES BENAVENT – TINO DI GERALDO-JORGE PARDO

Carles Benaventek, Tino Di Geraldok eta Jorge Pardok osatutako hirukoteak jarraipena ematen dio Jorge Pardok eta Carles Benaventek lehenago izan zuten seikoteari, zeinak lorratz sakona utzi baitzuen hainbat jazz jaialdi garrantzitsutan, hasi Gasteiztik  eta Montrealeraino.

Seikote hura erritmo flamenko garbien gainean inprobisatzen hasi zen, inprobisazio haietan jazz estiloa txertatuz eta oinarritzat hartuz beti Pardo zein Benaventen aurreko diskoetako konposaketak.

Tino iritsi zenean sortu zen hirukote bikain hori, flamenkoa eta jazza maisuki fusionatzen duten hiru jeniok osatua. Sevillako kontzertua izan zen argitaratu zuten lehen lana. Disko hori zuzenean grabatu zen, 1999ko abenduan Sevillako Antzoki Zentralean egin ziren bi kontzertutan. Bikain fusionatu zituzten jazza, flamenkoa eta musika mediterraneoa, eta errepaso bat eman zioten hiruren karrera diskografikoari.

hiromi-duet

HIROMI DUET: FEATURING EDMAR CASTAÑEDA (www.hiromimusic.com)

Japonia jazz piano-joleen sorterri oparoa izan da, hasi Toshiko Akiyoshigandik eta Makoto Ozone edo Junko Onishiganaino. Hiromi piano-jole/konposatzailea da musikari uzta horretara iritsi den azkena. Hiromik aho-zabalik utzi ditu ekialdeko zein mendebaldeko entzule eta kritikariak; bere sormen indarrak gainditu eta eklipsatu egiten ditu jazzaren mugak, klasikoaren eta poparen parametroak, eta musikaren gailur berrietaraino eraman ditu inprobisazioa eta konposaketa.

1979an jaio zen Hamamatsu hirian (Shizuoka, Japonia), sei urterekin hasi zen pianoa ikasten eta adin horrexekin eman zuen bere lehen errezitaldia. Bere lehen irakasleak –Noriko Hikidak– bultzaturik hasi zen lantzen musikaren alderdi intuitibo eta teknikoak. Hikidak berak ireki zizkion jazzaren ateak, eta Erroll Garner eta Oscar Peterson piano-jole handiak aurkeztu zizkion.

Lehen urte haietan ikasi zuen aprobetxatzen bere intuizioa eta identifikatzen musikaren alderdi teknikoak.

Hiromiren ikuspegi intuitiboak beste urrats bat eman zuen Yamaha School of Music ikastegian matrikulatu zenean, artean urtebete ere ez zelarik piano ikasketak hasi zituenetik. 12 urterekin hasi zen jendaurreko kontzertuak ematen, bai eta maila handiko orkestrekin jotzen. “14 urterekin Txekoslovakiara joan nintzen, eta Czech Philharmonic orkestrarekin jo nuen”, dio. “Esperientzia paregabea izan zen hori, orkestra batekin jotzea profesional gisa”.

Nerabezaroan, musika klasikoaz gain, beste estilo batzuen aldeko interesa piztu zitzaion eta jazzarekin zaletu zen. Hainbat urtez publizitatea idazten jardun ondoren Nissan markarentzat eta Japoniako beste konpainia batzuentzat, Estatu Batuetara joan zen eta Bostoneko Berklee Collage of Music zentroan matrikulatu zen, bere gaitasun artistikoa lantzeko. Berklee-n izan zuen maisuetako batek, Richard Evans baxu-jole eta moldaketa-egileak, irakatsi zion musika moldatzen eta orkestraratzen. Evans-ek bere adiskide eta kolaboratzaile bati,  Ahmad Jamal piano-jole ospetsuari, eraman zion Hiromiren demostrazio grabaketa, eta izugarri gustatu zitzaion. Evans-ek ekoitzi zuen bere lehen diskoa, Another Mind, Jamal-ekin batera, eta Jamal buru-belarri inplikatu zen Hiromiren garapen artistikoan. CD hark arrakasta itzela izan zuen Ipar Amerikan, Urrezko Diskoa izan zen Japonian eta Jazz Álbum of the Year saria jaso zuen.

Disko mordo bat argitaratu ondoren, zernahi sari eta arrakasta bildu eta gero, Spark da bere ibilbide musikalaren azken atala.

MARCO MEZQUIDA-CHICUELO

CHICUELO & MEZQUIDA

Juan Gómez “Chicuelo” flamenkoaren munduko gitarra-jole garrantzitsuenetako bat da, eta baita ere azken belaunaldietako konposatzaile oparo eta interesgarrienetako bat. Cornellá de Llobregaten hasi zen jotzen 12 urterekin, Casimiro González gitarra-jolearekin, gitarra flamenkoen gaur egungo luthier ezagunenetako batekin alegia.

Eskabide handiko konposatzaile eta gitarra-jole honek artista ezagunen dantza flamenkoko konpainientzat konposatu du. Dantza japoniarreko Shoji Kojima konpainiako musika zuzendaria da 1998tik hona, filmetarako musika konposatu du eta produkzio ugari zuzendu ditu. 

Marco Mezquida Espainiako jazz eta musika inprobisatuaren panoramako musikari galdatu eta estimatuenetako bat da, eta horren erakusgarri dira erreferentziazko musikariekin eman dituen kontzertu ugariak eta egin dituen sorkuntza lanak. Goraipatua izan da bere moldagarritasun eta nortasun musikal magnetikoagatik, eta 50etik gora disko grabatu ditu.

Sari eta aitortza ugari jaso ditu bere ibilbidean, besteak beste hauek:  Altavoz Saria (2015); Kataluniako Jazz Musikarien eta Musika Modernoaren Elkartearen Urteko Musikari izendapena 2011, 2012, 2013 eta 2015ean, eta Jazz disko onenaren 2013ko Enderrock saria My Friend Marko diskoagatik.

Marco Mezquida piano-jolea bakarlari aritu da musika klasikoko, jazz musikako eta inprobisazio libreko hainbat proiektutan. Bere proiektuekin batera uztartzen du irakaskuntza-lana, irakasle baita Goi-mailako Musika Ikasketen Músics tailerrean eta Bartzelonako Lizeoko Goi-mailako Kontserbatorioan.

james-carter

JAMES CARTER’S ELECTRIK OUTLET

James Carter musikari handi bat da, bere belaunaldiko saxofoi-jole miretsienetako bat eta azken 25 urte hauetan sortu den interprete onenetako bat. Bere musikan ezagun dira errespetu sakona jazzaren tradizioari eta generoaren ezagutza handia.

1969an jaio zen Detroiten (Michigan), eta 11 urterekin hasi zen saxofoia jotzen. 1986an egin zuen bere lehen grabaketa, ikasle talde bateko kide gisa; 1991. urtean jadanik jotzen ari zen Lester Bowie legendazko tronpeta jolearekin The Organizer taldean, eta The Tough Young Tenors bilduman parte hartu zuen.

New York hirira iritsi zenean (1998an) Lester Bowieren hegalpean hasi zen jotzen eta argi propioarekin dirdiratzen jazz munduan.

23 urte baino ez zituenean grabatu zuen JC onthe Set diskoa, hots, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen bilduma eta bere ondoko karrera oparo eta esanguratsuaren abiapuntua. 

Lehenbiziko diskoa grabatutako saio berean grabatu zuten bigarrena ere, Jurassic Classics, zeinari esker igo baitzuen jazz diskoen arrakasta zerrenden gorengo postuetara. Arrakasta bera izango zuen hurrengo lau diskoekin: The Real Quiet Storm (1995), Conversin’ with the Elders (1996), In Carterian Fashion (1998) eta Chasin’ the Gypsy (2000).

Carter-ek sari ugari irabazi ditu. 2004an, Estatu Batuetan ematen den sari garrantzitsuenetako bat jaso zuen: The Dr. Alaine Locke Award, urtero ematen zaiena kultura afro-amerikarraren sustapenean ereduzko zerbitzua emandako eta lider izandako pertsonei.

Carter-ek talde eta musikari handienekin jo du. Horietako batzuk dira Lincoln Center Jazz Orchestra, the Charles Mingus Big Band, Aretha Franklin, David Murray, Ginger Baker, DeeDee Bridgewater, Sonny Rollins, e.a.

Orain James Carter’s Elektrik Outlet taldea aurkeztera datorkigu, zeinak erritmo berri bat aztertzeko aukera eman baitio. Saxoa barik soinu elektroniko eta pedal ugari baliatzen ditu, eta baliteke hori izatea, askotan berak aitortu duen bezala, barruan daukan “gitarra jole frustratua” kanporatzeko  daukan modurik onena. Eddie Harris, Gene Ammons, Al Jarreau, Stevie Wonder, Minnie Ripperton eta beste hainbat artistarengandik hartutako melodia sorta bikain batek bultzada ematen diote Carter’s Elektrik Outlet taldeari, eta indarra, berriz, Detroiteko musikarien eskutik heldu da: Gerard Gibbs (teklatu elektronikoak), Ralphe Armstrong (baxu elektrikoa) eta Alex White (bateria).

Lightsey-Kirk 

KIRK LIGHTSEY TRÍO

Kirk Lightsey Detroiten jaio zen 1937an. Musika ikasi zuen, Johnson Flanagan (Tommy Flanagan-en anaia) eta Gladys Wade Dillard-ekin, azken hau Tommy Flanagan eta Barry Harris bezalako musikarien irakasle izandakoa.

Goi-mailako Cass Eskola Teknikoan deskubritu zuen Jazza, Hugh Lawson eta Paul Chambers-ekin. 1954an beka bat eskuratu zuen Wayne Unibertsitatean klarinetea ikasteko, eta hurrengo urtean erabaki zuen musika ogibidetzat hartzea. Beans Bowles bandan hasi zen lanean, Al Aarons eta Joe Henderson-ekin batera.

Rhythm and Blueseko ikuskizunetan aritu zen Della Reese, T. Bone Walker eta Four Tops taldearekin, eta Jazza jo zuen Yusef Lateef, Melba Liston eta Ernestine Anderson-ekin.

1960an soldadutzarako deia jaso zuen, eta hurrengo urteetan klarinetea, fagota eta txirula jo zituen banda militarretan. Lizentziatu zenean Detroitera itzuli zen Cecil McBee kontrabaxu jolearekin batera, eta arrakasta itzela izan zuten Michiganeko Jazz klubetan. 1965ean Damita Jo-ren piano-jolea izan zen. Horixe izan zen kantari laguntzaile bezala egin zuen lehen lana, haren ostean beste hainbatekin jo zuelarik, hala nola O.C. Smith eta Lovelace Watkins-ekin. 70eko hamarkada hasieran Los Angelesera aldatu zen, eta hantxe lan egin zuen Bobby Hutcherson, Pharoah Sanders, Harold Land eta Esther Philips-ekin.

1979an Dexter Gordon-en laukotean sartu zen. Kirk-ek dio bere ibilbideko lan garrantzitsuenetako bat izan zela hura, Gordon-ekin jotzen hasi zenean erakarri baitzuen kritikarien eta entzuleen arreta eta sartu baitzen bere izena eliteko piano-joleen artean.

Laurogeiko hamarkadan The Leaders taldeko piano-jolea izan zen, Arthur Blythe, Chico Freeman eta Lester Bowie-rekin batera. Jerry Gonzálezekin lan egin du eta hainbat hirukote zuzendu ditu Santi Debriano eta Eddie Gladen-ekin batera.

1993an Parisera joan zen, eta harrezkero freelancer dihardu Paristik. Don Moyé bateria/perkusio-jolearekin eta Tibor Elekes kontrabaxu-jolearekin grabatu zuen Goodbye Mr. Evans CDa, kritika bikainak jaso zituena prentsa espezializatuan. Hamabost disko grabatu ditu taldeko lider bezala, eta ezin konta ahala grabaketa saio egin ditu artista ospetsuekin: Chet Baker, Kenny Burrell, Sonny Fortune, Clifford Jordan, Louis Hayes, Harold Land, Blue Mitchell, Jimmy Raney, Roots, Woody Shaw, Sonny Stit…

Kirk-ek dio bere estiloa Detroiteko piano-jole tipiko batena dela, elkarrekin uztartzen dituena ”Bud Powell-en kontzientzia, Art Tatum estiloaren ukitutxo bat, bebop feelinga eta instrumentuaren kontzeptu pianistikoa”.

 Matt-Bianco

MATT BIANCO www.mattbianco.com

Matt Bianco Erresuma Batuko talde bat da, “Blue Rondo A La Turk” taldeko kide ohi Mark Reilly-k (ahotsa), Danny White-k (teklatuak) eta Kito Poncioni-k (baxua) sortua 1982an. Beren lehen diskorako –”Whose Side Are You On?”– Basia Trzetrzelewska abeslari poloniarra kontratatu zuten. Ahots-moldaketek jazz dimentsio bat eman zioten diskoari Reilly eta White-k espero zutena baino handiagoa, eta “Get Out of Your Lazy Bed” eta “Half a Minute” bezalako kantuekin Matt Bianco laurogeiko hamarkadako talde onenetako bat bihurtu zen.

Lehen album haren ostean, Basia-k eta Danny White-k taldea utzi zuten eta bakarkako ibilbideari ekin zioten “Sony” disko-etxearen babesean eta Basia izenarekin. Bazkide gabe gelditu zen Mark Reilly, eta beste disko bat grabatu zuen Mark Fisher teklatu-jolearekin, zeinetan argitaratu zuten “Yeah Yeah” arrakasta handia.

1988an “Indigo” diskoa grabatu zuten, eta bertan zeuden “Don’t Blame It On That Girl” eta “Good Times” single-ak eta baita ere “Wap Bam Boogie” lana, Europako dantza-arrakasta handiena bihurtu zena urte hartan.

Warner Brothers etxearekin “Samba In Your Casa” (1991) grabatu ondoren, Reilly-k eta Fisher-k moztu egin zuten disko-etxe horrekin eta independente bihurtu ziren. Ordutik aurrera euren estudioetan grabatu zituzten diskoak, gero mundu osoko banatzaile independenteei eskaintzeko.

Zale multzo leiala lortu zuten Japonian eta Asia osoan “Another Time Another Place”, “Gran Vía”, “World-Go-Round”, “A / Collection”, “Rico” eta “Echoes” disko arrakastatsuekin.

Basia eta Danny White berriro elkartu ziren Mark Reilly-rekin 2003an, eta jatorrizko Matt Bianco taldea birmoldatu zuten, 20 urte geroago. 2004an, Matt Bianco taldeak “Matt’s Mood” diskoa kaleratu zuen Universal Records konpainiarekin, eta hurrengo urtean mundu mailako bira bat egin zuten, emanaldiak eskainiz Erresuma Batuan, Japonian eta Estatu Batuetan.

2009an Mark Reilly eta Mark Fisher berriro elkartu ziren, eta “HiFi Bossanova” diskoa kaleratu zuten Edel zigilu alemanarekin, berau izan zelarik 7 urte eta gero elkarrekin grabatu zuten estudioko lehen albuma. Kontzertuak eman zituzten eta mundu osoko jazz jaialdietan ibili ziren, eta 2012an “Hideaway” diskoa kaleratu zuten.

Bere ikuspegi sortzailea zabaldu nahian, Mark Reilly-k New Cool Collective talde holandarrarekin bat egin zuen, “The Things You Love” kolaborazio-albuma grabatzeko elkarrekin. JVC / Edel etxeak mundu osoan merkaturatu zuen albuma, eta taldeak bira bat hasi zuen 2016ko martxoan, 2017an oraindik arrakasta betean dabilena.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Sarrerak

Campos Elíseos Cúpula Aretoa: 10€
%40eko deskontua ‘Bilbaina Jazz Club Kultur Elkarteko’ bazkideentzat 

KEVIN HAYS TRIO:  http://bit.ly/kevin365jazz 

CARLES BENAVENT TINO DI GERALDO JORGE PARDO: http://bit.ly/carles365jazz

CHICUELO & MEZQUIDA: http://bit.ly/marco365jazz 

HIROMI DUET: http://bit.ly/2hO9pgN

KIRK LIGHTSEY TRIO: http://bit.ly/kirk365jazz 

 

Teatro Campos Elíseos: 10€/12€
Sarrerak salgai Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan eta www.ticket.kutxabank.es webgunean / Campos Elíseos Antzokiko lehiatiletan

Bizkaia Aretoa – UPV/EHU: 12€
Sarrerak www.bilbao700.eus webgunean eta kontzertua hasi baino ordu bat lehenago

Sarerrak: James Carter Elektric Outlet

Sarrerak: Matt Bianco