“Soka kuartetoaren soinuaren maisu gazteak”.

(Gara)

Cuarteto Gerhard

• Lluís Castán Cochs, biolina

• Judit Bardolet Vilaró, biolina

• Miquel Jordà Saún, biola

• Jesús Miralles Roger, biolontxeloa

Gerhard Laukotea 2010ean sortu zen, gida eta inspirazio-iturritzat harturik Casals laukotearen maisutasuna, eta berehala bihurtu zen proiekzio handieneko taldeetako bat herrialde osoan.

Estatuko zein nazioarteko hainbat lehiaketa irabazi dituzte eta emanaldiak eskaintzen dituzte jaialdi eta ziklo ezagunetan: Basileako Stadt-Casino Ganbera Musika zikloan (Suitza), Bordeleko “String Quartet Festival” eta Montpellierreko Radio France jaialdietan (Frantzia), Würzburg-eko Mozart jaialdian eta Heidelberger-eko Musika Jaialdian (Alemania), Fenice antzokiko Musikamera zikloan (Italia), Bartzelonako L’Auditori eta Palau aretoetako zikloetan eta Muzenforum Concerten Bloemendaal zikloan (Holanda), besteak beste.

Musika garaikidea lantzen dute batik bat, emanaldiak eskaintzen dituztelarik hainbat musika zentro garrantzitsutan, esaterako, hauetan: Madrileko Musika Auditorio Nazionaleko Musikaren Hedapenerako Zentro Nazionalean (CNDM), Nuit de la Création zentroan (Aix-en-Provence) eta Vienako Arnold Schoenberg Center-en.

Catalunya Radio eta RNE (Espainia) eta SWR (Alemania) irratiek maiz erretransmititu dituzte talde honen kontzertuak. Laukotearen diskografian aipatzekoa da “Seed Music” zigilu berriarekin kaleratutako “Portrait” diskoa (Espainia, 2016), eta hemendik gutxira beste disko bat grabatuko du Kurtag, Schumann eta Berg-en lanekin (Harmonia Mundi International).

Martxoak 1 – 20:45

9 Zk – A3 Aretoa

Judith Jáuregui, pianoa
Cuarteto Gerhard
E. Granados: Quinteto para piano y cuerda en sol menor, opus 49
B. Evans: Danny Boy
A. Beach: Four sketches para piano, opus 15

Martxoak 2 – 12:15

19 Zk – A4 Aretoa

Cuarteto Gerhard

R. Gerhard: Cuarteto nº 1
R. Gerhard: Cuarteto nº 2

Martxoak 2 – 21:20 Hrs.

41 Zk- A3 Aretoa

Cuarteto Gerhard

S. Barber: Adagio del cuarteto de cuerdas, opus 11
P. Glass: Cuarteto nº 3
P. Glass: Cuarteto nº2
G. Agirbas: Pulp Fiction Misirlou (arr. Quatuor Ebéne)

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >