Trío Arbós taldearen errezitaldiak saio bikain, zehatz eta edukiz bete-bete bat bezala iraungo du han izan ziren guztien gogoan, esan nahi baita oroimenean”.
(Scherzo)

Trío Arbós

• Juan Carlos Garvayo, pianoa
• Cecilia Bercovich, biolina
• José Miguel Gómez, biolontxeloa

Arbós hirukotea (Musikaren Sari Nazionala 2013an) Madrilen sortu zen 1996an, Enrique Fernández Arbós (1863-1939) zuzendari, biolin-jole eta konposatzaile madrildarraren izena harturik. Espainiako panorama musikaleko ganbera-talde ospetsuenetako bat da.

Errepertorio zabala du, hasi maisulan klasiko eta erromantikoetatik eta gaur egungo musikaraino. 1996an sortu zenetik, Arbós hirukoteak helburu nagusitzat izan du pianodun hirukoteentzako literatura aberastea, enkarguzko obra berrien bidez.

Arbós hirukoteak maiz jotzen du 30 herrialde baino gehiagotako areto garrantzitsuenetan eta nazioarteko jaialdietan.

Arbós hirukoteak 20tik gora grabaketa egin ditu, horien artean César Camareroren “Duración Invisible” kontzertu hirukoitza Espainiako Orkestra Nazionalarekin Peter Hirsch-en zuzendaritzapean eta Roberto Sierraren Kontzertu Hirukoitza Xalapako Orkestra Sinfonikoarekin eta Lanfranco Marcelletti maisuarekin. Hauxe esan du Gramophone aldizkari ospetsuak bere “Play it again” diskoari buruz: “Disko honek berresten du Arbós hirukotea gaur egungo ganbera-talde osotuenetako bat dela eta baita ere etorkizunera gehien bideraturik dagoenetako bat”.

Arbós hirukotea Madrileko Reina Sofía Arte Zentro Museo Nazionaleko talde  egoiliarra izan zen lau denboralditan. Gaur egun Motrileko “Música Sur” Jaialdiko talde egoiliarra da, eta pianodun trioentzako literatura handitu eta zabaltzeko bere “Triple Zone” proiektuak Ernst von Siemens Musikstiftung eta BBVA Fundazioaren babesa jaso du.

Martxoak 2 – 17:00

17 Zk. A1 Aretoa

Trío Arbós
Pablo Quintanilla biolina – Laure Gaudron biola
S. Prutsman: Sherlock Jr.
(Zinema mutua zuzeneko musikarekin )

Martxoak 2 – 20:00

36 Zk. A3 Aretoa

Trío Arbós
A. Beach: Piano Trío opus 150
C. Ives: Trío para violín, violonchelo y piano S. 86

Martxoak 3 – 20:00

70 Zk. A4 Aretoa

Trío Arbós
F. Bridge: Phantasie Trio con piano H. 79
A. Copland: Vitebsk
A. Previn: Trío

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >