“Bi egunetako azken txalo-zaparradak urrezko amaiera jarri zion Galiziako Orkestra Sinfonikoaren denboraldi bikain bati. Dagoeneko batzuk berantetsita egongo dira hurrengoaren zain; gogoratzea eta itxarotea besterik ez dago”.

(El País)

Orquesta Sinfónica de Galicia

Proiekzio handieneko Espainiako orkestra sinfonikoetako bat da, eta nazioarteko marka bat ere bai, jarraitzaileak dituelarik bost kontinenteetan, 4 milioi erreprodukziotik gora dauzkan YouTube-ko bere kanalaren bitartez.

OSG Pésaro hiriko Rossini Jaialdiko orkestra egoiliarra izan da, eta hainbat bira egin ditu Alemanian eta Austrian barrena. 2007an bira bat egin zuen Hegoamerikan, 2009an emanaldi bat eskaini zuen Vienako Musikverein aretoan eta 2016an Arabiar Emirerrietan.

OSGk nazioarteko artista handiekin lan egin du, hala nola, hauekin: Dudamel, Maazel, Eschenbach, Marriner, Koopman, López Cobos, Harding, Vänskä, Zedda, Jurowski, Rozdestvenski, Pollini, Anne-Sophie Mutter, Zimerman, Sokolov, Pires eta Leonskaja.

Deutsche Gramophon, Sony, EMI, DECCA, Koch, Bis, Naïve, BMG eta Arts zigiluentzat grabatu du.

OSG Grammy-etarako izendatua izan zen 2007an eta Classical: Next Innovation Award
sarietarako 2015ean.

Rumon Gamba, zuzendaria

“Rumon Gamba orkestra-zuzendariak eratxiki zion musika-zurrunbilo honi bere erritmo zorabiagarria”.

(The Scotsman)

2018tik 2015era bitartean zuzendari nagusi eta musika zuzendari izan zen NorrlandsOperan konpainian. 2011tik 2015era orkestra zuzendaria izan zen Aalborg Symfoniorkester-en eta 2002tik 2010era Islandiako Orkestra Sinfonikoan. Sarritan zuzentzen ditu BBCren orkestrak eta hainbat aldiz parte hartu du BBC Proms zikloetan.

Hainbat estreinaldi garrantzitsu egin ditu, besteak beste, hauek: Nico Muhly-ren Two Boys operaren mundu mailako estreinaldia English National Operan, Brett Dean-en biolarako kontzertua BBCren Orkestra Sinfonikoarekin eta Australian estreinatutako Sibeliusen 5. Sinfoniaren bertsio originala Queensland Symphony Orchestrarekin.

2016an Larsson Gothe-ren The African Prophetess zuzendu zuen NorrlandsOperan konpainiako orkestrarekin eta Cape Town Opera Chorusekin Stockholmeko Errege Orkestraren Konposatzaileen Astean. Rumon 2017an itzuli zen BBC Proms zikloetara Michael Gordon-en BBCko enkargu bat zuzentzeko “Bang on a Can All-Stars” jazz taldearekin eta Proms Youth Ensemble-ekin.

Hainbat opera zuzendu ditu, besteak beste, Carmen eta La bohème. NorrlandsOperan zuzendu zuen Suediako Umeå hirian aire zabalean eskainitako Elektra operaren ekoizpen epiko batean La Fura dels Baus taldearekin. Emanaldi horrek kritikarien laudorioak jaso zituen.

Gamba izan zen Royal Academy of Music-en diploma jaso zuen lehenengo zuzendaritzako ikaslea. 1998an Lloyds Bank BBC Young Musicians Conductors Workshop irabazi zuen eta BBCren Filarmonikako zuzendari laguntzaile bihurtu zen lehenengo eta elkartutako zuzendari gero, kargu horretan egon zelarik 2002ra arte.1988an Royal Academy of Musicek irakasle elkartu izendatu zuen. 2017an Musikaren Errege Akademiako kide bihurtu zen.

Martxoak 1, ostirala – 20:45

7 Zk. Auditorio

Orquesta Sinfónica de Galicia
Rumon Gamba, zuzendaria

B. Britten: Guía de orquesta para jóvenes, opus 34
E. Elgar: Variaciones Enigma, opus 36

Martxoak 2, larunbata – 14:00

21 Zk. Auditorioa

Orquesta Sinfónica de Galicia
Rumon Gamba, zuzendaria

R.Vaughan Williams: Sinfonía nº2 en sol mayor “Londres”

Martxoak 3, igandea – 18:30

62 Zk. Auditorio

Josu de Solaun, pianoa
Orquesta Sinfónica de Galicia
Rumon Gamba, zuzendaria

G. Gershwin: Concierto para piano en fa mayor
L. Bernstein: Danzas sinfónicas de West Side Story