“Biola-jole nafarraren adierazkortasuna leuna da, hunkigarria, malenkoniatsua, sendoa, arina, barea. Baina, ororen gainetik, oso lirikoa”.

(Sonograma)

Isabel Villanueva, Biola

2018ko Madrilgo Erkidegoko Kultura Saria, musika klasikoaren kategorian

Ospetsua da bere espresio eta sentsibilitateagatik, bai eta biola ahots propiodun instrumentu gisa zabaltzeko erakutsi duen grinagatik.

Maiz gonbidatu dute bakarlari aritzeko orkestra ezagunekin (Sinfónica RTVE, Moscow Soloists, Estoniako Orkestra Nazionala, Libanoko Filarmonikoa edo Tallinneko Glasperlenspiel Sinfonietta) zuzendari handien esanetara, hala nola, José Luis Temes, Salvador Brotons, Andres Mustonen eta Michel Plasson.

Errepertorio zabala du bakarlari aritzeko, hasi barrokotik eta musika garaikideraino, eta itzal handiko eszenatokietan jo du, hala nola hauetan: San Petersburgoko Filarmonikaren Areto Handia, Madrileko Auditorio Nazionala, Palau de la Musica Catalana, Royal Court Theatre (Kopenhage) edo Wigmore Hall (Londres).

Hainbat kolaborazio egin ditu ganbera musikaren arloan, esaterako Prazak laukotearekin, Vlach Prague laukotearekin, Arbós hirukotearekin edo Daniel Schnyder-ekin.
Egin dituen estreinaldi eta kolaborazioen artetik aipatzekoak dira José Zárateren Biola eta Orkestrarako Kontzertuaren estreinaldi absolutua Zaragozako Auditorioan, eta Sofia Gubaidulina-ren bi biolarako “Two Paths” kontzertua, bere 80. urtebetetzeko galan, San Petersburgoko Filarmonikaren areto handian.

Sari ugari jaso ditu nazioarteko biola lehiaketetan, besteak beste, hauetan: Mravinsky Competition, Beethoven, Beethoven Competition eta Yuri Bashmet Competition (Mosku). 2014an urteko instrumentista gailenarentzako Ginebrako “Prix Albert Lullin” saria irabazi zuen.

RNEren Musika Klasikoko “El Ojo Crítico” sari ezaguna irabazi duen biola-jole bakarra da.

Martxoak 2 – 18:30

32 Zk . A4 Aretoa

Isabel Villanueva, Biola
Judith Jáuregui, Pianoa
E. Granados: Sonata para violín y piano (arr. I. Villanueva)
R. Clarke: Sonata para viola y piano
G. Gershwin: Tres preludios (arr. para viola y piano)

Martxoak 3 – 12:15

51  Zk . A4 Aretoa

Isabel Villanueva, Biola
Judith Jáuregui, Pianoa

F. Bridge: Pensiero y Allegro appasionato H. 82
B. Britten: Lachrymae para viola y piano, opus 48
R. Clarke: Sonata para viola y piano

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >