“Begirada bat iraganera, etorkizuna limurtzeko”

Las Divinas

Carla Móra : aktorea
Irene Ruiz : aktorea
Marta Móra : aktorea

Divinas konpainia artistikoak atsegin ditu iragan garaietako musika eta estetikak. Espezializaturik dago dramaturgia eta eszena zuzendaritzadun kontzertu antzerkituen formatuan, oinarritzat hartzen dutelarik XX. mende hasierako musika.

Carla Móra, Irene Ruiz eta Marta Móra dira Divinas hirukoteko kideak. Andrews Sisters ahizpetan inspiraturik, Divinas taldearen ahotsak soinu bakar batean uztartzen dira. Bere hiru pertsonaiek (Sofia, Nicoles eta Lulú) umorez zipriztintzen dituzte ikuskizunak, gonbit eginez publikoari glamour, feminitate eta dibertsiozko mundu batean barrenako bidaia bat egitera, musikari bikainen laguntzaz.

Konpainiak kontu handiz eszenaratzen, karakterizatzen eta girotzen ditu bere ikuskizunak, begiak beti iraganean jarrita.

Martxoak 2 : larunbata – 20:30
38 Zk. Sala Barria Aretoa

Kontzertu-Ikuskizuna Las Divinas
Piano Tour!
Begirada bat iraganera, etorkizuna limurtzeko.

Martxoak 3 : igandea – 13:00
Nº 52. Barria Aretoa

Kontzertu-Ikuskizuna Las Divinas
Piano Tour!
Begirada bat iraganera, etorkizuna limurtzeko.