“Une artistiko bikaina bizi dute gaur egun, egitarau gero eta konplexuagoak lantzen dituztelarik inspirazio handiz”.

Camera Musicae Orkestra Sinfonikoa

Publikoak harrera bikaina egin dio 2006an sortutako Camera Musicae (OCM) Orkestra Sinfonikoari musika klasikoa sektore oso desberdinetan, batik bat melomanoen eta gazteen artean, sustatzeko egin duen lanagatik. Emanaldiak eskaini ditu Madrileko Auditorio Nazionalean, Bartzelonako Auditorioan eta, besteak beste, Palau de la Música Catalana eta Teatro Tarragona antzokietan. OCMk azken bi areto horietan garatzen du bere produkzioko kontzertuen denboraldi egonkorra.

Taldea sortu zenetik Tomàs Grau izan da zuzendari titular eta artistikoa. 2017- 2018ko denboraldian, berriz, Salvador Mas maisuak hartu zuen zuzendari gonbidatu nagusiaren postua, Jordi Mora eta José Rafael Pascual-Vilaplanak utzitako lekua betez. 2009-2010 denboraldian Auditori del Tívoli del Vendrell antzokiko egoiliar bihurtu zen eta hala jarraitu du gaur arte.

Antoni Ros Marbà, Edmon Colomer, Salvador Brotons, John Rutter, Massimo Spadano, Diego Martin-Etxebarria, Josep Vila Casañas, Xavier Puig, Manel Valdivieso eta Virginia Martínez bezalako zuzendariekin kolaboratu du eta bakarlari ospetsuekin aritu da, esaterako, Stephen Kovacevich, Sabine Meyer, Patricia Kopatchinskaja, Alice Sara Ott, Sayaka Shoji, Albrecht Mayer, Avi Avital, Alexandra Soumm, Ainhoa Arteta, Asier Polo, Claudi Arimany, Judith Jáuregui, Massimo Spadano eta Rafael Aguirrerekin.

OCMk emanaldiak eskaini ditu Espainiako auditorio garrantzitsuenetan eta kontzertu bira bat egin du Alemania, Txekiar Errepublika eta Suitzako hainbat hiritan. Bere grabazioen artean aipatzekoak dira Alba eterna, Tormenta de verano edo De Catalunya al mundo diskoak.

“Gaztea da baina heldua, zuhurra baina ausarta, partiturak buruz zuzendu ditzake behin baizik ez irakurrita, eta dagoeneko ate-joka dauka etorkizun handiko nazioarteko karrera bat”.

Tomàs Grau, Zuzendaria

Bartzelonan jaioa 1979an, Bartzelonako Goi-mailako Udal Musika Kontserbatorioan ikasi zuen eta hantxe eskuratu zuen Abesbatzen Zuzendaritzako Goi-mailako Irakasle titulua 2003an, Ohorezko Sari eta guzti. Zuzendaritza ikasketekin jarraitu zuen Kataluniako Goi-mailako Musika Eskolan, non Orkestra Zuzendaritzako Goi-mailako Titulua eskuratu baitzuen 2007an nota bikainekin. 2006an eta 2007an Wiener Meisterkurse ikastaroak egin zituen Orkestra Zuzendaritzako espezialitatean.

Zuzendaritza ikasketak egin ditu nazioarteko maisu ospetsuekin hauekin: Salvador Mas, Jordi Mora, Pierre Cao, Gary Graden edo José Rafael Pascual-Vilaplana. Estatuko zein nazioarteko bakarlariak zuzendu ditu Espainiako kontzertu-areto garrantzitsuenetan, hona hemen batzuk: Patricia Kopatchinskaja, Sabine Meyer, Stephen Kovacevich, Alexander Melnikov, Steven Isserlis, Alice Sara Ott, Sayaka Shoji, Albrecht Mayer, Leticia Moreno, Asier Polo, Pablo Ferrández, Judith Jáuregui, Jesús Reina, Josu de Solaun eta Núria Rial.

Gaur egun Camera Musicae Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titular eta artistikoa da eta askotan zuzentzen ditu beste talde batzuk ere, esaterako, Stuttgarter Kammerorchester, Moravian Philharmonic Orchestra, Andorrako Orkestra Klasiko Nazionala, Murtzia Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa, Vigoko 430 Orkestra Sinfonikoa, Santa Cecilia Orkestra Klasikoa, Academia Galamian Orkestra eta Eduard Toldrà Kamerata.

Aurrerantzean dauzkan konpromisoen artean aipatzekoa da hainbat aretotan (Zuricheko Tonhalle eta Pragako Smetana Hall) debutatuko duela bakarlari handiak zuzenduz (Seong-Jin Cho, Esther Yoo, Kian Soltani eta Ainhoa Arteta).

Martxoak 2 – 21:45

39 Zk. Auditorioa

Orquestra Simfònica Camera Musicae
Thomas Grau, zuzendaria

J. Williams: Star Wars Suite / La Lista de Schindler, “Theme” / E.T., “Flying Theme” / Jurassic Park, “Theme” / Star Wars, “Rey’s Theme”, Episodio VII / Star Wars, “Duel of the Fates”, Episodio I

Martxoak 3 – 20:15

68 Zk. A1 Aretoa

Iñaki Alberdi, akordeoia
Orquestra Simfònica Camera Musicae
Thomas Grau, zuzendaria

S. Barber: Adagio del cuarteto de cuerdas, opus 11
A. Copland: Quiet City
A. Piazzola: Aconcagua

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >