“Eektrifikatzailea eta akitzeraino hiperaktiboa”
(Standard.co)

BBC Philharmonic

Ospetsua bere musikagintza moldakor eta berritzaileagatik, BBCren Filarmonika Orkestrak Erresuma Batuko Salford hirian dauka bere egoitza eta famatua da mundu osoan. Proposamen ausart bat eginez, BBC Philharmonic orkestrak bere programetan sartu ditu Kanon klasikoak apur bat baztertuak dituen lanak, eta 100dik gora kontzertu ematen ditu urtean BBCren Radio 3 bidez zabalduak izan daitezen.

Hauek dira Juanjo Menak BBCren Filarmonika Orkestrarekin egindako lan oparoaren mugarri aipagarrienak: zazpi bira munduan barrena, Schuberten sinfonia ziklo bat, emanaldiak urtero BBCren Proms ekitaldietan, eta ospe handiko hainbat grabazio, euren artean Ginasteraren urteurrenaren karietara berrikitan egindako haren orkestra lanen grabazioa, Manuel Fallaren lanen disko bi, Gabriel Pierné-ren grabazio bat eta Albéniz, Montsalvatge, Weber eta Turinaren lanen grabazioak, denak ere goresmen handiz agurtuak kritikoen aldetik. BBC Philharmonic orkestrak 250etik gora grabazio egin ditu musika klasikoko Chandos disko-etxe britainiar independentearekin, eta salduak ditu dagoeneko milioi bat album. Musika klasikoa entzule berrietaraino eramateko daukan gogo biziari jarraiki, lankidetzak egin ditu Clean Bandit, The 1975, Jarvis Cocker, Will Young, The Courteeners, Rag’n’Bone Man, Elbow eta The xx musikari eta taldeekin.

Teknologia berriekiko hartua duen konpromisoari erantzunez, BBCren orkestrak Philharmonic Lab izeneko ekimena abiatu du BBCren Ikerketa eta Garapen Sailarekin lankidetzan, gonbita eginez entzuleei mugikorra piztuta eduki dezaten zuzenean jasotzeko programako notak, eta ahalegin irudimentsu bat eginez horrela orkestraesperientzia beste era batean bizitzeko.

“Menak gidatutako bidaiak zinez merezi zuen jarraitua izatea. […] Halako kalitate zirraragarri bat antzeman zen musikaren progresioan”.

(New York Classical Review)

Juanjo Mena, zuzendaria

Juanjo Mena nazioarteko zirkuituko zuzendari espainiar ezagunenetako bat da. Gaur egun zuzendari nagusia da Cincinnati May Festival jaialdian eta zuzendari laguntzailea Espainiako Orkestra Nazionalean. Zuzendari titularra izan da BBC Philharmonic orkestran, zuzendari gonbidatu nagusia Bergen Filharmoniske Orkester-en nahiz Genoako Carlo Felice antzokian eta zuzendari titularra eta artistikoa Bilboko Orkestra Sinfonikoan.

Talde ospetsu asko zuzendu ditu, hala nola, Berlin, Londres, Rotterdam eta Osloko orkestra filarmonikoak, Bavariako eta Suediako irrati-orkestra sinfonikoak, Danimarkako eta Frantziako orkestra nazionalak eta Espainiako orkestra garrantzitsuenak.

Ipar Amerikako orkestra ezagunenak ere zuzendu ditu: Chicago, Montreal, Pittsburgh eta Torontoko orkestra sinfonikoak, New York eta Los Angeleseko orkestra filarmonikoak eta Cleveland, Minnesota, Philadelphia eta Washingtongo orkestrak, besteak beste. Maiz zuzentzen du Boston Symphony Orchestra, bai kontzertudenboraldian eta bai Tanglewood jaialdian.

Arestiko eta etorkizuneko konpromisoen artean aipatzekoa da bira bat egingo duela Espainian barrena Londresko Orkestra Filarmonikoarekin, emanaldiak eskainiko dituela Madrileko Teatro Real antzokian eta OLBEn, lehenengoz zuzenduko dituela Tonhalle-Orchester Zürich eta Konzerthausorchester Berlin orkestrak, eta Minnesota Orchestra-ren denboraldira itzuliko dela.

Hainbat bira egin ditu BBC Philharmonic orkestrarekin Alemanian, Austrian, Txinan, Hego Korean nahiz Espainian, eta presentzia egonkorra du Londreseko BBC Proms jaialdian. 2016an, Juanjo Menak Musikaren Sari Nazionala irabazi zuen Interpretazio modalitatean.

Martxoak 2 – 11:00

11 Zk, Auditorioa

BBC Philharmonic
Juanjo Mena, zuzendaria

W. Walton: Obertura de la comedia “Scapino”
E. Elgar: In the South, opus 50
B. Britten: Cuatro interludios marinos, opus 33a

Martxoak 2 – 18:45

29 Zk, Auditorioa

Jennifer Pike, biolina
BBC Philharmonic
Juanjo Mena, zuzendaria

R.Vaughan Williams: The Lark ascending para violín y orquesta
E. Elgar: Variaciones Enigma, opus 36

Martxoak 3 – 14:00 .

53 Zk, Auditorioa

Steven Burnard, Biola
BBC Philharmonic
Juanjo Mena, zuzendaria

E. Elgar: Sevillana, opus 7
W. Walton: Concierto para viola
E. Elgar: Obertura de Cockaigne, opus 40

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN >