Bilbao 700 Fundazioaren Lyceum Club antzezlanak izendapen 2 jaso ditu Arte Eszenikoen Max Sarien XXII. edizioan: bata, Errebelazio Ikuskizun Onenarena, eta bestea, Errebelazio Egile Onenenarena (María Goiricelaya).

Lyceum Club antzezlanak azaltzen digu 1926an nola sortu zen Espainiako emakumezkoen lehenengo kluba. Gerra Zibila hasi ostean, erbestetik, kluba sortu zuten emakumeek eurek gogorarazten digute zelan eratu zuten obrari izena eman dion kluba. Horrela, Pilar de Zubiaurre, Carmen Baroja, Zenobia Camprubí eta María de Maeztu, lau emakume intelektual eta Lyceum Clubaren sortzaileak batu egin ziren erbesteratzera behartuta joan aurretik, maite zituzten pertsonengandik aparte eta etxetik urrun.

Obra hau, adorean eta kulturan oinarrituta feminismoaren euskarriak Espainian finkatu zituzten eta hezkuntzaren, kulturaren eta gizartearen garapena bultzatuz emakumeen interesen alde borrokatzeko bidea urratu zuten emakumeei egindako omenaldia da.

Bilbao 700 Fundazioaren ekoizpena den Lyceum Club obra egun eta leku hauetan antzeztu zen: abenduaren 13an Begoñako Barrutiko Udaltegian, 2017ko abenduaren 14an Errekaldeko Barrutiko Udaltegian, abenduaren 19an Deustuko Barrutiko Udaltegian eta abenduaren 20an Zabalguneko eraikinean.

LYCEUM CLUB

Europako gainerako Estatuetan emakumeen askatasuna goraka zihoan bitartean, Espainian bide horretan aurreratzeko ahaleginak gutxi eta isolatuak ziren. Halere, eta nahiz eta patriarkatua gogor saiatzen zen emakumeak toki bat izan ez zezan esparru publikoan, 1926an Madrilen Lyceum Club sortu zen, Espainiako lehenbiziko klub feminista. Bilgune bat, non emakumeek aukera zuten harreman personal eta profesional berriak egiteko eta zalantzan jartzeko, lehen aldiz historia guztian, beren generoaren izaera sozial eta juridikoa.

LABURPENA

Espainiako Gerra Zibila hasi ostean, lau emakumeek elkarri idazten diote erbestetik. Euren lurraren falta sentitzen dute eta, euren lagunekin batera, gogoratzen dute zelan sortu zuten elkarrekin Lyceum Cluba.