Alkatearen Agurra

juanmari-bi700

Bilbo eta Kultura termino banaezinak dira. Aurrerabidea eta garapen ekonomikoa, gizartearen bilakaera eta Bilboren eraldaketa ezin uler daitezke ikuspegi kultural eta kosmopolitarik gabe.

Hiri tolerantea da Bilbo, dibertsitatea integratzen duena, hiri berritzailea eta sortzailea, inondik ere. Bilboren eta bilbotarren izaera horren erakusgarri dugu Bilbao 700 Fundazioaren kultur eskaintza: kalitateko programazioa, gizartean eragin handia duena, berritu-nahiak bultzatua eta herritarrak kulturara hurbiltzen laguntzen duena.

Horregatik, Bilbao 700 Fundazioa funtsezko erakundea da Bilboko kulturaren barruan. Izan ere, ekimen garrantzitsuenetako batzuk ezingo lirateke ulertu Bilbao 700 Fundazioa ez balego, Musika-Música jaialdia, Gau Zuria eta balearen desfilea, besteak beste.

Bilbao 700 Fundazioa Uriaren 700. urteurrena gogoratzeko sortu zen eta bi zutabe nagusi ditu: memoria eta etorkizuna. Atzerabegirada eta etorkizunaren ikuspegia uztartuz. Gogoan geratu zaiguna: Erdi Aroko urigunea, kanpoko merkataritzari – Gaztelako artileari- lotua, siderurgiari eta ontzigintzari eta portuetako lanei esker zabaldu zena. Aurrean duguna: etengabe aldatzen ari den hiria, berrikuntza teknologikoa, zerbitzu gehiago eta hobeak eta, azken batean, bilbotarren etorkizuna finkatzea xede duen uria.

Izan dena gogoratuz etorkizunari begira dagoelako Bilbo.

Hortaz, ohorea da niretzat Bilbao 700 Fundazioaren presidente izatea, sortu zenez gero, uriaren eraberritzeari estu lotuta egon den erakundea delako.