Berriak

ZERO KILOMETROA. IRUDIAK

Zabalguneko Eraikinaren etxaurrean instalatutako pantaila erraldoian, Gau Zuriaren zero kilometroan, Gau Zuriaren hainbat espaziotako irudiak zein argazkiak, ikusleek bidalitakoak, proiektatuko dituzte. Hala, zure adiskideak non dauden, Gau Zuriaren espazio bakoitzean zein ikuskizun egiten ari diren edo ezagutu nahi duzuna jakin ahal izango duzu.

Non: Zabalguneko plaza, 11.

Zer egin behar duzu? Atera argazkiak eta igo itzazu zuen sare sozialetara (Facebook, Twitter edo Instagram) ‪#‎GauZuriaBilbao‬ edo ‪#‎NocheBlancaBilbao‬ hashtaga erabiliz. Partekatu Gau Zuriaren giro xarmagarria bilbotarrekin eta bisitatuko gaituzten jende guztiarekin!