Berriak

Zara Mcfarlane eta Christian Mcbride izango dira ‘365 Jazz Bilbao’ zikloko izarrak denboraldi honetako lehen zatian

Bilbon, 2015eko otsailaren 3an. 365 Jazz Bilbao zikloaren zortzigarren denboraldia inoiz baino indartsuago dator. Denboraldi honetako lehen zatian figura garrantzitsuak izango ditugu: Zara McFarlane-k eta Christian McBride-k ireki eta itxiko dute kartela, hurrenez hurren, eta hauek ere izango dira gure artean: Tony Allen, Manu Katché eta Jane Monheit.

Jazzik onena Bilbora itzuliko da Bilbao 700 Fundazioarekin eskutik eta kontzertu paregabeak izango dira urte osoan. Horrela, bada, atzerriko artista ospetsuek eta estatuan sendotuta dauden taldeek uriko aretoak eta hotelak beteko dituzte honezkero fidela den ikuslegoa asebetetzeko. Izan ere, kontzertu hauek aukera kultural garrantzitsua bihurtu dira.

Programak entzule-mota guztiengana heldu nahi du eta estilo desberdinak barnebildu nahi ditu: jazzeko sustrai sakonenetik hasi eta azken abangoardietaraino, beste zenbait generorekin egindako fusioak ahaztu gabe, besteak beste, horien artean musika klasikoa, rocka, bluesa, hip hop edo ‘munduko musikak’ ditugu.

Asko dira 365 Jazz Bilbao zikloaren bereizgarri diren artistak, taldeak, erritmoak eta estiloak. Jazzaren zaleak ugari direnez gero, ziklo honek hasiera-hasieratik bilatu izan du kalitaterik gorena, programazio askotarikoa eta ikusle guztientzako prezioak.

2015eko edizioak otsailetik ekainera bitarteko programazioa du, izen garrantzitsuz betea:

Denboraldia irekiko du ZARA McFARLANE Ingalaterrako abeslariak (otsailaren 11) eta ondoren etorriko dira TONY ALLEN bateria-jotzaile afrobeatak (martxoaren 11), Frantziako MANU KATCHÉ perkusionista eta konpositorea (martxoaren 31), Estatu Batuetako JANE MONHEIT abeslaria (maiatzaren 5a) eta Philadelphiako CHRISTIAN MCBRIDE baxu-jotzaile birtuosoa (ekainaren 2a).