Berriak

VÍCTOR DE DIEGO TRIO TALDEA, BILBAO 700 FUNDAZIOAK ANTOLATZEN DUEN ‘JAZZ BILBAO GAU-TXORI’, ZIKLOKO HURRENGO KONTZERTUKO PROTAGONISTA

365 JAZZ BILBAO GAU-TXORI gaueko programa da, eta euskal jazzaren arloan suspertzen ari diren figurei balioa emateko xedea dauka. Bi emanaldi izango ditu GAU-TXORI kontzertu bakoitzak; 20:30ean bata, 23:00etan bestea, eta NH Hesperia, Carlton, Indautxu eta NH Villa de Bilbao hoteletan izango dira.

Bilboko lau hoteletan izango diren zortzi kontzertu bilduko ditu GAU-TXORI programak, eta hauek arituko dira: Carlos Velasco hirukotea (irailaren 16an), Rubén Salvador (irailaren 30ean), FMA hirukotea (urriaren 14an), José Luis Canal hirukotea (urriaren 28an), Víctor de Diego hirukotea (azaroaren 4an), Gerónimo Martín seikotea (azaroaren 18an), Abraham de Román seikotea (abenduaren 2an) eta Collado-García-Benito hirukotea (abenduaren 16an).

VÍCTOR DE DIEGO Trio

Víctor de Diego (saxoa); Jordi Gaspar (kontrabaxua); Gonzalo del Val (bateria)

Azaroaren 4an
NH Villa de Bilbao

Emanaldiak 20:30ean / 23:00etan

1984an Bilbon jaio zen saxofonista; ibilbide profesionala 1984an hasi zuen Pork Pie Hat, Infussion eta Quartet Creciente bezalako taldeetan jotzen eta hainbat sari lortu zituen Donostia, Getxo, Mallorca eta Eivissako jaialdietan. 1986 eta 1987 artean BOSen lan egin zuen Enrique García Asensioren gidaritzapean, eta TELEBISTAN estudioko musikari-lanak ere egin zituen Jazz entre amigos, Jaz & Co eta Jazz a l’estudi bezalako saioetan.

1988an Bartzelonan ezarri zuen bizilekua, eta bertan ari da lanean, bere talde propioak gidatzen eta mota guztietako musika-taldeetan kolaboratzaile lanak egiten; horri esker nazioarteko hainbat jazz jaialdi entzutetsutan jotzeko aukera izan du.