Berriak

Sendecki-Olejniczak bikotearen kontzertua ’365 Jazz Bilbao-Antzoki’ zikloan

Apirilean jarri zen abian ‘Jazz Bilbao-Antzoki’ zikloa, Bilbao 700 fundazioak nazioarteko jazzaren panoramako kartel zabala aurkeztuta. Oraingo honetan Vladyslav Sendecki eta Andrzej Olejniczak poloniar artistek osatutako jazz-bikotearen txanda da. Eguaztenean, irailak 21, 20:00etan, Campos Eliseos antzokian eskainiko dute kontzertua.

 

Hard-bop garaikidearen inguruan dabil bikote honen musika eta Sendeckiren eta Olejniczaken konposizioetan dago oinarrituta. Nazioarteko jazzaren eraginak nabariak dira haien musikan. Gaur egun bidai-lagun zahar hauek biekin beste artista bi aritzen dira: Michael Baranski (baxu-jotzailea) eta Mark Mondesir (bateria-jotzailea). Beraz, laukote bat osatzen dute.

Gure urian lehenago ere egonak dira: 2006ko Aste Nagusian Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) batera jazz-laukotearentzako eta orkestra sinfonikoarentzako proiektu bat estreinatu zuten.

‘365 Jazz Bilbao’ zikloak irmo jarraitzen du programaren kalitaterik onena jazz-zaleentzat eta egun batez jazzaz gozatu nahi dutenentzat eskaintzeko konpromisoarekin. Bederatzi urte hauetan zikloa sendotu egin da uriaren kultura eta aisialdi-eskaintzan.

Sarreren salmenta

Sarreren prezioa 6 euro da eta Kutxabank kutxazainen sarean, www.kutxabank.es helbidean eta Campos Eliseos antzokiko leihatiletan eros daitezke.