Berriak

Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Strauss erromantikoak Bilboko auzoetan entzunak izango dira Musika-Música edizio berriaren barruan

Aurtengo Musika-Música 2016 edizioa da Auzoz-Auzo programaren berritasun nabarmenetako bat. Musika-Música jaialdia Bilboko barruti guztietara helduko da Auzoz Auzo programaren bidez. Programa berri honek Jaialdia Bilboko txoko guztietara iristeko aukera emango du. Otsailaren 20tik aurrera Schubert, Mendelssohn, Wagner eta Richard Strauss maisu erromantikoen lehenengo akordeak Bilboko kale eta plazetan entzungai egongo dira. 

  • Ots.-20 – 12:30 Erribera Merkatua > J. Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa 
  • Ots.21 – 12:30 Ametzola Parkea > Bilboko Abesbatza (Jesus Guridi Orkestra) 
  • Ots.25 – 19:30 Deustuko Unibertsitatea > ARTEBI 
  • Ots.-25 – 19:30 Sarrikoko Metro geltokia > J. Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioa 
  • Ots.26 – 19:30 Harrobia Eskena > ARTEBI 
  • Ots.27 – 12:30 Basurtuko Ospitalea > Behotsik 
  • Ots.28 – 13:30 Karmelo plaza > Bilbao Musika