Berriak

SAN FRANCISCO JAZZ COLLECTIVE TALDEAK KONTZERTUA EMANGO DU ‘365 JAZZ BILBAO-ANTZOKI’ ZIKLOAN AZAROAREN 9AN

Bilbao 700 Fundazioak antolatzen duen ‘365 Jazz Bilbao-Antzoki’ zikloaren hurrengo artista gonbidatua San Francisco Jazz Collective taldea izango da. Kontzertua azaroaren 9an, eguaztena, izango da, arratsaldeko 20:00etan eta Jazz Bilbao Antzoki zikloaren denboraldi hau bukatuko du.

Miguel Zenón, David Sánchez, Sean Jones, Robin Eubanks, Warren Wolf, Edward Simon, Matt Penman eta Obed Calvaire musikariek osatzen dute taldea eta haiek emango die atsegin jazzaren zale guztiei Campos Elíseos Antzokian azaroaren 9an, arratsaldeko 20:00etan.

Apirilean hasi zen ‘Jazz Bilbao-Antzoki’ zikloa – non Bilbao 700 Fundazioak mundu osoko jazz musikako artista handiek osatutako kartela programatu duen – oraingoan San Francisco Jazz Collective taldearen txanda da. Bertan daude San Franciscoko jazzaren interpreterik onenetako batzuk eta beren konposizioak eta nazioarteko jazzaren artista handien abestiak jotzen dituzte. Erritmo horiez gain, taldearen barruan izaera latinoa ere badago, Miguel Zenón taldeko burua Puerto Ricokoa baita.

Taldearen errepertorioan daude Ornette Coleman, John Coltrane, Herbie Hancock, Thelonious Monk, Wayne Shorter, McCoy Tyner, Horace Silver, Chick Corea edo Stevie Wonder interprete ospetsuen abestien moldaketa berriak. Azken aldi honetan, taldeak Michael Jacksonen moldaketa batzuk ere jotzen ditu, ukitu popagoa emanez.

Sarreren salmenta
Sarrerek 6 euro balio dute eta Kutxabank kutxazainetan, www.kutxabank.es web orrian eta Campos Antzokiko txarteldegietan eskuratu daitezke.

Bilbao 700 Fundazioak antolatutako ‘365 Jazz Bilbao’ zikloari buruzko informazio guztia: http://www.bilbao700.eus/eu/evento/365-jazz-bilbao-2016/

SAN FRANCISCO JAZZ COLLECTIVE
Azaroaren 9a
Campos Elíseos Antzokia
20:00etan
https://www.sfjazz.org/about-collective

San Francisco Jazz Collective taldean zortzi izar daude, gaur egungo jazzaren panoramako interprete eta konpositore onenetakoak. Maisu handien lanaren gainean egindako moldaketa freskoak eta taldekideek konposatutako abesti berriak egiten dituzte maisutasunez. New York Times egunkariaren arabera, taldea ‘gaur egun benetako jazzak zer itxura daukanaren adibiderik onena da’. Zortzikoteak askotariko osaera dauka: Zenón, saxofoi altuan; David Sánchez, saxofoi tenorrean; Warren Wolf, bibrafonoan, xilofonoaren antzeko instrumentua; Sean Jones, tronpetan; Robin Eubanks, tronboian; Edward Simon, pianoan; eta, azkenik, Matt Penman eta Obed Calvaire, baxuan eta baterian, hurrenez hurren.