Berriak

Roy Hargrove bere soinu ezagunarekin Bilbon izango dugu Apirilaren 23an 365 Jazz Bilbao zikloaren barruan

Tigran Hamasyanek eta Gregory Porterrek eskaini dituzte emanaldiak ‘365 Jazz Bilbao’ren denboraldian, eta honako honetan Roy Hargrove Texas-eko tronpeta-jotzailearen txanda izango da.

Roy Hargrove gaur egungo munduko tronpeta-jotzailerik bikainenetako bat dela uste da eta 45 urte izan arren, aztarna utzi du jazzaren arloan eta erregistro-sorta zabala du. Bere ibilbidean hainbat musikarirekin jardun du, besteak beste, Herbie Hancock, Sonny Rollins, Diana Krall, Nathalie Cole, Diana Ross, Michael Brecker, Erykah Badu eta Gilles Petersonekin.

Bere soinua erraz ezagutzeko modukoa eta originala da eta Freddie Hubard, Fats Navarro, Miles Davis, Lee Morgan eta Clifford Brownen eragina nabari zaio. Hala ere, beste inorena baino gehiago, Ray Charles Band taldean jotzen zuen David ‘Fathead’ Newmanen eragina nabari zaio.

2014ko edizioaren lehenengo zatia otsailean hasi eta maiatzera arte izango da, izen handiz betetako kartelarekin. Bilboko aretoetara musikaririk onenak etorriko dira, esaterako: TIGRAN HAMASYAN (otsailaren 4a), GREGORY PORTER kantari kaliforniar bikaina (martxoaren 12a), ROY HARGROVE QUINTET tronpeta-jotzailea (apirilaren 23a) eta TERENCE BLANCHARD Luisianako tronpeta-jotzaile, konpositore eta moldatzailea (maiatzaren 27a).

ROY HARGROVE

Apirilaren 23a, eguaztena, 20:00 h.

Campos Elíseos antzokia. Prezioa: 6 €

BIO

ROY HARGROVE. Wacon (Texas) jaio zen 1969ko urriaren 16an. Ahalmena eta talentua zituela Wynton Marsalis ohartu zen, Royren eskolara, Dalla’s Booker T. Washington High School for the Performing and Visual Arts-era, bisitan joan zenean. 

1988-1989 urteetan, Hargrovek Boston’s Berklee College of Music eskolan egin zituen ikasketak, baina azkenean New York-era joan zen, errazagoa zelako hango jam session saioetan aritzea. Han egin zuen lehenengo grabaketa, Bobby Watson saxofoi-jotzailearekin, hain zuzen ere, eta handik gutxira beste grabazio batean parte hartu zuen, Superblue, Watson, Mulgrew Miller eta Kenny Washingtonekin. 

1990ean bakarkako lehenengo diskoa argitaratu zuen, ‘Diamond in the Rough’. Geroago, Verve Records etxearekin sinatu zuen eta horrek une hartako saxofonista tenor ezagunenekin grabatzeko ateak ireki zizkion, ‘Tenors of Our Time’ lanean. 1998an Grammy saria irabazi zuen, Crisol talde afro-kubatarrarekin grabatutako Habana lanarekin. 2002an, Herbie Hancock eta Michael Brecker-ekin batera, Best Instrumental Jazz album izenekoa lortu zuen, ‘Directions of Music’ lanarekin